Karlos Santisteban

euskal idazlea

Karlos Santisteban Zimarro (Karrantza, Bizkaia, 1960ko otsailaren 29a - ) euskal poeta eta idazlea da[1][2].

Karlos Santisteban
Karlos Santisteban.jpg
Bizitza
Jaiotza Karrantza1960ko otsailaren 29a (60 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Lehen hizkuntza gaztelania
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerak idazlea eta itzultzailea
Genero artistikoa olerkigintza
Haur eta gazte literatura
eleberria
Literaturaren Zubitegiko fitxa 125

Lan ibilbideaAldatu

Euskara irakaslea izan zen, Euskal Kontseilu Nagusiaren eta Arabako Ikastolen Elkartearen plan baten barruan, irakasleak euskalduntzeko, eta ondoren hainbat euskaltegitan aritu zen ogibidean. 1983an Arrigorriagako Udalean euskara teknikari gisa lan egin zuen, eta 1984tik Bizkaiko Foru Aldundian itzultzaile[1].

Oso gazte zelarik hasi zen idazten eta hainbat egunkaritan kolaboratzaile izan da, Anaitasuna, Zeruko Argia, Egin, Punto y Hora, Jakin, Zehatz, Olerti, Aizu!, Habe edota Egunkarian, besteak beste[3]. 1983an idatzi zuen bere lehen liburua, Hitzak poesia liburua[1].

Hainbat literatura genero jorratzeaz gain, haur eta gazte literatura batez ere, idazlan ugari euskaratu ditu. Bere liburuetako batzuk hizkuntza ezberdinetara itzuliak izan dira.[3][4]

LanakAldatu

NarrazioaAldatu

NobelaAldatu

PoesiaAldatu

Haur eta gazte literaturaAldatu

Poesia - haur eta gazte literaturaAldatu

HiztegigintzaAldatu

  • Onomatopeia eta adierazpen hotsen hiztegia (2007, Gero, Mensajero)

Sariak eta errekonozimenduakAldatu

  • 1989, Bilbo Hiria Poesia Saria, Taupaka barrenetik lanagatik.
  • 1990, Bilbo Hiria Poesia Saria, Olerki durundioak lanagatik.
  • 1990, Basauri Hiria Poesia Saria, Conpendium lanagatik.
  • 1991, Juan Gorostiaga Haur Ipuin Lehiaketa, Agur Benur, Piparen oroitzapenak lanagatik, accesita.
  • 1996, Imajina ezazu Euskadi, Izaeta zantzuetan lanagatik, 2. postua.
  • 1997, Imajina ezazu Euskadi, Begiradaren lilura lanagatik, 2. postua.
  • 1997, Irun Hiria Poesia Saria, Arima basaltoan lanagatik.
  • 2009, Ernestina de Champourcin Poesia Saria, Hitzak eta ad-hitzak lanagatik[5].
  • 2011, Blas de Otero Poesia saria euskarazko poesiari, Oroimenaren lorratzak lanagatik[6].

ErreferentziakAldatu

  1. a b c «Santisteban Zimarro, Karlos - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus . Noiz kontsultatua: 2020-05-10.
  2. «literaturaren zubitegia - Karlos Santisteban» zubitegia.armiarma.eus . Noiz kontsultatua: 2020-05-10.
  3. a b «Galtzagorri Elkartea» www.galtzagorri.eus . Noiz kontsultatua: 2020-05-10.
  4. «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus . Noiz kontsultatua: 2020-05-10.
  5. «Izenak» Argia . Noiz kontsultatua: 2020-05-10.
  6. (Gaztelaniaz) «Karlos Santisteban y Elena Román ganan los III Premios de poesía Blas de Otero» El Correo 2011-02-03 . Noiz kontsultatua: 2020-05-10.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu