1973ko petrolioaren krisia

1973ko petrolioaren krisia edo lehen petrolio krisia 1973ko abuztuaren 23an hasi zen, Petrolio Esportatzaileak diren Herrialde Arabiarren Erakundeak (PEHAE) hartutako erabakiaren ondorioz. Erabaki oso polemikoa izan zen, eta hortik aurrera erakunde horretako herrialdeek Yom Kippur Gerran[1] Israel lagundu zuten herrialdeei petrolio gehiago ez saltzea erabaki zuten. Erabaki horrek Amerikako Estatu Batuak, Japonia, Kanada eta Mendebaldeko Europako hainat herrialde hartzen zituen barne eta beranduago Hegoafrikara edo Rhodesiara ere zabaldu zen, besteak beste.

Petroleoaren prezioen bilakaera (1861-2007). Laranjaz prezio konstanteetan eta urdinez prezio korronteetan.

1974ko martxoa amaitzerako[2], petrolioaren prezioak ia %300 egin zuen gora, 3 dolar upel bakoitzeko (19 dolar/m3) balio izatetik ia 12 dolar upel bakoitzeko (75 dolar/m3) balio izatera globalki. Enbargoak petrolioaren krisia eragin zuen, eta epe luzean hainbat ondorio izan zituen politika eta ekonomia globalean.[3]

Prezioaren igoerak eta mundu industrializatuak petrolioarekiko zuen dependentzia handiaren ondorioz, herrialde horien aktibitate ekonomikoa oso kaltetua suertatu zen. Horregatik hainbat neurri hartu zituzten kanpo mendekotasuna jaisteko asmoarekin.

AurrekariakAldatu

Produkzioaren beherakada Amerikako Estatu BatuetanAldatu

Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Mendebaldeko herrialdeetako eta bereziki AEBtako petrolio eskaria gero eta handiagoa zen, arrazoi nagusienetako bat ibilgailuen erabilpenaren hazkundea izan zen.

1945 eta 1960 urteen artean, Mendebaldeak eta Japoniak inoiz baino petrolio gehiago kontsumitzen zuten. AEBetan bakarrik, kontsumoa bikoiztu egin zen 1945 eta 1974 artean. Munduko biztanleriaren % 6rekin, AEBk mundu osoko petrolioaren% 33 kontsumitzen zuten. Aldi berean, ekonomia estatubatuarra munduko ekoizpen industrialaren laurden bat osatzen zuen, eta horrek esan nahi du langile estatubatuarrak batez besteko globala baino lau aldiz produktiboagoak zirela, baina trukean herrialdeak bost aldiz energia gehiago kontsumitzen zuela ere bai.

 
Gizon bat gasolinarik ez dagoela irakurtzen egunkarian 1973.urtean

Eisenhowerrek kuotak ezarri zizkion 1959tik 1973ra bitartean beste herrialdeetatik petrolioa inportatzeari.[4] [5]Horren helburua beste herrialdeekiko dependentzia murriztu eta independentzia ekonomikoa bultzatzea zen. Horrek hasierako urteetan ez zuen ekonomian eragin kaltegarririk izan eta gainera mendebaldeko gainontzeko herrialdeei petrolio edo energia oso merkea izateko aukera eman zien horien garapen ekonomikoa bultzatuz. Dena den, eragin handia izan zuen 1970eko hamarkadaren hasierako petrolioaren ekoizpen nazionalaren gainbeheran. [6][7]1973an, AEBetako ekoizpena soilik mundu mailako ekoizpenaren %16a zen. [8][4]

1969an Richard Nixon AEBtako presidente izendatu zuten eta bere agintaldian ordurarteko eredu ekonomikoa agortuta zegoela nabari geratu zen, hazkundea nulua zen eta inflazio-tasa altua oso kezkagarria zen. Horrek George Shultz izendatu zuen Eisenhowerrek ezarritako  petrolio kuota programa berrikusteko. Shultz komiteak kuotak ezabatzea eta tarifekin ordezkatzea gomendatu zuen arren, Nixonek kuotak mantentzea erabaki zuen oposizio politiko indartsuaren ondorioz.[9]

1971ko udan, Nixon presio publiko handi baten pean zegoen, geldialdi ekonomiko horren aurrean zerbait egin zezan eta hainbat neurri hartu zituen. Alde batetik, nazioarteko merkatuetan urrearen prezioaren beherakada eragiteko helburuarekin, 1971ko abuztuaren 15ean urre-patroia bertan behera utzi zuten AEBek; eta, horrela, Bigarren Mundu Gerra amaitu zenetik funtzionatu zuen Bretton Woodsen sistemari amaiera eman zitzaion. Horren ondorioz, 1971ko abenduan dolarra % 8 debaluatu zen urrearekiko, eta 1973an berriro debaluatu zen.

Halaber, Nixonek petrolioaren prezioa mugatu zuen 1971n, petrolioaren eskaria gero eta handiagoa zenean eta produkzioa gainbehera zihoala, eta horrek atzerriko petrolio-inportazioekiko mendekotasuna are eta gehiago handitu zuen, horien prezio baxuak bultzatuta.  1973an, Nixonek kuota sistemaren amaiera iragarri zuen. Aipatu denaren ondorioz, 1970 eta 1973 artean, petrolio gordinaren inportazioak ia bikoiztu egin ziren, eta 1973an egunean 6,2 milioi upel inportatzen ziren.

Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundearen sorrera (LPEE)Aldatu

LPEE 12 herrialdez osatutako erakunde bat da, eta horietatik zazpi herrialde arabiarrak dira. 1960ko irailaren 18an sortu zuten  Bagdaden egindako konferentzia batean; Venezuela, Irak, Saudi Arabia, Iran eta Kuwaitek.[10] Petrolio-konpainia handien presioari aurre egiteko sortu zen, horiek herrialde ekoizleei ordainketak murriztu nahi zizkielako petrolioaren prezioa jaitsiz. Hasiera batean, herrialde garatuetako konpainiei petrolioa saltzeaz arduratzen zen merkataritza informaleko unitate gisa funtzionatzen zuen. Mendebaldeko konpainiei egindako petrolio gordinaren salmentaren etekinak handitzera eta ekoizpen-mailen gaineko kontrola hobetzen saiatzera mugatzen zen bere jarduera.

1963. urtean, munduko 7 petrolio-konpainia handienek, "7 arreba" moduan ezagutzen zirenek, merkatuaren %86a kontrolatzen zuten. 1970 urterako ordea, enpresa “independente” berrien sorrerak % 77 murriztu zuen horien merkatu zatia, eta urte horretarako 81 petrolio-enpresa ari ziren Ekialde Hurbilean negozioak egiten. [11][12]

1971ko Teherango Prezioak ezartzeko Akordioan petrolioaren prezioa igotzea erabaki zuten dolarrak urrearekiko izan zuen balioaren gainbeherari aurre egiteko. Izan ere, petrolioa dolarretan zegoen, eta petrolioaren ekoizleen benetako diru-sarrerak gutxitu egin ziren dolarra urrearekin lotura zaharretik libratzen hasi zenean. 1971ko irailetik aurrera petrolioaren prezioa urre kopuru finko baten balioa kontutan hartuz ezarriko zuela adierazi zuten. 1971tik aurrera, LPEEek ez zuen mekanismo instituzionalik garatu prezioak merkatu-baldintza aldakorrekin sinkronizatzeko, eta, horren ondorioz, horien irabaziek behera egin zuten. [13][14][15][16]

Herrialde arabiarrak eta petrolioaAldatu

Iraganean, petrolioa ekoizten zuten herrialde arabiarrak petrolioaren produkzioaren gain zuten boterea erabiltzen saiatu ziren gertaera politikoetan eragina izateko. Lehena 1956ko Suezko Kanaleko krisian izan zen, Erresuma Batuak, Frantziak eta Israelek Egipto inbaditu zutenean. Gatazkan zehar, siriarrek Transarabiar  Petroliobidea eta Irak-Banyiyans Petroliobidea  saboteatu zituzten, Europa mendebaldeko petrolio hornidura galaraziz. [17][18] Horrekin batera,  1967an Egipto eta Israelen arteko Sei Eguneko Gerra hasi zenean ere petrolio enbargoa ezarri zuten Israelen aurka.

PHAEko kide batzuk petrolioa  Arabiar–israeldar gatazkaren emaitza politikoan eragiteko arma gisa erabiltzea babestu bazuten ere, Saudi Arabia horren aurka zegoen, mendebaldeko herrialdeen hornitzaile fidagarria izanik.  Bestalde, Aljeria, Irakek eta Libiak petrolioa arma gisa erabiltzearen alde egin zuten gatazkan.

Enbargoaren eraginkortasuna eta petrolio krisiaAldatu

1973ko urriaren 6an, Egiptok Sinaiko Penintsulan dagoen Lev ibarra erasotu zuen eta Siriak Golango Gailurrak, biak 1967tik Israelek okupatuak zituen. Eraso horiek Yom Kippur Gerrari hasiera eman zioten. 1973ko urriaren 12an, Richard Nixon AEBko presidenteak, Nickel Grass Operazioa baimendu zuen, armak eta hornigaiak Israeli entregatzeko eraso horien ondorioz jasan zuen galera konpentsatzeko helburuarekin, Sobietar Batasuna Siriara eta Egiptora armak bidaltzen hasi eta hurrengo egunean.[19][20][21] Horren ondorioz, urriaren 17an, petrolio ekoizle arabiarrek ekoizpena % 5ean gutxitu zuten eta petrolio enbargoa ezarri zuten Israelen aliatuen aurka: AEB, Herbehereak, Kolonbia, Hego Afrika eta Portugal, besteak beste. Israelen aurkako boikota ere bultzatu zuten herrialde arabiarrek.

Enbargoak 1973ko urritik 1974ko martxora iraun zuen. Hala ere, Israelgo indarrek ez zuten atzera egin 1949ko Arabiar-Israeldar Armistizioan ezarritako mugetara; eta, horregatik, askoren ustez, enbargo hura porrota izan zen. [22] Alderdi ekonomiari dagokionez, eragina nabarmena izan zen eta petrolio gordinaren benetako prezioa bikoiztu egin zen eta hornidura-mozketak gertatu ziren. Horrek guztiak aro ekonomiko negatiboaaren hasiera eragin zuen mendebaldeko herrialdeetan, eta atzeraldi ekonomiko globalaren kausa ere izan zen.

Epe luzera, petrolioaren enbargoak Mendebaldeko Herrialdeen politiken eraldaketa eragin zuen horiek esplorazio berriak eginez, energia alternatiboen ikerkuntza sustatuz, energia kontserbatzeko modu berriak ikertuz  eta diru-politika murriztaileagoak ezarriz inflazioaren aurka hobeto borrokatzeko.[23]

Kronologia (1973-1974)Aldatu

  • 1973ko urtarrila – 1973/74ko burtsaren krisia inflazioaren eta moneta sistemaren gainbeheraren ondorioz hasi zen.
  • 1973ko abuztuaren 23a — Yom Kippur gerra prestatzen ari dela, Saudi Arabiako Faisal Erregea eta Egiptoko presidente Anuar as Sadat biltzen dira eta isilpean akordio bat negoziatzen dute, eta horren bidez arabiarrek petrolioa arma modura erabiliko dute gatazka militarraren parte gisa.[24]
  • 1973ko urriaren 6a — Egiptok eta Siriak Israeli eraso egin zieten Yom Kippur edo 1973ko arabiar gerrari hasiera emanez.
  • 1973ko urriaren 8ko gauean, Israelek alerta nuklearrean aurkitzen da eta AEB Israel hornitzen hasten da.
  • 1973ko urriaren 8tik 10 era — 10 — LPEEak petrolio enpresa handiekin 1971ko Teherango prezioen akordioa berrikusteko izandako negoziazioek porrot egingo dute.
  • 1973ko urriaren 12an — Estatu Batuek Nickel Grass Operazioa abiarazten dute, Israeli armak eta hainbat hornigai emateko. Sobiet Batasunak antzeko mugimenduak egin zituen herrialde arabiarrei laguntzeko.
  • 1973ko urriaren 16a - Saudi Arabia, Iran, Irak, Abu Dhabi, Kuwait eta Qatarrek prezioak % 17 igo zituzten upel bakoitzeko, eta produkzioaren jaitsiera iragarri zuten.[25]
  • 1973ko urriaren 17a — LPEEko herrialdeek petrolioa erabiltzea adosten dute mendebaldeko herrialdeek Israeli ematen dieten babesaren gainean eragiteko. Estatu konplizeen aurkako enbargoa adostu zuten, eta esportazio-murrizketak agindu zituzten.
  • 1973ko urriaren 19a — Nixonek Kongresuari eskatzen dio 2,2 bilioi dolar baimendu ditzala Israeli larrialdiko laguntza emateko.[26] Horrek herrialde arabiarren erantzun kolektiboa eragiten du eta Libiak, Saudi Arabiak eta beste hainbat herrialdek AEBtara doazen petrolio esportazioen enbargoa ezartzen dute.[27]
  • 1973ko urriaren 26a — Yom Kippurreko Gerra amaitzen da.
  • 1973ko azaroaren 5a — Ekoizle arabiarrek produkzioaren % 25eko mozketa iragartzen dute. % 5eko mozketa gehigarriarekin ere mehatxatzen dute.
  • 1973ko azaroaren 23a – Herrialde arabiarrek ezarritako enbargoa Portugal, Rhodesia eta Hegoafrikara hedatzen da.
  • 1973ko azaroaren 27a — Nixonek Petrolio-Emergentzia Legea sinatu zuen, prezioak, produkzioa, banaketa eta merkaturatze-kontrolak baimentzen zituena.
  • 1973ko abenduaren 9a — petrolio ministro arabiarrek 1974ko urtarrilerako beste % 5eko ekoizpenaren mozketa adostu zuten adiskideak ez ziren herrialdeentzat.
  • 1973ko abenduaren 25a – Herrialde arabiarrek urtarrilerako aurreikusitako murrizketak bertan behera utzi zituzten. Ahmed Zaki Yamani Saudi Arabiako petrolio ministroak LPPEeko produkzioaren % 10eko igoera agindu zuen.
  • 1974ko urtarrilaren 7tik 9ra – LPPEek 1974ko apirilaren 1era arte prezioak izoztea erabakitzen du.
  • 1974ko urtarrilaren 18a - Israelek hitzarmena sinatzen du Suezeko kanalaren ekialdeko lurretara itzultzeko.
  • 1974ko otsailaren 11— Kissinger Estatu Idazkariak AEBetako independentzia energetikorako proiektua aurkezten du.
  • 1974ko otsailak 12tik 14ra –Petrolio-estrategiaren inguruko eztabaida burutzen da, Aljeria, Egipto, Siria eta Saudi Arabiako estatuburuen artean.
  • 1974ko martxoaren 5 – Israelek bere azken tropak Suezeko kanalaren mendebaldetik erretiratzen ditu.
  • 1974ko martxoaren 17— Arabiar herrialdeetako petrolio ministroek, Libiak izan ezik, AEBn aurkako enbargoaren amaiera iragartzen dute.
  • 1974ko abendua — AEBtako burtsa errekuperatu egiten dira.

EraginakAldatu

Enbargoaren ondorioak berehalakoak izan ziren. LPEEk prezioak izugarri igotzera behartu zituen petrolio-konpainiak. Petrolioaren prezioa laukoiztu egin zen 1974an, 3 dolar balio izatetik ia 12 dolarrera iritsi zen upel bakoitzeko (75 dolar/m³), 2019ko 62,25 dolarren baliokidea izanik (407,85 dolar/m³).[3]

 
Petrolioaren prezioa 1861-2015

Enbargoaren eragin ekonomikoakAldatu

Ekialde Ertaineko herrialdeek, denbora luzez potentzia industrialen menpe egon zirenek, herrialdeen garapen ekonomikorako oinarrizko hornigaiaren kontrola hartu zuten. Kapital-fluxua inbertitu egin zen, eta petrolioa esportatzen zuten herrialdeak aberastasun handia pilatzen hasi ziren. Diru-sarrera batzuk azpigaratutako beste herrialde batzuen artean ere banatu ziren, eta herrialde horietako ekonomiak harrapatuta geratu ziren petrolioaren prezioaren igoeraren eta horiek ekoitzitako oinarrizko produktuen eta lehengaien esportazioen prezioaren jaitsieraren artean, mendebaldeko eskariaren murrizketaren ondorioz. Gainera, kapital-fluxu horien zati handi bat tentsio politikoak areagotzen zituzten armen erosketa masiboetan gastatu ziren, bereziki Ekialde Hurbilean.

Garapen bidean zeuden LPEEko estatu kideak beren petrolio-enpresak nazionalizatzen hasi ziren. Zehazki, Saudi Arabiak Aramco enpresaren kontrola hartu zuen, 1980an Ahmed Zaki Yamaniren gobernupean erabat nazionalizatzen. LPEEko beste kide batzuek haren eredua jarraitu zutenez, erakundeko kideen diru-sarrerak izugarri handitu ziren. Saudi Arabiak, mozkinez gainezka, bost urteko garapen-plan handinahi batzuk egin zituen, eta horietatik handinahienak, 1980an hasi zenak, 250.000 milioi dolarreko inbertsio publikoa aurreikusten zuen. LPEEko beste kide batzuek ere garapen ekonomikoko programa garrantzitsuak aurreikusi zituzten.

Aldi berean, kaosa nagusitu zen Mendebaldean. Estatu Batuetan, gasolina galoi baten publikoarentzako salmenta-prezioa 1973ko maiatzean batez beste 38,5 zentabokoa izatetik 1974ko ekainean 55,1 zentabokoa izatera igaro zen. Bitartean, New Yorkeko burtsak bere balioaren 97 000 milioi dolar galdu zituen sei astetan.

Enbargoa hastearekin batera, AEBetako petrolio-inportazioak herrialde arabiarretatik 1,2 milioi upeletik (190 000 m³) 19.000 upelera (3000 m³) murriztu ziren. Eguneroko kontsumoa % 6,1 jaitsi zen iraila eta otsaila bitartean, eta % 7 1974ko udan, Estatu Batuek Bigarren Mundu Gerratik lehen erregai-eskasia jasan zutenean.

Mundu mailako interdependentzia sozial eta ekonomikoaren ondorioz, petrolioa inportatzen zuten herrialde industrializatu ez-komunistek bat-bateko inflazioa eta atzeraldi ekonomikoa jasan zituzten. Herrialde industrializatuetan, batez ere Estatu Batuetan, krisiak bizi-baldintzak langabeentzat, gizarte-talde baztertuentzat, langile zaharrentzat eta langile gazteenentzat oso txarrak izatea eragin zuen. AEBetan eskolak eta bulegoak ere askotan itxi behar izan zuten berogailuaren erregaia aurrezteko, eta fabrikek ekoizpena murriztu eta langileak kaleratu behar izan zituzten. Frantzian, petrolioaren krisiak amaiera eman zion Trente Glorieuses izeneko aldiari, hazkunde ekonomiko handiko 30 urteri, eta langabezia iraunkorreko urteak  etorri ziren.

Enbargoaren eraginak ez ziren uniformeak izan Europa osoan zehar. Europako Ekonomia Erkidegoko (EEE) bederatzi kideetatik, Herbeereek erabateko enbargoari aurre egin behar izan zioten Israeli laguntzeagatik, baina Erresuma Batuak eta Frantziak ia hornikuntza bera izaten jarraitu zuten (Estatu Batuei beren aerodromoak erabiltzen uzteari uko egin ziotelako eta arabiarrentzat zein israeldarrentzat arma- eta hornidura-enbargoa ezarri zutelako); beste sei herrialdeek, berriz, enbargoa partzialki jasan behar izan zuten.

 
Erregai gehiago ez zegoela adierazten zuen kartela AEBtako Oregon estatuan 1973.urtean

Erresuma Batua Israelen aliatu izan zen betidanik. Horren erakusgarri Harold Wilsonen gobernuak israeldarrak babestu zituen Sei Eguneko Gerran, baina haren ondorengoak, Edward Heathek, politika hori aldatu zuen 1970ean, Israeli 1967ko gerraren aurreko mugetara itzultzeko eskatuz. EEEko kideek ez zuten lortu politika komun bat adostea Yom Kippur Gerraren lehen hilabetean. Hala ere, deklarazio bat egin zuten 1973ko azaroaren 6an, enbargoa eta prezioaren igoera hasita zeudenean; deklarazio hori, proarabiartzat hartua, ranko-britainiar ikuspuntuaren aldekoa zen, eta horrela, LPEEk EEEko kide guztien aurkako enbargoa bertan behera utzi zuen. Prezioen igoerak enbargoak baino eragin askoz handiagoa izan zuen Europan, batez ere Erresuma Batuan (egoera horrek bat egin zuen ikatz-meatzarien grebarekin, 1973-74ko neguan izandako krisi energetikoaren ondorioz, hori faktore garrantzitsua izan zen gerttu zen gobernu-aldaketan).[28]

Espainiako Estatura Petrolioaren Krisia iritsi zenean, energia-kontsumoaren bi heren petrolio gordinaren inportazioen mende zeuden. Ezin izan zitzaion erritmo hori eutsi, prezio horiek ordaintzea ezinezkoa zen eta. Beraz, industria osoa berregituratu zen eta krisia arintzeko, Estatuak bere gain hartu zuen prezio igoeraren kostua, deribatuen kontsumoa zergapetzen zuten zergak murriztuz. Gasolinaren eta petroliotik eratorrirako produktuen kaleko prezioa %20 igo zen, eta Estatuaren diru-sarrerak % 35 jaitsi ziren.

Egoera horren ondorioz, prezioak, soldatak eta inflazioa asko igo ziren. Urte arteko inflazioa %20ra hurbildu zen, kanpo-balantzaren defizita 4.000 milioi dolarretik gorakoa zen eta Estatuaren defizita etengabe hasi zen. Langabeziak gora egin zuen, eta langabezia-tasa hirukoiztu egin zen hiru urtean. 80ko hamarkadara zor-egoera garrantzitsuan iritsi ziren finantza publikoak murrizketak egitea beharrezkoa izanik. 1979an Espainiaren hazkundea negatiboa zen eta petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen zuen, urte horren hasieran upeleko 12,70 dolarretatik 1980. urtearen hasieran 26 dolarretara igaro zen, eta urte horren amaieran 37 dolarretara.[29]

Aldiz, Japoniak bereziki ondo gainditu zituen 70eko hamarkadako munduko energia-krisiaren ondorioak, beste herrialde garatu eta petrolio-inportatzaile batzuekin alderatuta. Automobil fabrikatzaile japoniarrek sektore honetako iraultza gidatu zuten. 50eko eta 60ko hamarkadetako automobil handien ordez askoz ere ibilgailu trinko eta eraginkorragoak erabili ziren kontsumo energetikoa gutxitzeko helburuarekin.[30] Bestalde, Japonian biztanleria-dentsitate oso handiko hiriak zeuden, eta, beraz, oso garraio publiko garatuak zituzten.

Hilabete batzuk geroago krisia baretu zen. Enbargoa 1974ko martxoan altxatu zen, Washingtongo Petrolio Goi-bileraren negoziazioen ondoren, baina energia-krisiaren ondorioak 70eko hamarkada osoan nabaritu ziren. Energiaren prezioak gora egiten jarraitu zuen hurrengo urtean, dolarra munduko merkatuetan ahultzearekin bat.

Enbargoaren Kaltetua izan arren, Japoniak bereziki ondo gainditu zituen 70eko hamarkadako munduko energia-krisiaren ondorioak, beste herrialde garatu eta petrolio-inportatzaile batzuekin alderatuta. Automobil fabrikatzaile japoniarrek sektore horretako iraultza gidatu zuten, eta  1950eko eta 1960ko hamarkadetako automobil handien ordez askoz ere ibilgailu trinko eta eraginkorragoak diseinatu ziren energia aurrezteko helburuarekin. Bestalde, Japonian biztanleria-dentsitate oso handiko hiriak zeuden, eta, beraz, oso garraio publiko garatuak zituzten, ibilgailu pribatuen garrantzia txikiagoa izanik.

Hilabete batzuk geroago nahiz eta krisia baretu zen eta AEBren aurkako enbargoa 1974ko martxoan altxatu, Washingtongo Petrolio Goi-bileraren negoziazioen ondoren, energia-krisiaren ondorioak 70eko hamarkada osoan nabaritu ziren. Energiaren prezioak gora egiten jarraitu zuen hurrengo urteetan, dolarra munduko merkatuetan ahultzearekin batera.

 
Gasolinaren errazaiomendu egoeraren araberako banderak

Prezioen Kontrola eta Errazionamendua (AEB)Aldatu

Petrolioaren krisia are eta larriagoa bihurtu zen AEBko gobernuak ezarritako prezioen kontrolaren ondorioz. Horrek mugatu egin zituen "petrolio zaharraren" (dagoeneko agerian zegoenaren) prezioa; baina, aldi berean, petrolio aurkitu berria prezio garestiagoan saltzeko aukera ematen zuen, eta horrek petrolio zaharra merkatutik erretiratzea eragin zuen eskasia artifiziala eraginez. Gobernu federalak neurri horrekin petrolio-prospekzioak sustatzea nahi zuen petrolio eskaintza handitzeko, baina aldi berean energia iturri alternatiboak bilatzea ere oztopatu zuen. [31][32]

Eskasia horrek gasolinaren errazionamendua eragin zuen (beste herrialde askotan ere gertatu zen), eta auto gidariek ilara luzeei aurre egin behar izan zieten gasolindegietan. Esate baterako, AEBtan, matrikulak zenbaki bakoitian (edo matrikula pertsonalizatuetan) amaituta zituzten ibilgailuetako gidariek hileko egun bakoitietan bakarrik erosi ahal izan zuten erregaia, eta arau bera aplikatu zitzaien matrikula bikoitietako ibilgailuen jabeei. Hori bai, 31 eguneko hilabeteen azkenengo egunean izan ezik, edo otsailaren 29an bisurteen kasuan, azken egun horretan ez zen araua aplikatu, murrizketak 1976an ezabatu baitziren.[33]

 
Gasolina eskuratzeko kupoiak

Estatu Batuetako zenbait estatutan hiru koloretako kartelak eta banderak erabili ziren gasolinaren erabilgarritasuna adierazteko gasolina-zerbitzuguneetan. Bandera berdeak gasolinaren salmenta mugagabea adierazten zuen. Bandera horiak  mugak eta errazionamendua adierazten zituen. Bandera gorriak, berriz, gasolinarik ez zegoela adierazten zuen, baina gasolina-zerbitzugunea irekita zegoela beste zerbitzu batzuk eskaintzeko.[33] Gasolina errazionatzeko kupoiak 1974an eta 1975ean onartu zituen Energiaren Administrazio Federalak, baina inoiz ez ziren erabili. Halaber, Automobilgintzako lehiaketa asko gelditu edo atzeratu egin ziren errazionamenduaren ondorioz. Esate baterako, 1973ko Korsikako Rallya hilabete atzeratu zen, eta 1974ko Monakoko Sari Nagusia eta Suediako Rallyak ez ziren egin.

OndorioakAldatu

Energia eskaeraren estabilizazioa eta gutxitzeaAldatu

1973an, Nixonek William E. Simon izendatu zuen Energiaren Bulego Federaleko lehen zuzendari. Horren helburu nagusia petrolioaren kontsumoa murrizten saiatzea izan zen, eta 1974an gehienezko abiadura-muga 55 mph (90 km/h) ezarri zen autobideetan. Bestalde, 1975ean AEBetako petrolio erreserba estrategikoa eratu zen.

Berebat, 1974ko urtarrilaren 6tik 1975eko otsailaren 23ra bitartean udako ordutegia ezarri zen. Neurri horrek kritika handiak eragin zituen, haur asko egunsentia baino lehen joan behar izan baitziren eskolara. Arau tradizionala, apirileko azken igandean ordulariak ordubete aurreratzen zituena, 1976an berrabiarazi zen. Krisiak energia aurreztearen inguruan ere kontzientziatu zituen enpresak eta partikularrak, eta egunkari askok gai hori etengabe landu zuten herritarrak kontzientziatzeko helburuarekin. 

1975ean Kongresuak CAFE estandarrak onartu ondoren,[34] AEBetako hiru automobil fabrikatzaile handienek 1980an jada ez zituzten luxuzko autorik egiten, autoen kontsumoa 9l/100km izatea helburu izanik. Automobil fabrikatzaileak Europako fabrikatzaileak imitatzen hasi ziren, atzeko trakzio tradizionala ordeztuz aurreko trakzioa baino eraginkortasun gutxiagokoa zen eta. Garai horretan asko nabarmendu ziren auto japoniarrak; Honda, Toyota, Nissan eta Mazda. Izan ere, auto txiki eta eraginkorrak oso aukera arrazionalak bihurtu ziren; eta horrela, Toyota Corolla eta Honda Civic bezalako autoek populartasun handia lortu zuten.

Automobilismo taldeek ere hainbat neurri hartu zituzten energia aurrezteko helburuarekin. Adibidez, 1974an Daytonako 24 orduak bertan behera geratu ziren eta NASCAReko lasterketen distantziak % 10 murriztu zituen; Indianapoliseko 500 miliako sailkapen txanda, berriz,  lau egunetik bira murriztu zen, eta hainbat entrenamendu egun kendu ziren.[35]

 
Emakume bat etxeko tximiniaren ondoan egur zati batekin etxea berotzeko, berogailurako erregai faltan

Energia iturri alternatiboakAldatu

Energia krisiak energia berriztagarrietan, energia nuklearrean eta etxeko fosfatoetan interes handiagoa izatea ekarri zuen. Brasilgo gobernuak, esate baterako "Proálcool" proiektua gauzatu zuen, etanola gasolinarekin nahasten erregai automatizaturako. [36]Israel enbargoagatik ez zen kaltetua izan, nahikoa olio atera ahal izan baitzuen Sinai ibaitik. Dena den,  Harry Zvi Taborrek, Israelgo eguzki-industriaren aitak, eguzki bidez ura berotzen zuen berogailu baten prototipoa garatu zuen, eta gaur egun Israelgo etxebizitzen % 90 baino gehiagotan erabiltzen da.[37]

Enbargoak energia esplorazioa bultzatu zuen, Alaska, Ipar Itsasoa, Kaspiar itsasoa eta Kaukasoko eremuetan, besteak beste. 1980an, Sobietar Batasuna munduko ekoizlerik handiena bihurtu zen.

LPEEko herrialdeek esportatzen zuten prezioen eta ahalmen ekonomiko eta geopolitikoaren gainbeheraren kausa nagusienetakoa energia iturri alternatiboen agerpena izan zen. LPEE prezioen inelastikotasunaz fidatu zen kontsumo handia mantentzeko, baina gutxietsi egin zuen beste hornikuntza-iturri batzuek azkenean eskaria murriztuko zutela.  Energia nuklearretik eta gas naturaletik sortutako elektrizitateak, gas naturaletik berotutako etxeek eta etanol-nahastutako gasolioak petrolioaren eskaria murrizten zuten.

MakroekonomiaAldatu

Hasiera batean, mendebaldeko herrialdeetako banku zentralek interes-tasak jaistea erabaki zuten hazkundea bultzatzeko, inflazioa bigarren mailako kontua zela erabakiz. Garai hartako errezeta makroekonomiko ortodoxoa izan arren, ondoren agertu zen estanflazioak ekonomialariak eta bankariak harritu zituen. Batzuek, orain, neurri horiek enbargoaren ondorioak sakondu eta luzatu zituztela uste dute. Berriki egindako ikerketek diotenez,

Prezioen igoerak kontu korronteko defizit handiak eragin zituen petrolio-inportatzaileak ziren herrialdeetako ekonomietan. Horren ondorioz, petrodolarrak birziklatzeko mekanismo bat sortu zen, zeinaren bidez LPEEen gainfinantzaketaren funtsak kapital-merkatuen bidez mendebalderantz bideratzen ziren kontu korronteko defizitak finantzatzeko. Mekanismo horren funtzionamenduak petrolio-inportazioko ekonomietan kapital kontrolak erlaxatzea eskatzen zuen, eta mendebaldeko finantza merkatuen hazkunde esponentzial baten hasiera markatu zuen.[38]  

Dena den, LPEEek bere posizio pribilegiatua galdu zuen 1979ko petrolioaren krisialdia eta gero, eta 1981ean beste herrialde ekoizle batzuez gainditua izan zen. Gainera, elkartea osatzen zuten herrialdeak posizio desberdinak hartzen joan ziren. Esate baterako, Saudi Arabiak, merkatu-zatia berreskuratu nahian, produkzioa handitu zuen, prezioak jaitsi zituen, eta irabaziak murriztu edo kendu zituen kostu handiko ekoizleentzat. 1979ko energia-krisialdian ia 40 dolar upel bakoitzeko prezioa izatetik, 1980ko hamarkadan upel bakoitzeko 10 dolar baino gutxiagora murriztu zen prezioa. Inflaziora egokituta, petrolioa 1973ko aurreko mailetara itzuli zen, eta hori herrialde inportatzaileentzako oso onuragarria izan zen.

Prezioen beherakada oso arazo larria izan zen Europa iparraldeko eta Persiar golkoan petrolioa esportatzen zuten herrialdeentzako. Halaber, beste hainbat herrialde esportatzaileri ere, Mexiko, Nigeria, Aljeria eta Libiari besteak beste, arazo handiak eragin zizkien prezioaren beherakadak.  

Eskaria murriztu eta ekoizpena handitu zenean, 1980ko hamarkadaren erdialdean, petrolioaren prezioak puztu egin ziren eta kartelak barne batasuna galdu zuen. Mexikok (kide ez zen estatu bat), Nigeriak eta Venezuelak, zeinen ekonomiak 1970eko hamarkadan hazkunde altua izan zuten, porrot egin zuten, eta Saudi Arabiako ekonomia ere nabarmen ahuldu zen.

Nazioarteko harremanakAldatu

Krisiak nazioarteko harremanetan eragin handia izan zuen, eta NATOren barnean gatazka sortu zuen. Europako herrialde batzuk eta Japonia AEBtatik bereizi nahi izan ziren Ekialde Hurbileko kanpo-politikari dagokionean, herrialde arabiarren boikotik ez jasateko helburuarekin. Horrek eragin zuzena izan zuen herrialde horietatik Europako herrialdeek inportatzen zuten petrolio kantitatea %80tik gorakoa izanik, eta Japonen kasuan %90 baino gehiagokoa. Arabiar petrolio ekoizleek etorkizuneko politika aldaketak lotu zituzten bakea lortzeko helburuarekin. Nixonen Administrazioak negoziaketak hasi zituen eta Henry Kissinger Estatu idazkariak Israelgo tropak Sinai Penintsularen zati batetik erretiratzea negoziatu zuen. Israel eta Siriaren arteko akordio negoziatu baten promesa nahikoa izan zen petrolio-ekoizle arabiarrek 1974ko martxoan enbargoa altxatzeko.[2]

AEBen Gerra Hotzeko politikek kolpe handia hartu zuten enbargoaren ondorioz. Txina eta Sobietar Batasunean zentratu ziren, baina argi geratu zen hirugarren munduko herrialdeetatik ere hainbat erronka zetozkiola. Krisiak AEBtan sortu zuen ezinegonak, petreoliobideak indarrez hartzeko aukera ere planteatzeko aukera zabaldu zuen, horiek energia alternatiboak garatu harte kontrolatzeko. 

ErreferentziakAldatu

  1. Smith, Charles D. (2006), Palestine and the Arab–Israeli Conflict, New York: Bedford, p. 329
  2. a b «Milestones: 1969–1976 - Office of the Historian» history.state.gov (Noiz kontsultatua: 2022-02-13).
  3. a b "The price of oil – in context". CBC News. Archived from the original on June 9, 2007. Retrieved May 29, 2007.
  4. a b Little, Douglas (September 15, 2009). "2. Opening the Door: Business, Diplomacy, and America's Stake in Middle East Oil". American Orientalism: The United States and the Middle East since 1945. Univ of North Carolina Press. ISBN 978-0-8078-7761-6.
  5. Pelletiere, Stephen C. (2001). "4. The OPEC Revolution and the Clashes Between Iraq and the Cartel". Iraq and the International Oil System: Why America Went to War in the Gulf. Greenwood Publishing Group. ISBN 978-0-275-94562-6. Archived from the original on March 19, 2013. Retrieved June 21, 2018.
  6. Price-Smith, Andrew T. (May 29, 2015). "1. The History of Oil in International Affairs". Oil, Illiberalism, and War: An Analysis of Energy and US Foreign Policy. The MIT Press. ISBN 978-0-262-02906-3.
  7. Beaubouef, Bruce Andre (2007). "1. The Energy Crisis Begins 1970-1975". The Strategic Petroleum Reserve: U.S. Energy Security and Oil Politics, 1975-2005. Texas A&M University Press. ISBN 978-1-60344-464-4.
  8. David S. Painter (2014). "Oil and Geopolitics: The Oil Crises of the 1970s and the Cold War". Historical Social Research / Historische Sozialforschung. 39 (#4): 186–208. JSTOR 24145533
  9. Yergin, Daniel (1991). "29. The Oil Weapon". The Prize: The Epic Quest for Oil, Money & Power. Simon and Schuster. Retrieved September 6, 2018.
  10. Euclid A. Rose (2004). "OPEC's Dominance of the Global Oil Market: The Rise of the World's Dependency on Oil". Middle East Journal. 58 (#3): 424–443. doi:10.3751/58.3.15. JSTOR 4330033.
  11. Alnasrawi, Abbas (2002). "1. The International Context of the Iraqi Oil Industry". Iraq's Burdens: Oil, Sanctions, and Underdevelopment. Greenwood Press. ISBN 978-0-313-32459-8.
  12. JUDITH STEIN (2010). "OPEC and the Trade Unionism of the Developing World". Pivotal Decade: How the United States Traded Factories for Finance in the Seventies. Yale University Press. pp. 74–100. ISBN 9780300118186. JSTOR j.ctt5vkxqd.8
  13. Peelo, Victor (October 9, 1975). "Behind the U.S.-OPEC Conflict". Challenge: The U.S. Economy in Action. 18 (#4): 49–54. doi:10.1080/05775132.1975.11470142. ISSN 0577-5132.
  14. Hammes, David; Wills, Douglas (2005). "Black Gold The End of Bretton Woods and the Oil-Price Shocks of the 1970s" (PDF). The Independent Review. 9 (4): 501–511. ISSN 1086-1653. JSTOR 24562081
  15. For a discussion about the impact of inflation on the purchasing power of oil revenues in the 1970s see
  16. Taghizadegan, Rahim; Stöferle, Ronald; Stöferle, Mark (June 13, 2014). Österreichische Schule für Anleger: Austrian Investing zwischen Inflation und Deflation (in German). FinanzBuch Verlag. p. 87. ISBN 9783862485949. Archived from the original on December 30, 2016. Retrieved June 20, 2015. Unsere Mitgliedslander werden alle notwendigen Schritte unternehmen und/oder Verhandlungen mit den Olfirmen fuhren, am Mittel und Wege zu finden, um nachteiligen Auswirkungen auf das Realeinkommen der Mitgliedslander, die sich aus den internationalen monetaren Entwicklungen per August 15, 1971 ergeben, entgegenzuwirken.
  17. Ahrari, Mohammed E. (January 13, 2015). "5. The Oil Embargo". OPEC: The Failing Giant. University Press of Kentucky. ISBN 978-0-8131-5665-1.
  18. Kandiyoti, Rafael (June 15, 2012). Pipelines: Flowing Oil and Crude Politics. I.B.Tauris. p. 66. ISBN 978-1-84885-839-8.
  19. October 9, 1973 conversation (6:10-6:35 pm) between Israeli Ambassador to the United States Simcha Dinitz, Henry Kissinger, Brent Scowcroft, and Peter Rodman. Transcript Archived June 17, 2014, at the Wayback Machine George Washington University National Security Archive
  20. Walter J. Boyne (December 1998). "Nickel Grass". Air Force Magazine. Archived from the original on March 31, 2012.
  21. A Political Evaluation of the Arab Oil Embargo". MERIP Reports (#28): 23–25. May 1974. doi:10.2307/3011294. ISSN 0047-7265. JSTOR 3011294
  22. Daoudi, M. S.; Dajani, M. S. (January 1984). "The 1967 Oil Embargo Revisited". Journal of Palestine Studies. 13 (#2): 65–90. doi:10.2307/2536897. ISSN 0377-919X. JSTOR 2536897
  23. "Energy Crisis (1970s) – Facts & Summary". The History Channel. Archived from the original on June 24, 2016. Retrieved June 25, 2016.
  24. Yergin (1991) p. 597.
  25. Editorial Note: this conflicts with the 70% price increase to $5.11, noted by a cited reference, in the section above
  26. Lenczowski 1990, p. 130.
  27. "Significant Events in U.S.-Libyan Relations". 2001-2009.state.gov. Archived from the original on May 22, 2013. Retrieved August 7, 2012.
  28. Slavin, Barbara; Freudenheim, Milt; Rhoden, William C. (January 24, 1982). "The World; British Miners Settle for Less". The New York Times. Retrieved April 20, 2010.
  29. https://as.com/diarioas/2021/10/29/actualidad/1635501860_473941.html
  30. Yergin (1991) pp. 654–655.
  31. Frum 2000, p. 313.
  32. "Oil Price Controls: A Counterproductive Effort" (PDF). Federal Reserve Bank of St. Louis Review. November 1975. Archived (PDF) from the original on December 12, 2009. Retrieved June 7, 2010.
  33. a b "Spotty Local Starts". Time Magazine. February 25, 1974. Archived from the original on February 4, 2013. Retrieved June 7, 2010.
  34. "Corporate Average Fuel Economy (CAFE) Standards". US Department of Transportation. May 21, 2010. Retrieved March 1, 2021.
  35. Kimble, David. Corvette Racing: The Complete Competition History from Sebring to Le Mans.
  36. Milton Briquet Bastos (June 20, 2007). "Brazil's Ethanol Program – An Insider's View". Energy Tribune. Archived from the original on July 10, 2011. Retrieved August 14, 2008.
  37. At the Zenith of Solar Energy Archived January 1, 2009, at the Wayback Machine, Neal Sandler,BusinessWeek, March 26, 2008
  38. Masouros 2013, pp. 60–62.

BibliografiaAldatu

  • Blinder, Alan S. (1979). Economic Policy and the Great Stagflation. New York: Academic Press.
  • Bromley, Simon. (1991). American Hegemony and World Oil: The Industry, the State System, and the World Economy (Pennsylvania State UP)
  • Eckstein, Otto (1979). The Great Recession. Amsterdam: North-Holland.
  • Johnson, Ronald A. "The impact of rising oil prices on the major foreign industrial countries." Federal Reserve Bulletin 66 (1980): 817–824.
  • Lesch, David W. 1979: The Year That Shaped The Modern Middle East (2019) excerpt
  • Odell, Peter R. Oil and gas: crises and controversies 1961-2000 (2001) online
  • Odell, Peter R. Oil and world power : background to the oil crisis (1974) online
  • Painter, David S. (2014) "Oil and geopolitics: The oil crises of the 1970s and the cold war." Historical Social Research/Historische Sozialforschung (2014): 186–208. online
  • Randall, Stephen J. United States foreign oil policy since World War I: For profits and security (Montreal: McGill-Queen's Press-MQUP, 2005).
  • Rybczynski, T.M. ed. The Economics of the Oil Crisis (Palgrave Macmillan, 1976)
  • Sobel, Lester A. "Energy crisis, 1969--1973. Volume I. (Facts on File, 1974). online
  • Stern, Roger J. (2016) "Oil Scarcity Ideology in US Foreign Policy, 1908–97." Security Studies 25.2 (2016): 214–257. online
  • Venn, Fiona. The oil crisis (Routledge, 2016). excerpt
  • Venn, Fiona. Oil Diplomacy in the Twentieth Century (Palgrave, 1986) online
  • online; very detailed coverage

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

  • Hakes, Jay (2008). 35 Years After the Arab Oil Embargo, Journal of Energy Security.
  • Morgan, Oliver; Islam, Faisal (2001). Saudi dove in the oil slick, The Guardian. Sheikh Ahmed Zaki Yamani, former oil minister of Saudi Arabia, gives his personal account of the 1973 energy crisis.
  • Oppenheim, V.H. (1976). Why Oil Prices Go Up: The Past: We Pushed Them, Foreign Policy.
  • US Energy Information Administration (1998). 25th Anniversary of the 1973 Oil Embargo.