Jugoslaviako Liga
Jugoslaviako Lehen maila (kroazieraz Prva Liga, serbieraz Пpвa Лигa), Jugoslaviako Erresuman (1918-1941) lehenik eta ondoren Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialistan (1945-1992) jokatu zen futbol txapelketa nagusia izan zen. Honetaz gain Jugoslaviako Kopa ere jokatu zen.
Jugoslaviako futbol liga Прва савезна лига у фудбалу Prva savezna liga u nogometu | |
---|---|
Antolatzailea | Fudbalski Savez Jugoslavije |
Konfederazioa | UEFA |
Sorrera | 1923 1992 (azkena) |
Eremua | Jugoslavia |
Maila | 1 |
Jeitsiera | 2. Caвeзнa лигa (2. Savezna liga) |
Garaipen gehien | Izar Gorria (19 Liga) |
Txapelduna | Izar Gorria (1991-92) |
Podiuma
aldatu1923 eta 1992 arteko txapelketa guztiak kontutan harturik.
|
|
|
Jugoslaviako Erresumako Liga (1923-1940)
aldatuSerbiar, Kroaziar eta Esloveniarren Erresuma deitu zen herrialdean 1923an antolatu zen lehenengo futbol liga. Hasiera batean Kopa txapelketen eredua jarraitu zuen eta 1927an liga itxura hartu zuen. Kroaziako eta Serbiako klubek irabazi zituzten titulu guztiak.
Kopa ereduan
aldatuUrtea | Irabazlea | Bigarrena |
---|---|---|
1923 | Građanski Zagreb | SAŠK Sarajevo |
1924 | Jugoslavija Beograd | Hajduk Split |
1925 | Jugoslavija Beograd | Građanski Zagreb |
1926 | Građanski Zagreb | Jugoslavija Beograd |
Liga ereduan
aldatuUrtea | Irabazlea | Bigarrena |
---|---|---|
1927 | Hajduk Split | BSK Beograd |
1928 | Građanski Zagreb | Hajduk Split |
1929 | Hajduk Split | BSK Beograd |
1930 | Concordia Zagreb | Jugoslavija Beograd |
1930-31 | BSK Beograd | Concordia Zagreb |
1931-32 | Concordia Zagreb | Hajduk Split |
1932-33 | BSK Beograd | Hajduk Split |
1933-34 | ez zen jokatu | |
1934-35 | BSK Beograd | Jugoslavija Beograd |
1935-36 | BSK Beograd | FK Slavija |
1936-37 | Građanski Zagreb | Hajduk Split |
1937-38 | HAŠK Zagreb | BSK Beograd |
1938-39 | BSK Beograd | Građanski Zagreb |
1939-40 | Građanski Zagreb | BSK Beograd |
Palmaresa
aldatu
|
|
Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista (1945-1992)
aldatuBigarren Mundu Gerra bukatu ondoren berriz ekin zitzaion Liga jokatzeari. Zagrebeko hiru taldeek (Građanski, Concordia eta HAŠK) bat egin zuten Dinamo Zagreb taldea sortuz. Serbian ere talde berriak osatu ziren Belgradeko Izar Gorria (Crvena Zvezda) eta Partizan Beograd.
- ¹ 1986-87ko Liga Vardar Skopjek irabazi zuen baina ligan zehar hainbat irregulartasun antzeman ziren eta ligako 12 talderi seina puntu kendu zizkioten, tartean Vardarri ere bai, eta beraz titulua Partizanek lortu zuen.
Palmaresa
aldatu
|
|
Ondorengo Ligak
aldatuJugoslavia banatu zenean herrialde bakoitzak bere liga sortu zuen, Serbia eta Montenegrok ezik, biek batera jarraitu baitzuten Jugoslaviako Ligarekin, harik eta hauek ere banatu ziren arte.