Esporozoo
Esporozooak bizidunen talde parafiletiko bat dira. Denak parasitoak dira eta ez dute inongo mugimendurik. Beste izaki batzuen zelulatan bizi dira eta gaixotasunak kutsatu ahal dituzte, adibidez Plasmodium izeneko malariaren sortzaileak esporozooak dira.
Bere barruan dauden benetako taldeak hauek dira:
- Apicomplexa: hauei ematen zaie askotan esporozoo izena gaur egun. Dinoflagelatuekin harremana dute eta horregatik ziliatuekin batera Alveolata taldeak sartzen dira. Protistak dira.
- Haplosporidia: Cercozoaren barruko taldea dira, Rhizaria filumekoak, Protista erreinuaren barruan.
- Microsporidia: Gaur egun Fungi erreinuaren barruan sartzen dira eta hala ere polifiletikoak dira barruan. Batzuk Zygomycota filuman baitakoak dira eta beste batzuk Ascomycotaren barrukoak.
- Myxozoa: Animalia erreinukoak dira eta Cnidariaren parasito gisa jokatzen dute, baina batzuk animalia bilateralen taldearen parasito ere izan daitezke.