Zurrakapote
Zurrakapote ardo beltzez, azukrez, kanelaz eta fruta beratuaz egindako alkoholdun edaria da. Nahasketa ezberdina ere izan daiteke: beste alkoholdun edariak, zukuak edo freskagarriak gehituta.
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/a/ad/Preparando_Zurracapote.jpg/300px-Preparando_Zurracapote.jpg)
Hego Euskal Herriko jaietan (baita inguruko lurraldeetan ere, Errioxan, Burgosko probintziako iparraldean edo Soriako probintzian) tradizionala den edaria da. Bizkaian Basauriko San Fausto jaietan koadrilek prestatzen dutena ospetsua da[1].
Erreferentziak
aldatu- ↑ Izagirre, Oier. (2007-10-12). «Jai herrikoiak, herritar nahiz kanpotarrentzat» Berria.[Betiko hautsitako esteka]