Eztabaida:Lemuriformes

Orri hau Bizitzaren Zuhaitza wikiproiektuaren lan eremuan dago. Bizitzaren Zuhaitza wikiproiektua bere eremuan dauden euskarazko Wikipediako artikuluak hobetzeko talde ahalegina da. Parte hartu nahi baduzu, eman izena bertan.

Ondo zegoen lehen zegoen bezala. Lemur hitzak adiera ezberdinak ditu: espezie bati dagokion izena, genero bati dagokiona eta ordena oso bat eman ahal zaiona. Baina, adibidez, aye-aye bati ez genioke lemur deituko, bai ordea Lemuriformes. Izen zientifikoak erabili behar dira ez dagoenean euskaraz berau izendatzeko izen arruntik (hala erabaki genuen). -Theklan · Eztabaida · E-maila 13:15, 15 Martxoa 2011 (UTC)

Erreferentziatzat erabili ohi dugun ingeles Wikipediak bestela dio... horregatik aldatu dut, pentsatuz artikulu honetan dagoen testua zuzendu egin beharko litzatekeela, ingeles Wikipedian eguneratuta eta nabarmenduta dagoen eta lemur izena duen artikulu horren arabera egokitzeko. Dena dela, ez naiz espezialista, eta ez naiz tematuko. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 13:22, 15 Martxoa 2011 (UTC)
Kontua da wikipedia bakoitzak ere estiloa duela. Gaztelerazkoan izen zientifikoak baino ez dituzte erabiltzen. Ingelerazkoan izen "komunak". Euskaraz aspaldi erabaki genuen (nire iritziaren kontra, nire ustez izen zientifikoa erabili behar delako) izen zientifikoa erabiltzea berezko izenik ez dagoen kasuetan. Lemur hitza euskaraz erabiltzen dela pentsa daiteke, baina ez ordena oso bati buruz hitz egiteko, baizik eta animalia bati buruz (Lemur catta) eta bere antzekoak diren beste Lemuriformes batzuk izendatzeko. Gazteleraz ere hala izan ohi da, eta suposatzen dut hortik datorkigula. Horregatik zegoen horrela, hau da, Lemur berez argipen bat da, eta hortik erabakitzen dugu animalia, generoa edo ordenari buruz irakurri nahi dugun. -Theklan · Eztabaida · E-maila 13:31, 15 Martxoa 2011 (UTC)
Ondo, zuk sailkapena argi baldin baduzu, jar ezazu egokien deritzozun eran, sentitzen dut kontua nahaspilatu baldin badut. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 13:37, 15 Martxoa 2011 (UTC)
"Lemuriformes" orrira bueltatu.