Galikanismo
Galikanismoa Frantziako erregeek eta Elizak sortutako politika eta erlijio-doktrina da, XIV. mendetik XIX. mendea arte indar handia izan zuena.
P. Pithou eta P. Dupuy izan ziren galikanismoaren teorialari nagusiak; Karlos VII.aren garaiko Bourgesko Berrespen Pragmatika eta Jacques-Bénigne Bossuetek idatzitako Lau ataletako azalpena liburuak izan ziren galikanismoaren oinarrietako batzuk. Aita Santuaren eskumena murriztearen alde, icheliapezpikuei askatasun handiagoa ematearen alde, eta erregeari erlijio-kontuan parte hartzeko eskubidea ematearen alde azaltzen ziren galikanismoaren jarraitzaileak.
Alexandro VIII.ak debekatu zuen doktrina hau, baina ez zen desagertu lehenengo Vatikanoko kontzilioa egin zen arte.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.