Lankide:Markel Isasi/Proba orria

Protista aldatu

Protisto deritze animaliak, landareak eta onddoak ez diren edozein organismo eukariotikoei, autotrofo zein heterotrofoak izan daitezkeenak. Protistoak; algak eta ornogabeak bezala, talde parafiletikoa osatzen dute, hau da, arbaso arestikoenetik eratorritako talde guztiak biltzen ez dituen bizidunen multzoa[1][2].

 
Protisto ezberdinak.


Ezaugarria orokorrak aldatu

Protistoek zenbait ezaugarri komun dituzte:

  • Zelula eukariotikoak dituzte.
  • Gehienetan zelulabakarrak dira, baina batzuetan ehun ez-espezializatuak sortzeko ahalmena dute (ad. alga gorri zein arreek).
  • Asko urtarrak dira.
  • Jatorriz aerobioak dira, baina batzuek oxigeno gabeko guneetara moldatzeko aldaketak jasan dituzte, eta ingurune anaerobio batean bizi daitezke.
  • Autotrofoak (fagotrofoak edo osmotrofoak) zein heterotrofoak izan daitzeke. Elikatze-metodoen artean, iragazketa eta fagozitosia daude.
  • Ugalketa sexualki (gameto bidez) edo asexualki (erdibiketa bidez) egin dezakete.
  • Lokomoziorako flageloak, pseudopodoak edo zilioak dituzte.


Historia aldatu

Robert Whittaker-ek proposatutako bost erreinuen sailkapen popularraren arabera, protistoek Protista erreinua osatzen dute, ehun espezializatuak osatzen ez dituzten bizidun zelulabakarrez zein koloniarrez eratua. Taxoi hauek bizi-ziklo, maila trofiko, lokomozio-mekanismo zein zelula-estruktura ezberdinak izan ditzakete[3][4].

Lynn Margulis-en sailkapen-sisteman, protistoak organismo mikroskopikoak dira. Bestalde, Protoctista terminoa eukarioto zelulanitz batzuk (alga gorriak, laminarioak zein lizun muzilaginotsuak)[5] barne hartzen dituen erreinu biologiko bati aplikatzen zaio. Beste batzuek, protisto terminoa era zabalago batean erabiltzen dute, eukarioto mikrobialak zein beste sailkapenetan sartzen ez diren organismo makroskopikoak barne hartzen dituena.

Protistoen ikerketaren aitzindarien artean Leeuwenhoek, Müller, Ehrenberg eta Dujardin daude[6].

1866. urtean, Ernst Haeckel-ek proposatutako hiru erreinuen sistemaren arabera, "Protista" terminoak organismo sinpleenei edota primordialei egiten zien erreferentzia, horien artean mikroorganismo eta bizidun zelulabakar guztiak egonda[7][8]. Are gehiago, momentu honetan prokarioto guztiak (gaur egun bakterio eta arkeetan banatzen ditugunak) Moneres filumaren barruan sartzen ziren. Haeckel bera izan zen lehena organismo zelulabakarrak eta zelulanitzak bereizten, eta hainbatetan zuzenketak egin zituen; esaterako, belakiak protistoen erreinutik animalienera igaro zituen eta onddoak landareetatik protistoetara, besteak beste.

 
Sei erreinu nagusien sailkapen filogenetikoaren zuhaitza.

Taxonomia aldatu

Taxonomo batzuek ez dute Protisten taldea taxoi bezala tratatzen. Definizio berrienetako baten arabera: "Protisto da, landare edo onddo ez den edozein eukarioto". Definizio horren bidez ordea, hainbat talde zelulabakar sailkapenik gabe geratzen dira, baita Myxozoa bezalako izaki zelulanitzak.

Beste batzuen ustetan, protistoak ezaugarri funtzional eta biologikoen arabera sailkatu behar dira. Taxonomo horiek diotenez, "protistoak zelulanitzak ez diren eta ehunik osatzen ez duten organismoak dira. Hala ere, zelulen ezberdintzapen begetatiboak gerta daitezke ugalketa sexualen. Morfologia begetatibo alternatibo bat edota fase inaktibo zein erresistente bat ere ager daitezke". Definizio horrek alga arre asko eta alga gorri zein berde zelulanitzak baztertzen ditu.

Protistoen taxonomiak aldatzen jarraitzen du oraindik ere, eta sailkapen berriek talde monofiletiko berriak aurkezten dituzte ezaugarri morfologiko (gehien bat ultraestrukturala) eta DNA informazioa zein biokimikoa (kemotaxonomia)[9] [10]erabiliz. Oraindik ere, eta nahiz eta datu hauek lortu, badaude diskordantzak ikerketa molekular eta morfologikoen artean.

Protistoak talde parafiletiko bat direnez, sistema berriek gehienetan erreinu hau abandonatu edo banatu egiten dute, protistoak eukariotoen lerro ebolutibo ezberdintzat hartuz. Ald. et al (2005) -en eskema berri batek ez ditu taxoi formalak aintzat hartzen[11], eta aldiz, protisto multzoak filogenetikoki erlazionaturiko kladotzat tratatzen ditu. Honen bidez uste da klasifikazioa eguneratzea errazagoa izango dela etorkizunari begira.

Gaur egun, talde hauek ezagutzen dira protistoen barruean, klado bezala sailkatuak:

 
Paramecium aurelia, Ciliophora filumeko adibiderik ohikoenetarikoa.
  • Archaeplastida (=Primoplasntae): Rhodophytak (alga gorriak) eta Glaucophytak. Klado honetan kloroplastoak agertzen dira, eta zianobakterio baten endosinbiosi bidez lorturikoak direla uste da.
  • Stramenopiles (=Heterokonta): Mota askotako algak daude talde honetan, planktona osatzen duten diatomeo unizelularretatik ur azpiko basoak era ditzaketen alga arre plurizelularretara. Oomizetoak ere bertan sailkatuak izan dira,hau da, lizunen antza duten kloroplastorik gabeko parasito eta saprofitoak. Heterokonta izenak flageloen forma ezberdinei egiten die erreferentzia. Klado honek, hurrengo biekin batera SAR (Stramenopiles, Alveolata eta Rhizaria)[12] supertaldea eratzen du; alga gorri baten endosinbiosi sekundario baten bidez lorturiko kloroplastoak dituztela uste da, nahiz eta talderen batek jadanik galdu dituen. Cavalier-Smith-ek[13] klasifikazio ezberdin bat proposatu zuen, non SAR supertaldea Chromisten barruan sailkatzen zen.
  • Alveolata: Organismo kloroplastodun zein gabeak aurki daitzeke. Lehenengoen artean dinoflagelatuak daude, esaterako. Kloroplasto gabeen artean Apicomplexa (lehenagoko esporozoo gehienak) parasitoak eta Ciliophora ziliatuak daude. Taldearen izena albeolo kortikalen presentziatik dator, zelula mintza laguntzen duten besikulak. Batzuetan, armadura antzeko plakak era ditzakete, adibidez dinoflagelatuetan.



  • Rhizaria: Organismo ameboide eta flagelatu dibertsoak barneratzen dituen taldea da. Ameboideen artean, lehenago errizopodoen taldean sailkaturik zeuden erradiolario edo foraminiferoak daude, baita Cercozoa barruan klasifikaturiko ameba, kloroplastodun flagelatu edo lizun mukilaginotsu batzuk ere.
  • Excavata: Flagelatu bezala sailkatuak izan diren protisto asko barneratzen ditu. Elikatzeko ildaska bentral bat erabiltzen dute, eta heterotrofo zein autotrofoak izan daitzke. Autotrofoei dagokienez, uste da kloroplastoak lortu zituztela alga berde baten endosinbiosi sekundario baten ostean. Klado honen sailkapena zaila da, eta Metamonda, Euglenozoa eta Percolozoa taldeez eratua dago.
  • Amebozoa: Protista ameboide asko eta lizun mukilaginotsu gehienak sailkatzen dira bertan. Kideetako batzuk multinukleatuak dira, eta beste batzuek plasmodioak (mixomizetoak) edota multizelularitaterako modelo izan daitezkeen multzoak (diktiostelidoak) eratzen dituzte.
  • Opisthokonta: Ikerketa molekularretan oinarriturik, Choanozoa-n taldekaturiko hainbat protistek osatzen dute talde hau. Animalia eta Fungi erreinu plurizelularretako iturburua dela uste da, izan ere, hiru talde hauek flagelo opistokontoak (mugimenduaren atzekaldean kokaturikoa) aurkezten dituzte.


 
Kneallhazia solenopsae, bi su-inurri espezieren patogenoa izateagatik jakina den mikrosporidioa.

Metabolismoa, bizi-estrategiak eta jokaera aldatu

Protistoen elikadura alda daiteke espeziearen arabera. Alga eukariotikoak, esaterako, autotrofoak dira, baina izaki askok bizi-estrategia hau jarraitzeko beharrezkoak diren pigmentu asko galdu dituzte. Beraz, heterotrofikoki bizi dira eta, konkretuki, fagotrofia, osmotrofia, saprotrofia edota parasitismoa bezalako bizi-estrategiak garatu izan dituzte. Beste batzuk mixotrofoak dira; hau da, elikatzeko fagotrofia eta osmotrofia konbinatzen dituztenak. Protisto batzuek, kloroplastoak/mitokondrioak galdu edo ez dituztenak, harreman endosinbiotikoak ezartzen dituzte zenbait bakterio eta algekin. Bizitza askeko protistoek ura dagoen ia edozein ingurune kolonizatu dute, eta ekoizle primarioak dira ekosisteman, itsastarretan gehienbat, planktonaren osagai nagusia direlarik[14].

Protistoak animalia, landare eta beste protistoen parasitoak ere izan daitezke[15]. Patogeno hauek ostalari eukariotikoarekin hainbat bide-metaboliko partekatzen dituzte eta, horren ondorioz, dezente zailtzen du sendagai eraginkor baten lorpena. Izan ere, farmakoak bi bizidunek elkarbanatzen duten bidezidor metabolikoan eragiten badu, bizkarroia mintzeaz aparte, bere ostalari den animalia/landareari ere min egingo dio, ziuraski.

Ikerlari batzuek Kneallhazia solenopseae espezieko protisto patogenoak erabili dituzte su-inurriaren (Solenopsis invicta) izurriteen aurkako tratamendu gisa, Phoridae familiako euliak bektore bezala baliatuz, azken hauek mikrosporidioen partetik erasorik jasan gabe.


Ugalketa aldatu

Protisto batzuk sexualki ugaltzen dira gametoen bidez, eta beste batzuk asexualki fisio binario bidez[16]. Espezie batzuek, Plasmodium falciparium-ek esaterako, bizi-ziklo oso konplexuak dituzte, organismoaren forma ugari agertzen direlarik.

 
Plasmodium falciparium giza odoletan. Gizakia infektatzen duen Plasmodium generoko espezieetako bat da, malaria gaixotasuna sorraraziz.

Ez dago argi ugalketa sexualak nolako eragina duen hartu-eman genetikoan Plasmodium espezie ezberdinen artean, eta protisto parasitiko populazio gehienak klonalak direla uste da, zeintzuetan ez den gene elkartrukea gertatzen.

Eukariotoak duela 1.5 bilioi urte agertu zirela uste da, eta goiztiarrenak protistoak ziren. Antzinako eukariotoetan ugalketa sexuala ugaria bazen ere, ez da uste ugalketa mota hau oso ezaugarri garrantzitsua zenik. Honen arrazoia zera da: ugalketa sexuala ez zen protisto patogeniko batzuetan agertzen, zeintzuen arbasoak goiz banatu ziren eukariotoen adar taxonomikotik.

Hala ere, ikusi da aipaturiko protisto hauetako askok dutela orain meiosia gertarazteko ahalmena. Adibidez, Giardia lamblia parasitoa[17], ustez arbaso asexualetatik zetorren harrapakaria dela uste zen. Orain dela gutxi ikusi da hori ez dela horrela, ikusi baita G.lamblia-k gene batzuk dituela meiosiarekin loturik.

Emaitzek iradokitzen dute G.lamblia kapaz dela meiosia burutzeko eta, hortaz, sexualki ugaltzeko.


Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Whittaker, R. H.. (1969-01-10). «New Concepts of Kingdoms of Organisms» Science 163 (3863): 150–160.  doi:10.1126/science.163.3863.150. ISSN 0036-8075. (Noiz kontsultatua: 2019-12-12).
  2. Douglas, Yellowlees. (2016). «Top-Down Research, Generalists, and Google Scholar: Does Google Scholar Facilitate Breakthrough Research?» OALib 03 (05): 1–8.  doi:10.4236/oalib.1102629. ISSN 2333-9721. (Noiz kontsultatua: 2019-12-12).
  3. (Ingelesez) Simonite, Tom. (2005-11). «Protists push animals aside in rule revamp» Nature 438 (7064): 8–8.  doi:10.1038/438008b. ISSN 0028-0836. (Noiz kontsultatua: 2019-12-12).
  4. Benton, M. J. (Michael J.). (2009). Introduction to paleobiology and the fossil record. Wiley-Blackwell ISBN 978-1-4051-8646-9. PMC 213775572. (Noiz kontsultatua: 2019-12-12).
  5. Margulis, Lynn, 1938-2011.. (2009). Kingdoms & domains : an illustrated guide to the phyla of life on Earth. (New ed., [4th ed.]. argitaraldia) Academic Press/Elsevier ISBN 978-0-12-373621-5. PMC 370435342. (Noiz kontsultatua: 2019-12-12).
  6. Théodoridès, Jean. (1972). «Etat des connaissances sur la structure des Protozoaires avant la formulation de la Théorie cellulaire.» Revue d'histoire des sciences 25 (1): 27–44.  doi:10.3406/rhs.1972.3263. ISSN 0151-4105. (Noiz kontsultatua: 2019-12-12).
  7. (Ingelesez) Rothschild, Lynn J.. (1989). «Protozoa, protista, protoctista: What's in a name?» Journal of the History of Biology 22 (2): 277–305.  doi:10.1007/BF00139515. ISSN 0022-5010. (Noiz kontsultatua: 2019-12-12).
  8. Sirks, M. J.. (1960-12). «Haeckel in 1866On the Roles of Plasms and Nucleus» Genetica 31 (1): 240–240.  doi:10.1007/bf01984433. ISSN 0016-6707. (Noiz kontsultatua: 2019-12-12).
  9. Ragan, Mark A.. (1978). A biochemical phylogeny of the protists. Academic Press ISBN 978-0-323-15561-8. PMC 610107070. (Noiz kontsultatua: 2019-12-12).
  10. Stewart, W. D. P. (William Duncan Patterson), 1935-. Algal physiology and biochemistry. ISBN 0-520-02410-9. PMC 1127115. (Noiz kontsultatua: 2019-12-12).
  11. Adl, Sina M.; Simpson, Alastair G. B.; Farmer, Mark A.; Andersen, Robert A.; Anderson, O. Roger; Barta, John R.; Bowser, Samuel S.; Brugerolle, Guy et al.. (2005-09). «The new higher level classification of eukaryotes with emphasis on the taxonomy of protists» The Journal of Eukaryotic Microbiology 52 (5): 399–451.  doi:10.1111/j.1550-7408.2005.00053.x. ISSN 1066-5234. PMID 16248873. (Noiz kontsultatua: 2019-12-12).
  12. Adl, Sina M.; Simpson, Alastair G. B.; Lane, Christopher E.; Lukeš, Julius; Bass, David; Bowser, Samuel S.; Brown, Matthew W.; Burki, Fabien et al.. (2012-09). «The Revised Classification of Eukaryotes» Journal of Eukaryotic Microbiology 59 (5): 429–514.  doi:10.1111/j.1550-7408.2012.00644.x. ISSN 1066-5234. (Noiz kontsultatua: 2019-12-12).
  13. Ruggiero, Michael A.; Gordon, Dennis P.; Orrell, Thomas M.; Bailly, Nicolas; Bourgoin, Thierry; Brusca, Richard C.; Cavalier-Smith, Thomas; Guiry, Michael D. et al.. (2015-06-11). «Correction: A Higher Level Classification of All Living Organisms» PLOS ONE 10 (6): e0130114.  doi:10.1371/journal.pone.0130114. ISSN 1932-6203. (Noiz kontsultatua: 2019-12-12).
  14. Bar-On, Yinon M.; Phillips, Rob; Milo, Ron. (06 19, 2018). «The biomass distribution on Earth» Proceedings of the National Academy of Sciences of the United States of America 115 (25): 6506–6511.  doi:10.1073/pnas.1711842115. ISSN 1091-6490. PMID 29784790. PMC 6016768. (Noiz kontsultatua: 2019-12-12).
  15. Caspers, H.. (1981). «Diseases of Marine Animals. Editor Otto Kinne. Volume I. General Aspects, Protozoa to Gastropoda. — 460 pp. Chichester - New York - Brisbane - Toronto: John Wiley & Sons 1980, ISBN 0 471 99584 3. £ 25.00» Internationale Revue der gesamten Hydrobiologie und Hydrographie 66 (2): 263–263.  doi:10.1002/iroh.19810660208. ISSN 0020-9309. (Noiz kontsultatua: 2019-12-12).
  16. d’Ambrosio, Ugo; Dolan, Michael; Wier, Andrew M.; Margulis, Lynn. (1999-10). «Devescovinid trichomonad with axostyle-based rotary motor (“Rubberneckia”): Taxonomic assignment as Caduceia versatilis sp. nov.» European Journal of Protistology 35 (3): 327–337.  doi:10.1016/s0932-4739(99)80011-x. ISSN 0932-4739. (Noiz kontsultatua: 2019-12-12).
  17. Ramesh, Marilee A.; Malik, Shehre-Banoo; Logsdon, John M.. (2005-01-26). «A phylogenomic inventory of meiotic genes; evidence for sex in Giardia and an early eukaryotic origin of meiosis» Current biology: CB 15 (2): 185–191.  doi:10.1016/j.cub.2005.01.003. ISSN 0960-9822. PMID 15668177. (Noiz kontsultatua: 2019-12-12).