Christiaan Hendrik Persoon

mikologoa

Christiaan Hendrik Persoon (Esperantza Oneko lurmuturra, 1761eko otsailaren 1a - Paris, 1836ko azaroaren 16a) herbeheretar mikologoa izan zen.

Christiaan Hendrik Persoon

Bizitza
JaiotzaLurmuturreko kolonia1761eko otsailaren 1a
Herrialdea Frantzia
BizilekuaHerbehereak
HeriotzaParis1836ko azaroaren 16a (75 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Grave of Persoon (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Halle-Wittenberg (en) Itzuli
Hezkuntza-mailadoktoretza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakbotanikaria, mikologoa eta biologoa
KidetzaSuediako Zientzien Errege Akademia
Zientzien Bavariar Akademia
Accademia delle Scienze di Torino

Find a Grave: 44171560 Edit the value on Wikidata

Hegoafrikan jaio zen eta Pomeraniako aita etorkin baten eta Herbehereetako ama baten semea zen. Hamahiru urterekin umezurtz geratu zen eta Europara joan zen ikastera.

Teologia ikasten hasi zen Hallen, baina Leiden eta Gottingengo unibertsitateetan medikuntza ikasketak egin zituen. 1802tik Parisen bizi izan zen zailtasun ekonomikoekin eta bere herbarioa Orangeko etxeari saldu zion pentsio baten truke.

1790ean lehenengo botanika-liburua argitaratu zuen. Hala ere, lan aitzindaria onddoei buruz izan zen, horietako batzuen taxonomian bereziki. Europako bere bildumako hainbat espezie deskribatu zituen, baita Charles Gaudichaud-Beaupréren espedizio tropikaletik jasotako beste batzuk ere.

  • Abbildungen der Schwämme (3 zati, 1790, 1791, 1793)
  • Species plantarum (5 liburuki, 1817-1827)
  • Traité des champignons comestibles (1819)
  • Mycologia Europae (3 liburuki, 1822-1823)
  • Synopsis plantarum, (1805-1807)
  • Synopsis methodics fungorum (2 linuruki, 1801)

Kanpo estekak

aldatu