Chemnitz

Karl-Marx-Stadt» orritik birbideratua)

Chemnitz (alemanez ˈkɛmnɪts ahoskatua, 1953 eta 1990 artean: Karl-Marx-Stadt, kaʁlˈmaʁksˌʃtat ahoskatua; (txekieraz: Saská Kamenice) Alemaniako Saxonia estatuko hiri bat da. Leipzig hiritik 69 kilometro hego-ekialderantz dago, Alemania eta Bohemia bereizten dituzten Erz mendien iparraldean, Chemnitz ibaiaren ertzean. Leipzig eta Dresden hirien ondoren estatu hartako hirugarren hiririk handiena da. 2010eko erroldaren arabera 243.248 biztanle zituen; 314.437 biztanle zituen 1986. urtean.

Chemnitz
Chemnitz
hiri handia
Flug Dortmund–Timișoara 09 Chemnitz.jpg
Flag of Chemnitz.svg Coat of arms of Chemnitz.svg
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Saxonia
AlkateaSven Schulze (en) Itzuli
Izen ofizialaChemnitz
Karl-Marx-Stadt
Карл-Маркс-Штадт
Karl-Marks-Ştadt
Kamjenica
Jatorrizko izenaChemnitz
Posta kodea09001–09247
Udalerri kodea14511000
Geografia
Koordenatuak50°50′00″N 12°55′00″E / 50.8333°N 12.9167°E / 50.8333; 12.916750°50′00″N 12°55′00″E / 50.8333°N 12.9167°E / 50.8333; 12.9167
Map
Saxony C.svg
Azalera221.05 km²
Altuera298 m eta 302 m
MugakideakMittelsachsen (en) Itzuli, Zwickau (en) Itzuli, Erzgebirgskreis (en) Itzuli, Flöha (en) Itzuli eta Gornau
Demografia
Biztanleria248.042 (2022ko urriaren 31)
Green Arrow Up.svg4.937 (2021)
Dentsitatea1.122,11 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia037209, 0371, 037200, 03722, 03726
Hiri senidetuakTampere, Timbuktu, Mulhouse, Łódź, Volgograd, Arras, Ústí nad Labem, Manchester, Düsseldorf, Akron, Taiyuan, Chennai, Ljubljana eta Kaluga
MatrikulaC
chemnitz.de

Industria-hiri garrantzitsua da: ehun-langintza (kotoia, artilea, ehun artifizialak, kapeluak), ehungintzarako makineria, automobilak, burdinbideetarako gaiak (bertan egin zen Alemaniako lehen lokomotorra).

GeografiaAldatu

Chemnitz hiria Ore mendietan kokaturik dago, Chemnitz ibaiak zeharkatzen duen ibarrean.

HistoriaAldatu

Bohemiako bidean eta ikatz ugari dagoen arro baten erdian, Chemnitzeko hiria nabarmenkiro hazi zen XII. mendetik aurrera. Lehenengo aipamena 1143koa da eta 1170an Frederiko I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoak "hiri inperial" izendatu zuen. Erdi Aroan ehungintza izan zuen jarduera ekonomikorik garrantzitsuena. Populazioaren erdia oihalgintzan ari zen lanean hain zuzen ere.

XIX mendean ibarra erabat industrializatu zen, hiriari "Saxoniako Manchester" ezizena ezartzeraino. Bonbardaketa gogorrak jasan zituen Bigarren Mundu Gerran, batez ere bere birfindegiak eta gerrarako arma lantegiak izan ziren hegazkinen bonben itu. Hiria hondarretan gelditu zen etxebizitza prefabrikatuen auzo handiak sortu ziren. Ekialdeko Alemanian gelditu zen Chemnitz eta Alemaniaren bateratzera arte Karl-Marx-Stadt izen komunista zuen.

Ondasun nabarmenakAldatu

Kassberg auzoan eraikin historiko ugari gelditzen da oraindik, hala nola udaletxe zaharra eta berria, antzinako harresietako dorre gorria eta Donejakueren eliza gotikoa besteak beste.

Bestalde gazteluaren eremua ere berriztua dago bere eliza eta lakuarekin.

Banaketa administratiboaAldatu

 
Irudi honen inguruan

¹ herria ere bada

IruditegiaAldatu

ErreferentziakAldatu

DemografiaAldatu

Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.


Kanpo estekakAldatu