Kikunbera etxea
Kinkunbera etxea familia bakarreko etxebizitza bakartua da, Bermeon dagoena (Bizkaia). Arkitektura arrazionalista da, Fernando Arzadun arkitektoak 1920ko hamarkadan eraikia, itsasontzi baten erreprodukzioa egiten duena. Bertan Juan Arzadun idazlea hil zen, 1950ean; arkitektoraren aita zen.
Kinkunbera etxea | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Bermeo |
Koordenatuak | 43°25′02″N 2°43′07″W / 43.417111°N 2.718719°W |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Fernando Arzadun Ibarraran (en) |
Estiloa | arrazionalismoa |
Ondarea | |
EJren ondarea | 55 |
1994ko abenduaren 14an, Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatu zuen, monumentu sailkapenarekin.
Ezaugarriak
aldatuEraikina malda malkartsu batean kokatua dago, Bermeoko portuaren eta Mundakako errepidearen arteko itsaslabar batean.
Oinplano konplexua duen eraikina da, itxura laukizuzena duena, baina alde bateko ertzak lantzertuak eta hautsiak dira. Garapen horizontal handia duen eraikina izanik, honela erabakitzen da bere garaiera: erdisotoa, beheko solairua, solairu nagusia eta beste bi solairu gehiago eraikinaren gainean dorre baten antzera jaikitzen den multzo kubikoan, guztiaren gailurrean masta bat duela. Azalera desberdinak dituenez, mailaketa argia azaltzen da eraikinean. Azpimarratzekoa da, ordea, terraza moduko solairuak eta sabai lauak dituela.
Fatxadei, bestalde, bi eginkizun jarri zaizkie batetik, solairuen arteko itxitura egiten dute eta, bestetik, itsasontzi itxura ematen diote etxeari.
Ikus,Gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- Edukiaren zati bat monumentu hau sailkatutako kultura-ondasun izendatzen duen lege testutik hartu da. Izan ere, testua jabari publikokoa da eta ez du jabetza intelektualik, Espainiako Jabetza Intelektualaren Legeko 13. artikuluan xedatu denez (Espainiako Aldizkari Ofiziala, 97. zenbakia, 1996-04-22).
Kanpo estekak
aldatu- Kikunbera etxea kultura ondasun izendatzeko erabakia[Betiko hautsitako esteka], Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria.
- Kikunbera etxea, hiru.com webgunean.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |