Artikulu hau nekazaritzako tresnari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Area (argipena)».

Area nekazaritza tresna da, lurraren lanketan erabilia. Erreminta hau lurra nahasi eta mokorrak zatitzeko erabiltzen da, baina baita belar txarrak kentzeko ere. Euskararen eremu osoko terminoa da, baina tokian tokiko aldaerak ditu (arre, arhe, ara, arra) eta burdinare hitza ere erabiltzen da[1].

Are
tillage machine (en) Itzuli

Lurra goldatu edo laian egin ondoren uztarriari lotu eta narraz erabiltzekoa da, lurra berdindu eta fintzeko. Erein aurretik (belar txarrak kentzeko) edo erein ondoren (haziak lurrarekin nahasteko) erabiltzen da, normalean[2].

Lurrerantz zuzendutako burdinazko hortz batzuek egiten dure arearen lana. Helburuaren arabera hortz ezberdinak izan ditzake. Zur eta burdinazko eredu sinpleetatik, tresna mekanizatuetara eboluzionatu izan du. Mekanizazioaren aurretik, lan nekosoa eta amorragarria izaten zen, batez ere lurra lehorra zegoenean[3].

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. «OEH - Bilaketa - Are» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-01).
  2. «Laian egin ondoren burdinazko area pasatzen zen soroan - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-01).
  3. a b Gisasola 'Sosola', Enrike. (2021). Area. Twitter (Noiz kontsultatua: 2021-02-01).

Ikus gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu