Yen
Yena (japonieraz: 円 ) (¥) Japoniako dibisa da. Japonieraz 円 letrarekin adierazten da, zeinak biribil esan nahi duen. 100 sen-etan eta 1.000 rin-etan banatzen da. Gaur egun 6 txanpon ezberdin daude, eta 4 billete.
Yen | |
---|---|
yuan (en) | |
Ezaugarriak | |
Herrialdea | Japonia |
Nongo eskumena | Japonia |
Jaulkitzailea | Bank of Japan (en) |
Ikurra | ¥ eta 円 |
Historia | |
Hasiera | 1871ko uztaila |
Ordezkatzen du | Tokugawa coinage (en) |
1869an egin zuten lehen aldiz Meijiek aginpidea berreskuratu zutenean, eta 1871n hartu zen diru ofizialtzat. 1871n hasi zen gobernua XVI. mendetik klanek eta jauntxo feudalek egindako diru-paperak eta txanponak, yena sortu artean indarrean izan zirenak, yen-en truke aldatzen eta 1879an amaitu zen lan hori.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.