Kontrainsurjentziaren kronologia Euskal Herrian (1977)

Gerra zikina Euskal Herrian, 1977.en urtean gerra zikinaren aktibitatea mantenduko da, eta nahiz eta hildako bakarra eragin, zauritu eta kalte material ugari eragingo du.

Urtarrila aldatu

  • Urtarrilaren 24a : Madrilen Atocha kaleko abokatuen bulegoan sartu eta bost abokatu hil dituzte.


Maiatza aldatu

  • Maiatzaren 19a : ETAk hildako polizia baten hiletaren ostean inkontrolatuek Donostiako erdialdea hartu dute: Gerardo Suarez eta Jesus Mari Costas Iraola balaz zauritu eta jende ugari kolpatu dituzte.


Ekaina aldatu

  • Ekainaren 11: Loiola irratiaren emisorea erauzi dute bonba batez.
  • Ekainaren 15a: Felix Bergara abadearen autoa lehertarazi dute bonba batez.


Uztaila aldatu

  • Uztailaren 17a: Inkontrolatuek Mikel Aizpurua, EIAko kidea, erasotu dute.
  • Uztailaren 31 : Bizkaiko Gobernadore zibilak 100.000 pezetako isuna ezarri zion José María Arregi Mintegiri Zornotzan hainbat poliziekin batera inkontrolatu ekintzetan jarduteagatik [1].


Abuztua aldatu

  • Abuztuaren 5a : 30 inguru inkontrolatuk Alberto Dominguez eraso eta larri zauritu dute Gasteizko jaietan. Kaleko jantzitako poliziak zirela argitu da gero. Batek horrela esan du: "De fiestas no nos iremos sin matar a un vasco".
  • Abuztuaren 8a : Zornotzan komisio bat eratu da inkontrolatuen jarduera ikertzeko.
  • Abuztuaren 14a : Zestoan gauez diharduen herrizainek Manuel Polo Gallardo inkontrolatua atxilotu dute. Hurrengo egunean bere lagun polizia batekin aurkeztuko da.
  • Abuztuaren 30a : Hiru inkontrolatuk Francisco Javier de Benito Rubio balaz zauritu dute euskaraz abesten ari zelako. Tiroen egilea goardia zibila zen.
  • Abuztuaren 12a : Bermeoko biztanleek patruilak antolatu dituzte jaietan inkontrolatuei aurre egiteko.
  • Abuztuaren 27a : German Canosa guardia zibilak balaz zauritu ditu Francisco Xabier de Benito eta beste gazte bat Irunen, euskal kantak abesten ari zirelako.

Iraila aldatu

  • Irailaren 7a : Zornotzan (Bizkaia) alkatearen eta Martin Villaren dimisioa eskatu dute, herriko jaietan inkontrolatuek egindako jarduerengatik.
  • Irailaren 12a : Bermeoko jaietan herritarrek patruilak antolatu dituzte inkontrolatuei aurre egiteko.
  • Irailaren 27a : Inkontrolatuek balkoi batean zegoen ikurriña tirokatu dute Begoñan (Bizkaia).
  • Irailaren 28a : Inkontrolatuek gazte batzuk tirokatu dituzte Iruñean. Lekuko batzuen arabera inkontrolatuak Policia Armada eta Guardia Zibileko kideak ziren.


Urria aldatu

  • Urriaren 1a : Manuel Iradier elkarteak kerella aurkeztu du Policia Armadaren aurka, 21ean bere egoitzan sartu eta bertan zirenak jipoitu zituelako.
  • Urriaren 3a : Inkontrolatuek ORTko kide bat erasotu eta jipoitu dute kalean Iruiñean.
  • Urriaren 4a : Policia Armadaren babespean inkontrolatuek Donostiako alde zaharra hartu dute Araluceren hilketaren urteurrenean.
  • Urriaren 5a : Bonba bat leherrarazi dute Punto y Hora de Euskal Herriaren erredazio zentralean, Iruñean. Triple Ak hartu du ekintza bere gain.
  • Urriaren 7a : Hernaniko David Salvador taxilaria hil dute. Triple Ak hartu du hilketa bere gain.
  • Urriaren 7a : Inkontrolatuei aurre egiteko piketeak antolatu dira Iruñeko Alde Zaharrean.
  • Urriaren 9a : Bizkaiko Gobernadore Unzetaren hiletan inkontrolatuak pistolaz mehatxatu dituzte inguruan ziharduenei.
  • Urriaren 9a : Autodefentsa piketeak osatzeko batzar batean poliziak 20 lagun atxilotu ditu.
  • Urriaren 10a : Goizaldean, 20 inkontrolatuk, ileordez eta betaurreko beltzez, porraz eta kateaz armaturik, istiluen kontra erabiltzen den ke-potea bota dute Dallas tabernaren barrura Durangon. Gero, arratsaldean, ikurriñak eraisten ibili dira, metrailetaz armaturik. Jendeak Jacinto izeneko guardia zibil bat ezagutu du.
  • Urriaren 19a : Lau lagunek, porraz, kateaz eta metrailetaz armaturik, jendeari erasotu eta jai batzordearen lokala apurtu dute Durangon.
  • Urriaren 20a : Inkontrolatuek hainbat ekintza egin dituzte Basaurin (CNTren lokalaren aurka), Bilbon eta Orion.
  • Urriaren 26a : Erbesteratu baten linterneriaren kontrako ekintza burutu dute inkontrolatuek Hernanin.
  • Urriaren 27a : Gernikan (Bizkaia) kaleko arropaz jantzitako guardia zibilek herritarrak erasotu eta mehatxatu dituzte.


Azaroa aldatu

  • Azaroaren 5a : San Salvador del Vallen (Bizkaia) manifestazioa egin dute Rafael Loza udaltzainaren aurka "No queremos pistoleros" lemarekin.
  • Azaroaren 28a : Itziar Aizpuruaren aitaren Labatai tabernaen kontrako ekintza burutu dute inkontrolatuek Deban. Donostian CC.OO. sindikatuko bulego bati sua eman diote. Iruinean Fermin Goñi, DEIAko kazetaria, erasotu dute inkontrolatuek.


Abendua aldatu

  • Abenduaren 7a : Donostiako udalak datuak eskatu ditu inkontrolatuen jarduerak argitzeko.
  • Azaroaren 20a : Inkontrolatuek Errekaldeko abade Rafael Mentxakaren autoa erre dute Bilbon.


Bibliografia aldatu

  • AMEDO. El Estado contra ETA Melchor Miralles - Ricardo Arques. Plaza&Janes/Cambio16, 1989 - ISBN 84-7863-006-6
  • EL GAL. El terrorismo de Estado en la Europa de las democracias CEDRI. Txalaparta, 1990 - ISBN 84-86597-25-0
  • EUSKADI ETA ASKATASUNA. EUSKAL HERRIA Y LA LIBERTAD Txalaparta, 1993 - ISBN 84-86597-87-0
  • QUE SE VAYAN Javier Bordagaray Hordago, 1978 - ISBN 84-7099-042-X


Ikus, gainera aldatu


Erreferentziak aldatu


Kanpo estekak aldatu