Bizi zikloaren analisi

Bizi zikloaren analisia (BZA) deritzo ekoizkin, prozesu edo zerbitzu baten ingurumen-inpaktuak neurtzen dituen tresnari. Era berean, sehaskatik-hilobirainoko analisia ere deitu izan zaio.

Bizi-zikloaren analisia ingurumen-inpaktua estimatzeko metodoa da, produktu batek bere bizitza osoan eragiten duen inpaktua. Hots, lehengaiak erauztetik azken ezabapen edo berrerabilpeneraino; garraoia, erabilpena edota ontziratzea kontutan hartuta, besteak beste. Metodologia hau ISO 14000 estandarraren barnean dauden ISO 14.040:2006 eta ISO 14.044:2006 arauetan zehazten da.

Bizi zikloaren analisiaren faseak

aldatu
 
Bizi Zikloaren Analisia egiteko ezinbestekoak diren lau faseen irudia.

Aurreko arauen arabera, BZA lau fasetan zatitu daiteke [1]:

  1. Helburua eta sistemaren deskribapena: atal honetan helburu nagusia eta produktuaren zikloaren mugak zehazten dira. Analisiaren helburu edo objektiboari Unitate Funtzionala deritzo. Sistemaren deskribapenean, BZAn kontutan hartu beharko diren prozesuak zehazten dira ikerketaren helburuaren arabera. Fase honetan, inpaktuen analisarako erabiliko den metodologiaren deskribapena egiten da.
  2. Inbentarioaren analisia: produktuaren bizi ziklo osoan izandako material- eta energia-sarrera nagusiak, eta hondakin eta emisio nagusiak, kopuruz zenbatekoak izan diren neurtzen da. Material, energia, hondakin eta emisio fluxu guztiek Unitate Funtzionalari dagozkionak izan behar dute.
  3. Inpaktuen ebaluazioa: materialen fluxu nagusiak ingurumen-inpaktuetan adierazten dira. Ingurumen-inpaktu asko daude, eta aukeratutako helburuaren arabera, batzuk edo besteak aukeratzen dira, klima aldaketa, eutrofizazioa edo ozono geruzaren mehetzea besteak beste. Inpaktuen ebaluazioan, adibidez, CO2 edo CH4ren emisioak “klima aldaketa” moduan adierazten dira.
  4. Bizi zikloaren interpretazioa: azken fase honetan, inbentarioaren emaitzak inpaktuen ebaluazioarekin alderatzen dira, produktuaren inpaktuari buruzko ondorio zehatz batzuk plazaratuz. Adibidez, produktu batek dituen garraio luzeen eraginez klima aldaketarako ahalmen garrantzitsua duela; eta, beraz, distantziak murriztea komenigarria izango litzatekeela.

Nola eta zertarako erabili

aldatu

Produktu baten bizi ziklo osoa analizatzeko hainbat software existitzen dira, horien artean gehien erabiliak SimaPro eta GaBi dira. Analisia osatzeko beharrezkoak diren datu generiko gehienak datu base komertzialetan aurkitu ohi dira.

Behin produktuaren inpaktuen ebaluazioa eta emaitzen interpretazioa eginda dagoelarik, oso erabilia izan da aspaldian ekodiseinua egitea.

Kritikak

aldatu

BZA herramienta moduan nahiko onartua dago, baina badira honen inguruan zenbait kritika:

  • Subjetibotasuna sistemaren mugak finkatzerakoan;
  • Datu erabilgarritasun eza: prozesu generiko gehiegi erabiltzea, batez bestekoak erabiltzea, datu errealak lortzeko laginketa okerrak egitea edo datu zaharrak edukitzea.

Gaur egun aurrerapausu ugari ari dira egiten BZAren metodologia bateratua lortzeko (ISO araudiak adibidez). Hala ere, ikertzaileak analisia egiteko kontutan hartzen dituen datuak era batean edo bestean sartuz, produktuaren ingurumen inpaktuak erabat alda ditzake.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu