The Lost World: Jurassic Park
The Lost World: Jurassic Park (euskaraz Mundu Galdua: Parke Jurasikoa) 1997ko Steven Spielberg estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako zientzia-fikziozko eta abenturazko film bat da.
1993ko Jurassic Park filmaren jarraipena da, biak ere 1995eko Michael Crichton idazlearen The Lost World eleberrian oinarritua daude. Ondoren beste bi jarraipen izan ditu: Jurassic Park III (2001) eta Jurassic World (2015).
1997ko Efektu berezi onenen Oscar Sariaren izendapena jaso zuen (Dennis Muren, Stan Winston, Randal Dutra eta Michael Lantieri), baina Titanic filmak irabazi zuen.
Argumentua
aldatuJada Ertamerikako Nublar uharteko Parke Jurasikoan jazotako hondamendia gertatu zela lau urte igaro dira. John Hammondek (Richard Attenborough) Ian Malcolmi (Jeff Goldblum) dinosauroak Nublar uhartera garraiatu aurretik hazten zituzten beste uharte bat badagoela azalduko dio: Sorna uhartea. Ian, Eddie Carr (Richard Schiff) ingeniaria eta Nick Van Owen (Vince Vaughn) kamera dokumentalgilea Sarah Harding zientzialaria (Julianne Moore) erreskatatzeko asmoz Sorna uhartera bidaiatuko dute, baina haien betebeharrak ustekabean aldatuko dira.
Aktoreak
aldatu- Jeff Goldblum: Ian Malcolm doktorea
- Julianne Moore: Sarah Harding doktorea
- Pete Postlethwaite: Roland Tembo
- Arliss Howard: Peter Ludlow
- Richard Attenborough: John Hammond
- Vince Vaughn: Nick Van Owen
- Vanessa Lee Chester: Kelly Curtis Malcolm
- Peter Stormare: Dieter Stark
- Harvey Jason: Ajay Sidhu
- Richard Schiff: Eddie Carr
- Thomas F. Duffy: Robert Burke doktorea
- Thomas Rosales Jr.: Carter
- Ariana Richards: Lex Murphy
- Joseph Mazzello: Tim Murphy
- Camilla Belle: Cathy Bowman
- Cyd Strittmatter: Deirdre Bowman
- Robin Sachs: Paul Bowman
- Geno Silva: Carlos
- Colton James: Benjamin
- Bernard Shaw: Bere burua antzeztuz
- Frank Welker: Dinosauroen ahots efektuak
- David Koepp: San Diegon Tyrannosaurus rex batek jaten duen gizonaren cameoa
- Steven Spielberg: Filmaren amaieran cameoa egiten du, Tyrannosaurus Rexa berriz ere Sorna uhartera garraiatua denean telebista baten distiran agertzen da
Saila
aldatu- Jurassic Park (1993)
- Jurassic Park III (2001)
- Jurassic World (2015)
Kanpo estekak
aldatu- The Lost World: Jurassic Park filmaren iragarkia ikusgai (Ingelesez)
- The Lost World: Jurassic Park filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Webgunea (Ingelesez)