Ireki menu nagusia

HNK Hajduk Split Kroaziako futbol talde bat da, Split hirikoa. Kroaziako ligan jokatzen du eta 6 aldiz eskuratu du txapelketa. Jugoslaviako Ligan berriz 9 aldiz izan zen txapelduna.

HNK Hajduk Split
Ezizena(k) Bili ("Zuriak")
Majstori s mora ("Itsasoko maisuak")
Sorrera 1911
Futbol zelaia Gradski stadion u Poljudu
(edukiera: 38.000 lagun)
Presidentea Kroazia Marin Brbić
Entrenatzailea Kroazia Siniša Oreščanin
Liga Prva HNL
2018-19 4.a
Webgunea http://www.hajduk.hr/
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Hajduken sortzaileak, Pragako U Fleků tabernan.
Hajduken jarraitzaileak.

HistoriaAldatu

1911an sortu zen Pragako U Fleků izeneko pubean. Bertan ikasten ari ziren splitar gazte batzuek Pragako Slavia eta Spartaren arteko partidua ikusi ondoren kirol berri honetaz hain harrituta gelditu ziren beraien herriko futbol taldea sortzea erabaki zutela.

Hajduk ziren otomandarren aurka borrokatu izan zuten bandidoak ziren eta haien ohorez hartu zuten izen bitxi hori. berehala bihurtu zen kroaziar abertzaleen kluba eta horregatik gehitu zioten izenari hrvatski nogometni klub (Kroaziako futbol kluba) horrela gelditu zelarik HNK Hajduk Split. Armarriaren barruan Kroaziako bandera darama, baina 1960 eta 1990 artean izar gorri komunista eraman zuen.

Jugoslaviako lehenengo ligak 20. hamarkadan lortu zituen. Bigarren Mundu Gerraren ondoren talde indartsua osatu zuen eta 1950, 1952 eta 1955eko ligak irabazi zituen. Dena dela bere "urrezko aroa" 70. hamarkadan ezagutu zuen, Jugoslaviako 4 liga eta 5 Kopa irabazteaz gain Europako Errekopako final erdietara ere iritsi baitzen. Leeds United talde ingelesak utzi zuen finaletik kanpo. Ez zuen Jugoslaviako liga gehiagorik irabazi, baina bai beste hiru kopa. 1984ean UEFA Kopan iritsi zen final erdietara baina oraingoan gerora garaile izango zen Tottenham Hotspurrek irabazi zion.

1992an Kroaziako Liga sortu zen. Lehenengo urteetan bera izan zen talderik indartsuena baina ondoren Dinamo Zagreben itzalean egon da. Hala ere baditu Kroaziako 6 liga, 5 kopa eta 5 Superkopa. Azkenengo titulua 2013ko kopa du.

UniformeaAldatu

     
 
 
 
2014-2016
     
 
 
 
2016-2018
     
 
 
 
2018-2019

PalmaresaAldatu

Kroazian: 17Aldatu

  • Liga (6): 1992, 1994, 1995, 2001, 2004 eta 2005
  • Kopa (6): 1993, 1995, 2000, 2003, 2010 eta 2013.
  • Superkopa (5): 1992, 1993, 1994, 2004eta 2005

Jugoslavian: 18Aldatu

  • Liga (9): 1927, 1929, 1950, 1952, 1955, 1971, 1974, 1975 eta 1979
  • Kopa (9): 1967, 1972, 1973, 1974, 1976, 1977, 1984, 1987 eta 1991

Nazioartean: 0Aldatu

Kanpo estekakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: HNK Hajduk Split