Kanpo-zor

Kanpo zor» orritik birbideratua)

Kanpo-zorra, edo atzerri-zorra, estatuak, beste botere publiko batzuek edo esparru nazionaleko enpresa handiek beren estatutik kanpoko kapital-merkatuetan baliabideak lortzeko prozedura da[1].

Zorra, gehienetan, banku-sindikatuen zerbitzuak kontratatuz jaulkitzen da, eta jaulkipena bezala diru-itzulera ere nazioarteko konfiantza ematen duen dibisaren batean egiten da (dolarretan, yenetan edo, gaur egun, eurotan). Gutxiago garatutako zenbait estaturen (Brasil, Mexiko, Argentina...) kanpo-zor hain handia nazioarteko arazo bihurtu zen 1982tik aurrera.

Orduan agertu ziren dirua itzultzeko lehenbiziko zailtasunak Mexikon (petrolio gordinaren prezioen gainbeheragatik) eta, ondorioz, beste estatu batzuetan. Horrek guztiak Cartagenako Akordioa izenekoa ekarri zuen, Hego Amerikako hamar estatuk izenpetua. Akordio hori, 1985etik aurrera, hartzekodunei fronte bateratua agertzeko saiakera izan zen.

Gaur egun, Hirugarren Mundua esaten zaioneko estatu asko, bizirik iraungo badute, kanpo-zor horretara jo beharrean dira, eta horrekin negozio bikaina egiten dute kapitala mailegatzen dieten Lehen Munduko estatu handiek.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu