Akron, Estatu Batuetako hiria, Ohio estatuko Summit konderrian. 2010ean 199.110 biztanle zituen, eta kilometro karratuko 1.232,53 biztanleko dentsitatea.

Akron
Akron
county seat (en) Itzuli
AkronOhioSky.jpg
Administrazioa
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Ohio
Alkatea Dan Horrigan (en) Itzuli
Izen ofiziala City of Akron
Jatorrizko izena Akron
Posta kodea 44301–44399
FIPS kodea 39-01000
Geografia
Koordenatuak 41° 04′ 23″ N, 81° 31′ 04″ W / 41.0731°N,81.5178°W / 41.0731; -81.5178Koordenatuak: 41° 04′ 23″ N, 81° 31′ 04″ W / 41.0731°N,81.5178°W / 41.0731; -81.5178
Summit County Ohio incorporated and unincorporated areas Akron highlighted.svg
Azalera 161,55 km²
Altuera 304
Mugakideak Canton (Ohio)
Demografia
Biztanleria 199.110 (2010)
Dentsitatea 1.232,53 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1825
Telefono aurrizkia 330 - 234
Ordu eremua UTC−05:00 eta UTC−04:00
Hiri senidetuak Chemnitz
ci.akron.oh.us

Simons Perkinsek sortu zuen hiria 1825ean, Ohio eta Erie kanaletik hurbil. Industria-hiri gisa garatu zen, pneumatikoen eta kautxuaren industriagune gisa batez ere. Gaur egun, industria dibertsifikatu egin da, eta goi-teknologiako industriak daude; ikerketako gunea ere bada, eta finantza-gunea.

HistoriaAldatu

Kautxuaren industriari lotua dago Akronen historia. Akron herriak hiri kategoria hartu zuen 1865ean, eta 1869an B.F. Goodrichek lehen goma-lantegia ezarri zuen hirian. XX. mendearen hasieran, oso azkar hazi zen. Jende askok jo zuen Akronera goma-lantegietan lan egiteko. 1915ean, O'Neil familiak General Tigre konpainia fundatu zuen. 1910etik 1920ra bitartean, populazioa 69.067tik 208.435era handitu zen.

Goodyear Tire & Rubber Company Amerikako penumatiko-konpainia nagusi izatera iritsi zen. Gaur egun, Goodyear konpainiaren egoitza nagusia Akronen dago, eta Bridgestone konpainiak bertan dauka Amerikarako zentro teknikoa.

1950eko hamarkadan jo zuen goia populazioak. 1960. urtean 290.351 biztanle zituen; geroztik, murriztuz joan da etengabe.

Akrondar ospetsuakAldatu

Kanpo estekakAldatu

ErreferentziakAldatu