Kilometroak Bandera

traineru estropada

Kilometroak Bandera Gipuzkoako ikastolen Kilometroak jaien laguntzarako antolaturiko estropadak dira.

Kilometroak 1997: Pasaia-Lezo aldatu

Bi jardunaldi izan zituen Banderak eta Uztailaren 30 eta 31ean jokatu zen. Lehenengoan Orio nagusitu zen, Traineruen Euskal Ligara sailkatzeko ere balio izan zuen erlojupekoan. Bigarren jardunaldian berriz Donibaneko Arraunlariak izan zen garailea. Bi jardunaldietako denborak batzean ordea Trintxerpe izan zen Banderaren irabazlea. Aipatu behar da elkarte batzuek uko egin ziotela bigarren jardunaldia jokatzeari, estropada kopuru handia argudiatuz, tartean lehenengo eguneko irabazlea izan zen Oriok.

Pasaiako taldeen kolaborazioa estua izan zen, lehenengo eguna San Pedrok antolatu zuen eta bigarrena Donibanekok. Urte hartan ez ziren San Pedroko eta Pasaiako Banderak jokatu.

Postua Taldea Denbora
1 Trintxerpe 40:53:47
2 Donibaneko Arraunlariak 41:01:02
3 San Pedro 41:05:94
4 P. Donibane Koxtape 41:15:00
5 Mecos 41:35:35
6 Hondarribia 41:36:14
7 Zarautz 42:26:10
8 Zumaia 42:29:65
9 Santiagotarrak 42:35:58
10 Donostia Arraun Lagunak 42:56:63
11 Ur-Kirolak 43:04:75
12 Santoña-Santander 43:06:27

Kilometroak 2000: Azpeitia aldatu

Azpeitiako Kilometroetako estropada Zumaiako uretan jokatu zen Ekainaren 4ean. Bitxikeria bezala aipatu Mutriku Arraun Taldeak bere historian trainerua uretaratu zuen lehen estropada izan zela.

Postua Taldea Denbora
1 Hondarribia 16:03.17
2 Trintxerpe 16:08.89
3 San Pedro 16:09.36
4 P. Donibane Koxtape 16:20.49
5 Santiagotarrak 16:24.82
6 Ur-Kirolak 16:33.18
7 Hernani 16:45.54
8 Zumaia B 16:47.38
9 Mutriku 17:24.52

Kanpo estekak aldatu