Wikipedia:Txokoa

Eztabaida honi buruz

Lasterbidea

Ongi etorri euskarazko Wikipediako txokora!

Orri hau Wikipedia honetako mota guztietako hizketaldi eta galderetarako da. Hala ere, orri jakin bati buruz edo beste wikilari batekin eztabaidatzeko, erabil ezazu orri horren edo wikilari horren eztabaida orria; Txokoa hainbat orriri eragiten dioten eztabaida orokorretarako da.

Wikipedian berria bazara, hobe duzu lehenik eta behin maiz egiten diren galderak irakurtzea.

Eztabaida zaharrak:
Wikipedia:Txokoa/Artxiboa


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotros y nosotras, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language, and you want to tell us something, please, visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Eztabaidatzeko moduko proposamen batekin nator. Abisatzen ditut @Lainobeltz eta @Artegia, maiz aritzen direlako egun eta urteetako artikuluak hobetzen (eskerrik asko, bide batez, egiten duzuen lanagatik!).

Kontua da ingelesezko Wikipedian urteetako artikuluak nola dauden antolatuta aritu naizela ikusten, maiz @euwikipedia sare sozialak elikatu behar direlako. Bertan eskema zabalago bat dute, baimentzen duena urteetako artikuluetan efemeride garrantzitsuenak jartzea, eta gero efemeride "txikiago" batzuk mugitzen dituzte hilabeteetako artikuluetara.

Adibidez, 1924 artikulura bazoaz, badute artikulu hori (en:1924). Bertan daude efemeride nabarmenak (oso anglosaxoiak, hori logikoa da), urte horretan jaio eta hildakoak, eta ondoren badute 1924ko urtarrila bezalako artikulu bat (en:January 1924), non egunez eguneko gertakariak bildu daitezkeen. Gainera, badituzte ere espezifikoak (en:1924 in science, en:1924 in music...). Honek aukera ematen du zehatzagoak izateko, eta desberdintzeko efemeride txikiak handietatik, edo gaikako bilaketak egiteko.

Nire ustez eskema oso potentea da, eta saia gintezke azken mendekoak horrela sailkatzen, denborarekin. Soilik hilabetekoak eginda 1.200 artikulu berri izango lirateke azken mendean. Eta baditugu hortik ere XXXX musikan moduko artikuluak (1968ko musika, adibidez), eskema egiten lagundu dezaketenak. Denborarekin ere 1924 Euskal Herrian sortu beharko genuke, eta efemerideak bilatzen aritu (momentuz nahiko zaila da hori betetzea).

Beraz, nire proposamena da azken mendea hilabeteka ere zatitzea, momentuz, eta gai batzuk ere sortzea pentsatzea (musika edo zinema aukera onak izan daitezke, baditugulako elementu nahik).

Zer deritzozue?

Gotzon (eztabaidaekarpenak)

Ideia oso ona da; ahalegin handi bat eskatzen duena, egia da hori, baina astiro-astiro betetzen joan daitekeena.

Uste dut, ahal ere, aiseago egin daitekeela urratsez urrats ipinita helburuak; hau da, adibidez:

- 2024ko urtea bost bihilekotan banatu, udako uztail-abuztuak «opor» eginda.

- Bihileko bakoitzean, bi hamarkada urtetik > hilabeteetara egiteko helburua (edo, hobe, lehiaketa) ipini.

Horrela, bi hilabetez behin balantze moduko bat egin daiteke, helburuak betetzen ari ote garen ikusteko eta, behar izanez gero, prozedura edo epeak aldatzeko.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Erraz eta laster esateko, oso potentea iruditzen zait hori egin ahal izatea. Hala ere, egun, urtekako soila (1924) ikusten badugu, eskasa da, eta egiteko asko. Potentzial handikoa, baita esfortzua ere.

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Nik neuk jaiotza eta heriotzen atalak hileka azpiataldu ditut behin horretarako edukia izan dutenean, Azpiatal gehiago sortzea ez dut ikusten, gero beteko ez badira. Urteen artikuluak eurak, jaiotza eta heriotza atalak kentzen badira, nahiko laburrak dira gehienak, eta ez dira asko editatzen. Uste dut hobe izango litzakeela, orain dauden atalak betetzen joatea, eta aurrerago, edukia dagoenean, orduan azpiataldu eta beharrezko bada banandu daitezke.

Zeren, lan handia eskatzen duen erronka hau, uste dut 1927ra heldu orduko, jendea beste lehiaketa/erronka batean mugildu, eta ahaztuta geldituko dela. Beraz, nik oraingo eskema mantenduz artikuluotan efemerideak txertatzearen aldekoa, eta, aurrerago, serio doala ikusten bada, begiratu daiteke...

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Bai, akaso bete, eta ikusten badugu bat gehiegi hazten dela, orduan azpiartikuluak egin daitezke.

"Urtetatik hilabetetara" mezuari erantzun

Erabiltzaile txantiloiak

2
Xabier Armendaritz(e)k egindako laburpena

Oker hori eragiten zuen txantiloia, zuzenduta.

Wayratuta (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Erabiltzaile txantiloien artean sinesmenaren araberakoak daude (lankide kristauak, juduak, ateoak...). Ez dakit zergatik, baina juduak direnak "lankide kristauak" kategorian sartzen dira. Badago hau konpontzerik?

(Adibide moduan: erabiltzaile judu bat. Kategoria atalean "lankide kristauak" dio)

Xabier Armendaritz (eztabaidaekarpenak)
Pompilos (eztabaidaekarpenak)

Hola. Tal y como recoge Euskatzaindia en su herramienta de Toponimia, el nombre en euskera de este monte es Montejurra, el mismo que en castellano. Jurramendi es una traducción actual que no tiene tradición atestiguada. Según eso, el artículo debe trasladarse. Un saludo.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Egina. Hurrengoan artikuluan aipatzea hobea da, eztabaida hau egon dela uler dadin.

Pompilos (eztabaidaekarpenak)

Entiendo lo que propones, pero no hablo ni escribo en vasco; de hecho, he entendido tu respuesta usando un traductor en línea. Lo mejor sería que lo añadiera un hablante capacitado. Un saludo.

Berria43 (eztabaidaekarpenak)

Jurramendi asmatutako izena izango da Euskaltzaindiaren arabera, baina erabilera nabarmena ere izan du eta zenbait erakunde ofizialek erabiltzen dute euskarazko izen bezala: Jurramendiko Mankomunitatea, Auñamendi Eusko Entziklopedia eta Argia.

Euskarazko Wikipediak herri hizkerari ere begiratu beharko lioke, bi izenak agertuaraziz artikuluan.

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Jurramendi gehitu dut, aipatutako erreferentziekin

Urtar (eztabaidaekarpenak)

Baina Wikipedian Euskaltzaindiaren arauei jarraitzen diegu. Herri hizkera eta euskalkiak Izenari buruzko atalean aipatu daitezke, beti ere letra etzanez eta ez letra lodiz.

Bide batez Nafarroako Gobernuak 2019an zonaldearen izen ofiziala Jurramendi ordez Montejurra izatea erabaki zuen. Beraz, erakunde ofizialetan Jurramendi izena oraindik agertzea eguneratze falta baten ondorio hutsa izan daitekeela dirudi.

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Jurramendiri dagozkion erreferentziak izenaren atalera eraman ditut.

Historian gaur egin diren aldaketak ikusi gabe egin dudan edizioa desegin dut

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Uste dut ongi dagoela orain, Euskaltzaindiak hala ezartzen baitu, eta Jurramendi ere agertzen da, tradizio bat baitu. Ez doa oharkabean Montejurra (Monte Jurra), egun askotan Donostian aipatzen den "Monte Igueldo" gaztelaniazko paradigmaren beste adibide bat besterik ez dela, euskaraz Igeldo edo Igeldo mendia.

Urtar (eztabaidaekarpenak)

Barkatu Iñaki LL, baina uste dut Wikipediari ez dagokiola erabakitzea euskaraz zein forma erabili behar den. Guk Euskaltzaindiaren arauak jarraitzen ditugu, eta hor ez da Jurramendi agertzen.

"Monte Igueldo"-ren hipotesia jatorrizko ikerketa dirudi, eta hori ere Wikipedian ezin dela onartu pentsatuko nuke.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Wikipediak eta euskarak sobera dute zurruntasuna. Wikipedian, oso argi: bertako komunitateak du azken hitza, bere politiken arabera adostua. Eta Wikipediak oinarri-oinarrizkoa du erabilera irizpide gisa dena delako izena jartzea erabakitzeko, eta Jurramendi izenak, izan du, eta du, artean ere, antza denez (aipatu Argia aldizkarian, esaterako). Beraz, ez diot inongo kalterik ikusten lehen lerroan adieraztearekin, "Montejurra" aldamenean.

"Monte Igueldo"koa iruzkin gehigarria da, adierazteko jada denok badakiguna: euskara ahozko hizkuntza diglosikoa izan dela bere historia gehienean, eta agiriek hori adierazi dutela, eta hor daude gure artean ezizenek euskaraz izan duten garrantzia, adibide bat aipatzearren.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Artikuluak Montejurra izena du, eta hori hobesten da artikulu osoan zehar. Wikipediak ere erabilerari buruz hitz egin behar du, eta "Jurramendi" erabili izan bada, agertu behar da, jendeak jakin behar duelako bi gauzak berbera direla.

Urtar (eztabaidaekarpenak)

Ados nago, Theklan. Baina Jurramendi, letra etzanez, Izena atalean dago jada.

Zalantzak sortzen dizkidana lehen lerroan "Montejurra edo Jurramendi" ipintzea da, biak Euskaltzaindiak onartutako maila bereko sinonimoak balira bezala. Batez ere, jakinda BERRIAren estilo gidak Jurramendi izena saihesteko proposatzen duela.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Ez da Euskaltzaindiak onartua, baizik eta Auñamendik eta Jurramendiko mankomunitateak. Ohiturazko izen bat da, arautua egon ez arren.

Urtar (eztabaidaekarpenak)

Agian ez dut ulertu. Baina orduan Wikipedian parean ipintzea proposatzen duzu bai Euskaltzaindiak onarturiko 700 urtetako tradizioko hitza, bai azken 50 urteetan erabiltzen hasi den hitza, BERRIAk saihesteko proposatzen duena?

Theklan (eztabaidaekarpenak)

50 urte ez du ematen oso berria ere. Proposatzen dudana da biak agertzea, bakoitza bere erreferentziekin, eta erabileraren inguruko azalpenekin, orain dagoen bezala.

Urtar (eztabaidaekarpenak)

Biak elkarrekin lehen lerroan letra lodiz?

Pompilos (eztabaidaekarpenak)

Creo que Urtar ha atribuido 50 años de antigüedad al topónimo a ojo. La primera vez que se usa Jurramendi en el Boletín Oficial de Navarra es en un anuncio de 2008, la primera vez que se usa el nombre en vasco de la Mancomunidad de Montejurra, según su propia página web, es en septiembre de 2008, y el artículo de la Auñamendi es de 2023. O sea, que es posible que el topónimo tenga 15 años o poco más. Un saludo.

Urtar (eztabaidaekarpenak)
Theklan (eztabaidaekarpenak)

Agertzen da ere abizen bezala XIX. mendeko liburuetan eta 1996ko Diccionario histórico-político de Euskal Herria liburuan.

Urtar (eztabaidaekarpenak)

Beharbada Tolosako Iurramendi / Yurramendi deituraz ari zara? Estellerriko mendiarekin zerikusirik duela uste al duzu?

Pompilos (eztabaidaekarpenak)

Barkatu? No hay nada que sentir. Solo si yo deseara que Jurramendi fuera moderno tendrías que pedirme disculpas, pero solo me mueve conocer la verdad, sea cual sea (o al menos eso me digo a mí mismo). Un saludo.

"Jurramendi > Montejurra" mezuari erantzun
Theklan (eztabaidaekarpenak)

Urtea amaitzeko lehiaketa berri bat sortu dugu, hurrengo urtean sare sozialetan efemerideak zabaltzen nabarmen lagunduko diguna. "Denboraren kapsula" izena du, eta helburua urtemuga "borobilak" direnak (gaur 100 urte, 250 urte...) hobetzea da. XX24 (eta batzuetan XX74) urteetan izandako gertakariak edo jaio/hil diren pertsonen biografiak hobetu daitezke. Sariak, ohikoa den bezala, kultura bonuak.

Ez izan dudarik eta parte hartu! Atari:Hezkuntza/Lehiaketak/Denboraren_kapsula

"Lehiaketa berria martxan" mezuari erantzun
MediaWiki message delivery (eztabaidaekarpenak)
News, reports and features from the English Wikipedia's newspaper
"''The Signpost'': 4 December 2023" mezuari erantzun

2023ko Palestina-Israel gatazka: artikuluak lantzen

1
Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Gabon denoi:

Dakizuenez, gerra handia ari da gertatzen Palestinan eta Israelen, ondorio lazgarriak izaten ari dena israeldarrentzat eta, suntsipenaren tamainari eta heriotzen kopuruari erreparatuz gero, bereziki palestinar herritarrentzat. Palestinari buruz lehiaketan izan diren artikuluez gain, orokorrak direnak, garrantzizkoa da gai honen gaineko gutxienezko estaldura ematea. Haatik, une honetan, artikulu nagusia ez ezik, . PetScaneko bilaketa batek, zero mailako sakoneraz, 18 artikulu ematen ditu euskaraz landu gabe. Bateko sakoneraz, berriz, askoz gehiago.

Bestalde, gerraren inguruan egin diren adierazpen eta protestetan, kategoriak daude Wikimedia Commonsen, eta ez gutxi Euskal Herrian, (ia) beti Palestinarekin elkartasunez. Igo ere mesedez mobilizazioen edo adierazpenen berri ematen duten multimedia fitxategiak!

"2023ko Palestina-Israel gatazka: artikuluak lantzen" mezuari erantzun

EAEko Ondarearen Kategoria: Balizko Arkeologia Gunea

3
Suna no onna (eztabaidaekarpenak)

Langatxo (Q16518128) Wikidatako elementuan, ondare-aitorpen egoera (P1435) propietatean, "Balizko Arkeologia Gunea" jarri nahi diot, hori baita Eusko Jaurlaritzak eman dion kalifikazioa. Egin daiteke?

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Bai, baina sortu beharko litzateke item bat horretarako, uste dut EAEkoa ez dagoela.

Suna no onna (eztabaidaekarpenak)

Ados. Eskko

"EAEko Ondarearen Kategoria: Balizko Arkeologia Gunea" mezuari erantzun
Ernestobanpiroa (eztabaidaekarpenak)

Azalean agertzen den "Ur" artikuluan kurtsorea jarriz, ireki gabe, "Viva ETA" irakur daiteke. Nola kendu daiteke?

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Atzo bandalismo ekintza baten ondorioz horrela hazten zen artikulua. Edizio hori desegin da eta jada normal agertu beharko litzake. Agian katxea...

"Komentario arraroa" mezuari erantzun
MediaWiki message delivery (eztabaidaekarpenak)

19:05, 1 abendua 2023 (CET)

"Growth team newsletter #29" mezuari erantzun
MediaWiki message delivery (eztabaidaekarpenak)
"''The Signpost'': 20 November 2023" mezuari erantzun