Juan Mari Aburto

Bilboko alkatea 2015etik
Juan Maria Aburto» orritik birbideratua)

Juan Mari Aburto Rike (Indautxu, Bilbo, 1961eko martxoaren 28a) bizkaitar politikaria da. Zuzenbidean lizentziatua da.[1][2]

Juan Mari Aburto


Bilboko alkate

2015eko ekainaren 13a -
Ibon Areso
Bizitza
JaiotzaBilbo1961eko martxoaren 28a (63 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta legelaria
Lantokia(k)Bilbo
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

2012ko abenduaren 17an Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburu izendatua izan zen. 2015eko otsailaren 10era arte aritu zen karguan EAJren jaioterriko alkate hautagaia izateko utzi zuenean.

Ibilbidea aldatu

1961eko martxoaren 28an jaio zen Bilbon, Indautxuko Esne tanta klinikan. Txikitan, 8 urte bete arte, Zurbaranen bizi izan zen, Guridi Musikariaren Plazan. Gero, Luis Briñas kalean, Ingeniaritza Eskolaren aurrean, eta 18 urte bete ondoren, Areetan bizi izan zen familiarekin, harik eta 1987an, Deustura ezkondu zen. Harrezkero Deustun bizi da.

Lehenengo, Santiago Apostolua Ikastetxean ikasi zuen, eta gero, Bilboko La Salle ikastetxean.[2]

1979tik 1984ra bitartean, Zuzenbidea ikasi nituen Deustuko Unibertsitatean. 1986az geroztik Bizkaiko Foru Aldundiko funtzionarioa da.[3]

1991tik 1994ra bitartean, Eusko Jaurlaritzan zerbitzu-zuzendari gisa lan egin zuen, Juan María Atutxa Herrizaingo sailburuaren taldean. 1994an Bizkaiko Foru Aldundiko Araubide Juridikoaren eta Funtzio Publikoaren zuzendari nagusi izendatu zuten eta 2003an Gizarte Ekintzako foru diputatu izatera igaro.

2011ko ekainean Lehendakaritzako foru-diputatu izendatu zuten eta José Luis Bilbao diputatu nagusiaren eskuin eskua bihurtu zen. 2012ko abenduan, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako kontseilari izendatu zuten, eta kargua utzi behar izan zuen Aldundian.[4]

 
Juan Mari Aburto 2015ean

2014ko urrian, jendaurrean aurkeztu zuen Eusko Alderdi Jeltzaleak (EAJ) Bilboko Udaleko alkatetzarako hautagai gisa, eta, 2015eko otsailean, Enplegu eta Gizarte Gaietako kontseilari kargua utzi zuen. Ángel Toña izan zen haren ordezkoa.

2015eko ekainaren 13an, Bilboko alkate hautatu zuten, Euskadiko Alderdi Sozialistarekin (PSE-EE) inbestidura-hitzarmen bati esker.[5]

2019ko ekainaren 15ean Bilboko alkate hautatu zuten berriro, EAJk udal-hauteskundeak irabazi ondoren, eta gehiengoa EAJren eta PSE-EEren botoekin batu zen.[6]

« Bilboko hiria Begoñako elizateko errebal batean sortu zen 1.300. urtean, eta portuko jarduerari zegokion giro eleaniztasunaren gainetik, euskarak bizi-bizirik iraun zuen bilbotarren ahoan, harik eta XIX. mende amaieraz geroko immigrazioaren ondorioz, gaztelania nagusitzen hasi zen arte. [...] Duela 37 urte, Korrikaren lehen edizioa egin zenean, Bilboko biztanleen %6,4 baino ez ziren euskaldunak, eta gaur egun portzentaje hori ia-ia laukoiztu egin da.

[...] Duela 37 urte, euskara hilzoritik atera eta hizkuntzaren ezagutza zabaltzea zen helburu nagusia; orain, ezagutzatik erabilerarako saltoa egin behar dugu euskarak hizkuntza bizia izaten jarrai dezan.

»

Juan Mari Aburto (2017-06-06)[7]


Erreferentziak aldatu

  1. Press, Europa. (2014-10-01). «El BBB del PNV propone a Juan María Aburto como candidato a la alcaldía de Bilbao» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2022-06-21).
  2. a b «Honelakoa da Juan Mari Aburto, Bilboko Alkatea» Juan Mari Aburto (Noiz kontsultatua: 2022-06-21).
  3. (Gaztelaniaz) admindeusto. Juan Mari Aburto – Deusto Alumni Time. (Noiz kontsultatua: 2022-06-21).
  4. (Gaztelaniaz) País, El. (2012-12-14). «Juan María Aburto: Empleo y Políticas Sociales» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-06-21).
  5. (Gaztelaniaz) «Aburto, elegido alcalde de Bilbao» EITB (Noiz kontsultatua: 2022-06-21).
  6. (Gaztelaniaz) «Aburto, reelegido alcalde de Bilbao con mayor apoyo que en la anterior legislatura» EITB (Noiz kontsultatua: 2022-06-21).
  7. Aburto, Juan Mari. «Euskara, bilbotarren hizkuntza» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-06-22).

Kanpo estekak aldatu



Aurrekoa
Gemma Zabaleta
(Enplegua eta Gizarte Gaiak)
Iñaki Arriola
(Etxebizitza, Herri Lanak eta Garraioa)
 
Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburu

2012ko abenduaren 17a - 2015eko otsailaren 10a
Ondorengoa
Ángel Toña
Aurrekoa
Ibon Areso
 
Bilboko alkatea

2015eko ekainaren 13a - gaur egun
Ondorengoa
Karguan