Euskal Ezkerra (EuE) 1992n Euskadiko Ezkerrako hainbat kidek sortutako alderdia izan zen.

Euskal Ezkerra
(EuE)
BuruzagiaXabier Gurrutxaga
Sorrera19921
Desegitea1995
Ideologia politikoaEzkerrekoa, abertzalea eta baskista
1Euskadiko Ezkerraren zatiketa.

EEko kide gehienek PSE-EErekin bat egitea onartu zutenean, kongresuan galtzaile izan zen Auñamendi sektoreak EEtik ateratzea erabaki zuen, eta Euskal Ezkerra alderdia sortu zuten.

EuEn EEko sektorerik abertzaleena bildu zen, hauetarik asko EEko hautetsi eta alderdiaren zuzendaritzako kideak; Martin Auzmendi, Patxi Baztarrika, Xabier Gurrutxaga eta Kepa Aulestia haien artean.

1993ko hauteskundeetara aurkeztu ziren Eusko Alkartasunarekin batera, baina emaitzak ez ziren izan EE eta EAren bozen baturagatik espero zirenak. Izan ere, EAk 1989an izan zituenak baino boz gutxiago lortu zituzten, eta EAk Espainiako Kongresuan zituen bi ordezkarietatik bat galdu zuen.

Emaitzek koalizioa desegitera bultzatu zuten, eta EuE handik gutxira desegin zen.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu