Kuleto
Kuletoa[1] (Amanita caesarea), Amanitaceae familiako perretxiko mota bat da.[2]
Kuletoa | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Iraute egoera | ||||||||||||||||||||||||||||
![]() Arrisku txikia (IUCN 3.1) | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Amanitaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Amanita | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Amanita caesarea Pers., 1801 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus caesareus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Sinonimoak: Kurrinto, xuringo, kuletro, gorringo, arrautza-perretxiko edo gorrintxa (Zub.) izenaz ere ezaguna.
Morfologia
aldatuHasieran arrautza forma du, erabat zuria, perretxiko osoa bolba zabal elastiko batek estaltzen baitu. Gero, hazten denean, urratu egiten da goitik eta kolore gorri-laranjako txapela ikus daiteke. Txapela agerian duela baina oraindik atera gabe dagonean, arrautza gogorraren gorringoa oroitarazten digu. Azkenik, txapel osoa atera eta gero, bere neurri, forma eta kolorearengatik oso ederra den perretxikoa azaltzen da. Txapelak 20 cm-rainoko diametroa du. Hasieran ganbila da, baina gero lautua, eta kolore gorri-laranja du. Txapeleko azala leuna, distiratsua eta ertzean ildaskatua. Gainalde biluzia, garatxorik gabea, baina noizbehinka bolbak zati handi zuriren bat utz dezake. Orriak hertsiak dira eta urre-hori kolore polita dute. Hanka lodia, zilindrikoa eta oinaldean erraboila, goitik beheraino orrien kolorekoa. Goialdean kolore berdineko eraztuna du eta oinaldean bolba zabal, zuri, lodi, mintzaire eta elastikoa. Mami trinko eta zuria, baina txapeleko azalaren eta hankako kanpo-geruzaren azpian horixka. Usain eta zapore atseginak. Espora zuri, ezamiloide eta eliptikoak.
Ekologia
aldatuLeku lehorretan bizi da; ondo egurastutako lur hondartsuak ditu gogoko, batik bat hegoalderantz begira daudenak, batez ere harizti, pagadi eta gaztainondoen azpian sortu ohi da. Sasoi beroetan ernamuintzen da, hiruzpalau aleko taldetan belar artean, abuztu-erdialdetik urri-erdialdera gehien bat. Gero eta urriagoa da, gogokoen dituen habitatak nabarmen murriztu baitira.
Gastronomia
aldatuJangarri bikaina da, baina kasu egin, ez nahas Amanita muscaria edo kuleto faltsu pozoitsuarekin. Azken honen hanka eta orriak krema-zuriak dira, ez horiak, oso bolba hauskorra, ia gabekoa, honen kondarrak garatxo moduan txapelean utzi baititu, nahiz eta batzuetan euriarengatik desagertu, eta ateratzeko lekua desberdina du, urki eta koniferoen azpian ateratzen baita, ez hostozabalen azpian.
Perretxiko hau erromatarren garaitik gaur egun arte preziatuena izan da Europako nazio ugaritan, hizkuntza desberdinetako izenen kopuruan ikus daitekeenez.
Beste izen arruntak
aldatuAmanita caesarea tokiko euskarazko testuetan:[3] ama onddo; amoroto; anboto; arrautza-perretxiko; arrautzako (arraultzeko, arrauntzeko); arrautzato (arrauntzeto); gorringo; gorrintxa; korozo; kuleto (kuletro, kuletru, kulato, guleto, gureto, gurito); kurinto (kurrintto); urre-ziza.
Iruditegia
aldatu-
Amanita caesarea
-
Amanita caesarea
-
Amanita caesarea gaztea
-
Amanita caesarea
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Kuleto». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2021-04-13.)
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ Orotariko Euskal Hiztegia, Euskaltzaindia.