Bizkaia frontoia

Bizkaia frontoia Bilboko (Bizkaia) Miribilla auzoko pilotalekua da. Kolore nagusiak beltza eta grisa ditu. Kantxa nagusia 38 metroko pilotalekua da, 3.000 ikusleentzat lekua duena; gainera, 458 lagunentzat trinketa bat ere badu. Eraikinean sei solairuko kiroletxe bat dago.[1]

Bizkaia frontoia
Bilbao - Miribilla, Frontón Bizkaia 2.jpg
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Koordenatuak43°18′02″N 1°58′12″W / 43.3005°N 1.9701°W / 43.3005; -1.970143°18′02″N 1°58′12″W / 43.3005°N 1.9701°W / 43.3005; -1.9701
Historia eta erabilera
Eraikuntza 2011
Kirolapilota
Edukiera3.000
Luzera38 m

HistoriaAldatu

Javier Gastón, David Gastón eta Marcelo Ruiz arkitektoek proiektatu zuten.

2011ko martxoaren 5ean inauguratu zuten; lehen pilotakadak buruz buruko hiru txapeldun bizkaitarrek —Hilario Azkaratek, Jesus Garcia Ariñok eta Iñaki Gorostizak— eman zituzten.[2] Lehendabiziko jaialdian, martxoaren 19an, Irujok eta Merino II.ak 22-12 menderatu zituzten Olaizola II.a eta Begino.[3]

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo