Doniene atea, ezagunagoa San Joan portalea izenaz, Bermeo (Busturialdea) inguratzen zuen harresiaren garai bateko zazpi ateetatik zutik geratu den bakarra da. Gaztelugatxeko Donieneren legendaren arabera bertatik pasa zen San Joan Bataiatzailea, bertan oinatz baten aztarna dagoelarik.

Doniene Atea
Doniene atea, Bermeoko alde zaharrean.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBermeo
Koordenatuak43°25′17″N 2°43′23″W / 43.421267°N 2.7229539°W / 43.421267; -2.7229539
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XIV. mendea
Arkitektura

Atea XIV. mendean eraiki zuten, Bermeoren osperik handieneko garaian, herria babesteko eraiki zuten harresiarekin batera. Oso deigarriak dira harresiaren egitura eta zabalera.

1995eko urriaren 31an, Eusko Jaurlaritzak Bermeoko herrigune historikoa kultura ondasun izendatu zuen, monumentu multzo sailkapenarekin. Doniene atea mugaren barnean dago. 1995eko azaroaren 14an, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen atea bera.

Ezaugarriak

aldatu

Sarrera atedun dorreaz (10m), eta, honen alde banatan, harresi hormatalez osatua dago. Harriz eginiko eraikina, nagusiki hormagintzan landua, tokiren batzuetan harlanduak ikusten diren arren.

Atea, kanpoalderantz, arku zorrotz baten bidez eta, barrualderantz, arku eskartzano baten bidez irekitzen da. Gezileiho batzuk ditu atariaren goialdean, baita berriki berregindako almenatua ere atearen ezkerraldean kokatua dagoen harresian.

Irudiak

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu