Santa Eufemia eliza (Bermeo)

Santa Eufemia Bermeoko portuan dagoen eliza da. 1995eko azaroaren 14an, Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatu zuen, monumentu sailkapenarekin.

Santa Eufemia eliza
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Bermeoko hirigune historikoa
Bermeoko Santa Eufemia elizaren ataria. Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBermeo
Koordenatuak43°25′15″N 2°43′17″W / 43.4208°N 2.72139°W / 43.4208; -2.72139
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaEuphemia (en) Itzuli
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaBilboko elizbarrutia
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
Ondarea
EJren ondarea24

Deskribapena aldatu

Eliza hori planta luzekoa da eta nabe bakar bat dauka lau arlo berdinetan zatituta. Burualdea bost hormataleko poligonoa da. Gurutzeria soileko gangak ditu lau arlo berdinetan eta erradialak, aldiz, burualdean. Azpimarratzekoa da giltzarriek eta mentsulek duten dekorazio aberatsa. Euskarriak harmoretan itsatsiak daude. Barruko aldean zutabe bakarrak eta hiru zutabeko txortak ikus daitezke. Kanpoko aldean, ostera, absideko lau arlo berdinetan eta erpinetan kontrahormak daude agerian. Jatorrizko eraikinari beste egitura batzuk gehitu zaizkio: bi kapera, sakristeria, dorrea eta aterpe moderno neogotikoa. Hareharrizko harlanduz egindakoa da Bermeoko Santa Eufemia.

Iruditegia aldatu

Ikus,Gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa