Gatzaga Buradongo anbar aztarnategia

Gatzaga Buradongo anbar aztarnategia Euskal Herrian anbara aurkitu den bigarren toki garrantzitsuena da, Araban bertan harekin konektatua dagoen Urizaharreko anbar aztarnategiaren ondoren. Inklusioak dituen anbara da eta erretxina fosilduan intsektuak, akaroak, armiarmak, krustazeoak, moluskuak, landare zatiak, onddoak eta bakterioak azaldu dira[1], airez eta likidoz betetako burbuilez gain.

Gatzaga Buradongo anbar aztarnategia
Motaanbar aztarnategi
Geografia
Map
Koordenatuak42°36′50″N 2°50′35″W / 42.61391°N 2.842959°W / 42.61391; -2.842959
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
Arabako eskualdeaArabako Errioxako kuadrilla
UdalerriaBastida
Arabako kontzejuGatzaga Buradon

Aurkikuntza aldatu

2006an egin zen aurkikuntza, 10 urte lehenago Urizaharran topatutako anbararekin lotuta egon zitezkeen estratuak aztertu izan direlako inguruetan, Toloño mendilerroan. Gatzaga Buradon herrigunetik hegoaldera dago aztarnategia, Errioxara bidean doan N-124 errepide bazterrean, Ebroren ertzean.

Urtebeteko indusketen ondoren egin zen publiko albistea, tokia garbitu ondoren. 15 tona lur eta harri mugitu ziren, eta 1.100 gramo anbar topatu[2]. Hala ere, proporio handiagoan suertatu zen materiala Gatzaga Buradonen, 1.000 kg arrokatik 75 g anbar, non eta Urizaharrekoan 1.000 kg-tik 10 besterik ez diren azaldu. Bi aztarnategiak Behe Kretazeoko Aptiar garaikoak dira, duela 114 milioi urte ingurukoak; munduan dauden Kretazeo goiztiarreko aztarnategirik oparoenak dira hauek. Konifera basoetako erretxina zen anbar hau, Araucariaceae motako Agathis generoko zuhaitzena, uste denez[3]; egun hego hemisferioan dauden kauri koniferen ahaidea.

Gatzaga Buradonen identifikatutako lehen espeziea (berria zientziarentzat) Oribatida multzoko akaro bat izan zen, 2008. urtean, eta Ommatocepheus nortoni izena eman zitzaion[3].

Erreferentziak aldatu

  1. Arantxa, Txintxurreta Agirre. (2007-09-01). «Anbara: eztizko malko lehorrak» Zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-25).
  2. (Gaztelaniaz) Vivanco, Joseba. (2007). «Un segundo yacimiento de ámbar sitúa a Araba como "puerta al Cretácico Inferior"» gara.naiz.eus (Gara) (Noiz kontsultatua: 2021-01-26).
  3. a b Akrami, Mohammad Ali; Subias, Luis S.. (2008-12-03). «Oxyoppia (Dzarogneta) iranensis (Oppiidae: Oxyoppiinae), a new species of oribatid mite from Iran» Systematic and Applied Acarology 13 (3): 248.  doi:10.11158/saa.13.3.12. ISSN 1362-1971. (Noiz kontsultatua: 2021-01-26).

Kanpo estekak aldatu