FK Vardar
FK Vardar (mazedonieraz ФК Вардар Cкoпje, izen osoa Fudbalski klub Vardar Skopje) Ipar Mazedoniako Errepublikako futbol talde arrakastatsuena da, Skopje hirikoa. Ipar Mazedoniako 7 liga eta 5 kopa irabazi ditu, eta Jugoslaviako Kopa bat ere irabazi zuen 1961ean.
Sorrera | 1947 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Futbol zelaia | Philip II Arena edukiera: 33.460 lagun inaugurazioa: 1947 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | Mirko Spaseski | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Nikola Ilievski | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Ipar Mazedoniako liga | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2023-24 | 10.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | http://new.fkvardar.mk/ | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Izena
aldatuFK Vardar 1947an sortu zen "Vardar" izeneko zinema aretoan, hortik bere izena.
Historia
aldatuJugoslaviako garaian
aldatuLehenengo titulua 1961eko Jugoslaviako Kopa izan zuen, oraindik bigarren mailako taldea izanda, izan ere 1963 arte ez baitzuen lortu Jugoslaviako lehen mailara sartzea. 1987an Jugoslaviako liga irabazi zuen eta Europako Koparako sailkatu zen. Hala ere ligan zehar hainbat irregulartasun antzeman ziren eta ligako 12 talderi seina puntu kendu zizkioten, tartean Vardarri ere bai, eta beraz titulua ez zuen lortu, hirugarren gelditu baitzen sailkapen nagusian. Hala ere Europako Kopan bera aritu zen hurrengo urtean.
Mazedonian
aldatuMazedoniako txapelketak abiatu zirenean FK Vardar puntako taldea izan zen eta lehen hiru ligak beraz eskuratu zituen, baita bi kopa ere. Gaur egun bera da Mazedoniako talderik indartsuena. 2020an liga irabazi zuen eta hurrengo denboraldian maila galdu zuen.
Palmaresa
aldatuMazedonian: 30
aldatu- Ipar Mazedoniako liga (11): 1993, 1994, 1995, 2002, 2003, 2012, 2013, 2015, 2016, 2017, 2020
- Ipar Mazedoniako kopa (5): 1993, 1995, 1998, 1999, 2007
- Superkopa (2): 2013, 2015.
- Mazedoniako Errepublikako Kopa (12): 1956, 1966, 1967, 1968, 1969, 1970, 1971, 1972, 1973, 1980, 1981, 1993
Jugoslavian: 1
aldatuNazio artean: 0
aldatu- Mitropa Kopa (0): finalerdiak 1968an.
- Balkandarren Kopa (0): finalista 1972 eta 1974ean.
Euskal taldeen aurkako partidak
aldatuHauek dira Europako txapelketa ofizialetan Vardarrek euskal taldeen aurka jokatu dituen partidak:
Denboraldia | Txapelketa | Fasea | Etxekoa | Emaitza | Kanpokoa |
---|---|---|---|---|---|
2017-18 | UEFA Europa League | Liga fasea | Vardar Real Sociedad |
0-6 3-0 |
Real Sociedad Vardar |
Kanpo estekak
aldatu- (Mazedonieraz) Webgune ofiziala