Julie-Victoire Daubié

kazetari frantziarra

Julie-Victoire Daubié (Bains-les-Bains, 1824ko martxoaren 26a - Fontenoy-le-Château, 1874ko abuztuaren 26a) kazetari frantsesa izan zen.[1] Lehen emakumea izan zen lizentziatura lortzen frantses unibertsitateetan; 1871n eskuratu zuen, Lyon-en.

Julie-Victoire Daubié

Bizitza
JaiotzaBains-les-Bains1824ko martxoaren 26a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaFontenoy-le-Château1874ko abuztuaren 26a (50 urte)
Hobiratze lekuaFontenoy-le-Château
Heriotza moduaberezko heriotza: tuberkulosia
Hezkuntza
HeziketaHistoria Naturalaren Museoa
Q106857476 Itzuli licence ès lettres (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakemakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, ekonomialaria, zutabegilea eta conferencier (en) Itzuli

Lehen urteak aldatu

Julie-Victoire Daubié ( Julie Daubié edo Victoire Daubié ere deitua) 1824ko martxoaren 26an jaio zen Bains-les-Bains-en, Vosgeak departamentuan. Aita hil zitzaion bi urte egin aurretik, eta Fontenoy-ra aldatu zen ama eta neba-arrebekin batera. Aitaren familiarekin bizi izan zen bertan eta, nebak lagunduta, Latina, Grekoa, Alemana, Historia eta Geografia ikasi zituen. 1844an gaitasun-ziurtagiri bat eman zioten, derrigorrezkoa irakasle guztientzat Gizoten legeaz geroztik.[2] Aurretik Zoologia ere ikasia zen Parisen,  Historia Naturalaren Museoan, non Geoffroy Saint-Hilaire aditu ezaguna izan zuen irakasle.[3] Daubié-k heziketa ona izan arren, eta nahiz eta Frantzian debekurik ez egon emakumeak unibertsitatean sartzeko, hainbat unibertsitatek ukatu egin zioten bertan ikasteko eskubidea. Hala eta guztiz ere, Daubié-k bere kasa segitu zuen ikasten etxe-irakasle gisa ziharduen bitartean.

Heziketa eta lana aldatu

1859an Idazlan lehiaketa batera aurkeztu zen Daubié Lyon-en, Zientzia eta Arte Ederretako Akademia Inperialak antolatua, Horretarako ia 300 hitzetako saiakera idatzi zuen izenburu zuena “19. mendeko emakume behartsua. Emakumeen baldintza eta baliabideak”.[4] Lan horretan zehaztu  zituen emakumeen bazterketa heziketan eta lanean, baita soldata desberdintasuna ere. Lehen saria eman zioten saiakerari eta baimena idazleari unibertsitatean sartzeko. 1861eko abuztuan, 37 urte zituela, lehen emakumea izan zen Daubié batxilergo azterketetara aurkezten.[3]

Batxilergo agiria lortuta, Daubié-k segitu zuen idazten emakumeen baldintzei buruz aditu eta aktibista gisa. Etxe handiago batera aldatu zen Fontenoy-n eta bertan zabaldu zuen bordatuen denda bat  loba baten ardurapean utzi zuena. Parisen ere jarri zen bizitzen, Eliseo Zelaietan, eta ekonomiako kazetari ospetsua bilakatu. 1871n Literatura gradua ere lortu zuen Lyon-en eta bihurtu zen horrela lehen emakume lizentziatua Humanitateetan. Halaber, kazetaritza lanean segitu zuen, eta borrokan ere bai emakumeen eskubideen alde.[2]

Daubié idazle moralista zen eta ekonomialari feminista. Emakumeen eskubidea defendatu zuen heziketa zein lanbide formazioa jasotzeko eta baita botoa emateko ere. Haren ustez, emakumeek moralizatu egingo lukete bizitza politikoa. Haren ideiak Bigarren Inperioko pentsamolde modernistaren zati batekin lotu behar dira, XX. mendea iragartzen duenarekin hain zuzen ere. Ideologia hari atxiki zitzaizkion honakoak: Eugénie de Montijo, Elisa Lemonnier, Michel Chevalier, Francois Berthélemy Arlès-Dufour, ...[5]

Heriotza aldatu

Tuberkulosiak jota hil zen Daubié 1874ko abuztuaren 25ean Fontenoy-le-Château-n, Lorenan, 50 urte zituela.

Erreferentziak aldatu

  1. (Frantsesez) « Registre d'état civil, commune de Bains-les-Bains, Cote 4E29/8 4325, année 1824 ». [archive], sur Archives départementales des Vosges en ligne, p. 19/21, Acte n° 32, en bas. or..
  2. a b (Ingelesez) Barron, Laignee. (2018ko martxoak 26). "What to Know About Julie-Victoire Daubié, the French Feminist Born 194 Years Ago Today". TIME.
  3. a b (Ingelesez) "194 years ago was born Julie-Victoire Daubié, the first woman to obtain the baccalaureate". RTL Girls.
  4. (Frantsesez) Thiercé, Agnès. (1999/1). "La pauvreté laborieuse au XIXème siècle vue par Julie-Victoire Daubié". Travail, genre et sociétés, 119 -128 or..
  5. (Ingelesez) Albertine Bulger, Raymonde. (1992ko maiatzak 1). Writing about women-Book 2 - French literary studies.Lettres à Julie Victoire Daubié (1824-1874): La première bachelière de France et son temps. Peter Lang Inc., International Academic Publishers; 1st edition ISBN [[Special:BookSources/ISBN-13: 978-0820416212 ISBN-10: 0820416215|ISBN-13: 978-0820416212 ISBN-10: 0820416215]]..