Ertzilla dorrea
Ertzilla dorrea Bermeon arrantzaleen museoa egoitza duen eraikina da. XV. mendearen bukaeran eraiki zen. Defentsarako elementuak izan arren egoitzatasuna nabarmentzen da. Hiribilduko harresiaren leku estrategikoan kokatzen da, Bermeoko portu txikiko labarraren gainean. 1944. urtean Nazio-monumentua izendatu zen eta 1947. urtean Bizkaiko aldundiak eskuratu zuen. Alonso Ertzilla Zuñiga bertan jaio zen eta urte luzez bertan bizi izan zen.
Ertzilla dorrea | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Bermeoko hirigune historikoa | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Bermeo |
Koordenatuak | 43°25′13″N 2°43′16″W / 43.42035°N 2.72099°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XV. mendea |
Jabea | Bizkaiko Foru Aldundia |
Arkitektura | |
Solairuak | 3 |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0001139 |
18 | |
Obren kronologia
aldatuEraikina
aldatuZama-horma lodiek eraikinaren gotorlekutasuna adierazten dute. Beraien aparejua ezberdina da kasu bakoitzean, hala nola fatxada nagusian hareharri landu urri-urrikoa da; eta Torronterora ematen duena material berekoa da baina irregular eta zakarragoa; eta bigarren mailakoak, patiora ematen dutenak edo atxikitako eraikinak dituztenak harri-hormakoak dira.
Irudiak
aldatu-
Alonso Ertzilla Zuñigaren irudia, Lamera parkean
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuErreferentziak
aldatuArrantzaleen museoan eraikinaren inguruko liburuxka
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |