Idazketa

Idatzi» orritik birbideratua)

Idazkera edo idazketa hizkuntza bati esleitu zaizkion zeinuak erabiliz egiten den komunikazioa da.

Ahozko hizkuntzaren osagarri moduan erabiltzen den arren, idazketak garrantzi berezia du literatura eta, orokorrago, liburuak sortzean. Horrela, komunikatzeaz gainera, idazketa hizkuntza-gordailuak eratzeko ere erabiltzen da.

Arlo akademikoan aldatu

Gehiago jakiteko, irakurri: «Idazlan#Arlo akademikoan»
 
Arlo akademikoan, bigarren hezkuntzan, irakasle batzuek erabilitako zuzenketa txantiloia.
 
Idazlanak ebaluatzeko errubrika baten lehen zatia[1].
 
Idazlan bat arkatzez idazten.

Komunikazio konpetentziaren oinarrizko dimentsioa da idazketa, ahozkotasunari lotutakoekin batera. Hizkuntzen didaktikan, tradizionalki, gure hezkuntza sistemetan, garrantzi handia eman zaio idazketari, eta batez ere zuzentasunari. Irakurketari eta askotan ahozkotasunari berari baino garrantzi handiagoa eman izan zaio, gure hezkuntza sistemetan, idazketari.

Idazketaren didaktika sistematizatzeko[2][3][4][4][5][6][7][8][9][10][11], idazlanak zuzentzeko[12] eta ebaluatzeko[13] ahalegin handiak egin ohi dira hezkuntza sistema guztietan.

Emozioen lanketa egiteko, testuinguru akademikoan eta akademiatik kanpo, irakurketa eta idazketa ezinbeste tresnatzat jo dira inoiz.[14]

Munduko hizkuntzen idazketak aldatu

Gehiago jakiteko, irakurri: «Idazkera sistema»
 
Krutxieraren idazketa berezia
 
Kartveliar idazketa berezia (baina irudian osetierarako erabiltzen dena)

Munduko hizkuntza gehienek, euskarak ere bai, latindar alfabetoaren aldaerak erabiltzen dituzte gaur egun; haien artean: germaniar hizkuntzak, hizkuntza erromantzeak, zelta hizkuntzak, austronesiar hizkuntzak, hainbat uraldar hizkuntza (hala nola, bepsaera, estoniera, hungariera, finlandiera, samiar hizkuntzak eta besteak), baltiar hizkuntzak, albaniera, Amerikako jatorrizko hizkuntza ia guztiak, hainbat turkiar hizkuntza (hala nola, turkiera, azerbaijanera, gagauzera eta besteak), groenlandiera, Australiako jatorrizko hizkuntzak. Horrez gain, alfabeto hori tranksripzioren oinarrian datza.

Alfabeto ziriliko hedatuta dago ere; idazketa hori, adibidez, mongolierak (Mongolian, baina ez Txinan) eta bere ahaide batzuek, uraldar hizkuntza askok (hala nola, mansierak, komierak, mokxerak eta besteek), eslaviar hizkuntzek (txekiera, kroaziera, poloniera, esloveniera, eslovakiera eta sorabiera izan ezik), hainbat turkiar hizkuntzek (hala nola, kirgizerak, kazakhierak, tatarerak eta besteek), nivkhierak (hizkuntza bakartua), txuktxierak (eta bere ahaideek), Kaukasoko ipar-ekialdeko hizkuntzek erabiltzen dute.

Badaude alfabeto horiek biak erabiltzen dituzten hizkuntzak: serbiera eta uzbekera, adibidez.

Alfabeto arabiarra eta bere aldaerak hurrengo hizkuntzen artean hedatuta dago: arabiera, urdu, persiera, hausa, uigurrera; horrez gain, iraganean turkiar hizkuntzen artean hedatuta zegoen.

Hizkuntza askok idazketa bereziak erabiltzen dituzte; haien artean: greziera (alfabeto grekoa, Lurrean zaharrenetako bat), armeniera, georgiera (eta beste kartveliar hizkuntzak), hindi, tibetera (dzongkharekin batera), tamilera, telugu, malayalam, kannada, sinhala, hebreera, txerokiera, koreera, japoniera, inuktitut, amharera (eta bere ahaide hurbilenak), thailandiera, myanmarera, kanbodiera eta besteak.

Hainbat hizkuntzek idazketa berezi bat erabiltzen zuten iraganean, baina gaur egun ez dute gehiago erabiltzen. Adibidez, eskandinaviar hizkuntzek, turkierak eta hungarierak errunak zituzten iraganean. Komierak idazketa berezia zuen iraganean, baita Filipinetako hizkuntza batzuek eta rapa nuik ere. Irlanderak «ogam» izeneko idazketa erabiltzen zuen. Idazketa berezi bat erabiltzen zuten hizkuntza hilen artean hurrengo hizkuntzak dira: sumeriera, feniziera, egiptoera eta besteak.

Txinerak oso idazketa berezia du, irudietan oinarrituta dagoena; iraganean vietnamerak eta koreerak idazketa hori erabiltzen zuten ere. Antzinako egiptoerak antzeko idazketa erabiltzen zen.

Hizkuntza eraiki batzuek idazketa bereziak dituzte ere; haien artean: quenya, «Eraztunen jauna» izena duen liburuko hizkuntza bat, klingonera eta krutxiera.

Hainbat hizkuntza ez dute idazketarik gaur egun ere; haien artean oso hizkuntza txikiak eta ezezagunak daude bakarrik, adibidez, Australiako jatorrizko hizkuntza batzuk. Iraganean Lurreko hizkuntza guztiek ez zituzten idazketak, baina beren historian zehar hiztunek idazketak sortu edo beste hizkuntzetatik hartu zituzten.

Voynich eskuizkribuak idazketa ezezaguna erabiltzen du, beraz, ezin dugu liburu hori irakurri gaur egun ere.

Erreferentziak aldatu

  1. Gorkaazk. (2023-05-20). Euskara: Idazlanak zuzentzeko eta kalifikatzeko txantiloia jabari publikoan. (Noiz kontsultatua: 2023-05-20).
  2. 1961-, Cassany, Daniel,. ([2018]). Describir el escribir : cómo se aprende a escribir. Ediciones Austral ISBN 9788408184249. PMC 1050272596. (Noiz kontsultatua: 2019-02-26).
  3. (Gaztelaniaz) Daniel, Cassany,. (2011). Describir el escribir : cómo se aprende a escribir. (1ª ed. en esta presentación. argitaraldia) Paidós ISBN 9788449326493. PMC 796230989. (Noiz kontsultatua: 2019-02-26).
  4. a b (Gaztelaniaz) San, Daniel Cassany, Marta Luna, Gloria. (1994). Enseñar lengua. (1a ed. argitaraldia) GRAO ISBN 8478271007. PMC 36172693. (Noiz kontsultatua: 2019-02-26).
  5. (Katalanez) Daniel., Cassany i Comas,. La cuina de l'escriptura. ISBN 9788417031640. PMC 1035946729. (Noiz kontsultatua: 2019-02-26).
  6. (Gaztelaniaz) Daniel., Cassany,. (1996). La cocina de la escritura. (3. ed. argitaraldia) Editorial Anagrama ISBN 8433913921. PMC 37568178. (Noiz kontsultatua: 2019-02-26).
  7. (Katalanez) Daniel., Cassany,. (2007). Esmolar l'eina : guia de redacció per a professionals. Empúries ISBN 9788497872508. PMC 804213286. (Noiz kontsultatua: 2019-02-26).
  8. Cassany, Daniel. (2013). Afilar el lapicero : guía de redacción para profesionales. (1ª ed. en "Compactos". argitaraldia) Anagrama ISBN 9788433977236. PMC 864245934. (Noiz kontsultatua: 2019-02-26).
  9. Daniel., Cassany,. (2010). Afilar el lapicero guía de redacción para profesionales. (1ª ed. argitaraldia) Anagrama ISBN 9788497111218. PMC 796304033. (Noiz kontsultatua: 2019-02-26).
  10. (Gaztelaniaz) Daniel,, Cassany,. En_línea : leer y escribir en la red. (Edición en formato digital. argitaraldia) ISBN 9788433933966. PMC 991971941. (Noiz kontsultatua: 2019-02-26).
  11. Daniel., Cassany,. (2013). Sustraietatik zerura : Daniel Cassanyren lan hautatuak. HABE ISBN 9788496769045. PMC 907505363. (Noiz kontsultatua: 2019-02-27).
  12. (Gaztelaniaz) Daniel, Cassany,. (2019-11-19). “Reparar la escritura” para aprender a escribir. (Blogge@ndo blogean egindako laburpena) (Noiz kontsultatua: 2019-11-20).
  13. «Idazmena / Expresión Escrita - Ebaluazio Diagnostikoa» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2019-02-28).
  14. Igartua Aristondo, Amaia. «Barnekoa baliabide izan dadila» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-02-09).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu