Cascantum egungo Cascanten eratutako erromatar hiria izan zen.[1] Hiria antzinako Kaiskat izeneko beroi, lusoi[2] edo baskoi herrixka batean sortu zuten. Ptolomeok hiri baskoia dela dio[3].

Municipium Cascantum-eko txanpona. Tiberio enpreradorearen burua du aurrealdean eta zezena atzealdean.
Municipium Cascantum-eko txanpona. Tiberio enpreradorearen burua du aurrealdean eta zezena atzealdean. K. o. I. mendea.

Burdin aro amaieran, hiria, Cascanteko lekurik altuenean egon zitekeen, Nuestra Señora del Romero basilikaren inguruan. 1970ean, M.A. Mezquirizek basilikaren inguruko maldan eginiko indusketetan, K.a. 70. urteko zoladura aberatseko etxebizitza baten aztarnak aurkitu ziren iztukaturiko hormekin batera eta ardo-anfora bat[4]. Baina egungo herria bertan eraiki zenez, ez da beste aztarna askorik geratu.

Queiles ibaiaren ezkerraldean zegoen, garia, barazkiak eta mahatsak zituen eremu aberats batean.

Hiri beroia baskoiek okupatua edo konkistatua izan zen. Edonola ere, Sertorioren gerran jada baskoia zen eta Ponpeioren alde egin zuen. Calagurrisek, berriz, Sertorioren alde egin zuen. Calagurrisen ekialdean zeuden eremuak, Cascantum eta Graccurris hirien menpean zeudenak, jada baskoiak ziren.[5]

Municipium latinum zen, eskubide latinoa zuen hiria, alegia. Augusto enperadoreak, K.a. 15/13. urtean Iberiar penintsulan antolaketa administratibo sakona egin zuen eta litekeena da, urte haietan lortzea Cascantum-ek bere estatus berria. Lurralde zabala zuen hiriak, eta bere mugak honela zire: Ekialdetik Cesaraugustako lurretaraino hedatzen zen, hiri handi horrekin topo egiten zuela Huecha bailaran; Hegoaldean Turiaso (gaur egungo Tarazona) zegoen; mendebaldetik, Ziertzoko mendietaraino zabladuko zen seguruenik eta iparraldean, Ebro ibaia izan zitekeen bere muga eta bestaldean, Cara hiria zegoen.[6]

Tiberio enperadorearen garaian, kupre-bontzeko (AE) txanponak ekoiztu zituen hiriak: aes-ak eta semis-ak.[7]

Hiria Antoninoren Ibilbidean mansio moduan agertu zen.[8]

Erreferentziak aldatu

  1. Schulten, Adolf. (1927). Las referencias sobre los Vascones hasta el año 810 después de J.C.. , 230-232 or..
  2. Andreu Pintado, Javier. Oppida Imperii romani. (Noiz kontsultatua: 2019-04-18).
  3. Ptolomeo: Geografia. 6, 67
  4. Mezquíriz, Maria Ángeles.: "Hallazgo de un ánfora vinaria en Cascante", Trabajos de Arqueología Navarra, 88-89, 1962, 417-418 or. (geroago ikerlari honek idazlen honetan landu zuen gai hori bera: "La producción de vino en época romana a través de los hallazgos en territorio navarro", Trabajos de Arqueología Navarra, 12, 1995-96, 63-90 or.) eta "Descubrimiento de pavimentos de opus signinum en Cascante", en Homenaje a D. José Esteban Uranga, Iruña, 1971, 277-307 or.
  5. Amela Valverde, Luis. (2002). «Las dos primeras emisiones latinas de la ciudad de Calagvrris» Kalakorikos. , 31-50 or. ISSN 1137-0572..
  6. Gomara Miramon, Marta. (2017). «Un sello inédito sobre dolium del municipio Cascantum (Cascante, Navarra)» Saguntum. , 203-2017 or. ISSN 0210-3729. https://ojs.uv.es/index.php/saguntum/article/view/10977/12384.
  7. Tesorillo.com. Numismática antigua. Periodo romano preimperial e imperial. Cecas en Hispania Tarraconensis.. (Noiz kontsultatua: 2019-04-18).
  8. Tovar, Antonio. (1989). Iberische Landeskunde. Zweiter Teil. Die Völker und die Städte des antiken Hispanien. , 380-381 or..
41°59′N 1°40′W / 41.983°N 1.667°W / 41.983; -1.667

Kanpo estekak aldatu