Juan Luis Guerra Seijas (Santo Domingo, 1957ko ekainaren 7a) dominikar abeslari eta musikagilea da. Arrakasta handia izan du XX. mende amaieran eta XXI. mende hasieran. Berak egiten duen musika estilo-nahasketa bat da: Karibeko erritmoak, merengea eta Afrikako musika uztartzen ditu.

Juan Luis Guerra

(2012)
Bizitza
JaiotzaSan Pedro de Macorís eta Dominikar Errepublika1957ko ekainaren 7a (67 urte)
Herrialdea Dominikar Errepublika
Lehen hizkuntzagaztelania
Hezkuntza
HeziketaBerklee College of Music
Q8462033 Itzuli
Santo Domingoko Unibertsitate Autonomoa : philosophy and literature (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, kantugilea, disko-ekoizlea, estudioko musikaria eta musikagilea
Altuera193 zentimetro
Jasotako sariak
KidetzaJuan Luis Guerra 4.40
Genero artistikoamerenguea
bachata
Pambiche (en) Itzuli
Musika instrumentuagitarra
ahotsa
DiskoetxeaPolyGram
Warner Music Group
EMI
Vene Music

juanluisguerra.com
IMDB: nm0346045 Facebook: juanluisguerra440 Twitter: JuanLuisGuerra Instagram: juanluisguerra MySpace: juanluisguerra Youtube: UC5j34OS3TkHQyk4aPFiV5Sg TikTok: juanluisguerra Spotify: 22119GKONcwaofkpE1taDZ iTunes: 6786499 Last fm: Juan+Luis+Guerra Musicbrainz: c3dcad1b-1380-4a94-98d8-3f8272f19df6 Songkick: 168302 Discogs: 309408 Allmusic: mn0000291502 Deezer: 4527779 Edit the value on Wikidata

1980an, Bostonera joan zen, Berklee College of Music eskolan jazza eta konposizioa ikastera. Urte horietan, munduko rock-taldeen eragina izan zuen: The Beatles, The Rolling Stones, Pink Floyd, Chick Corea piano-jotzailea eta Pat Metheny gitarra-jotzailearena, besteak beste. 1981ean, Santo Domingora itzuli zen, eta 4.40 taldea sortu zuen. Grabatu zuen lehen diskoak —Soplando (1982)— ez zuen arrakasta handirik izan. Hurrengo lanetan, Mudanza y Acarreo (1985) eta Mientras más lo pienso... tú (1987), erritmo tradizionalagoak erabili zituen, aurreko diskoko merenge dominikarraren eta jazzaren arteko nahasketa utzita. Hurrengo lana, Ojalá que llueva café (1989) diskoa, izan zen Guerraren izena mundu osora zabaldu zuena. 1991n, Grammy saria irabazi zuen Bachata Rosa (1990) diskoarengatik. Geroztik, Areíto (1992), Fogaraté (1994), Ni es lo mismo ni es igual (1998), Para ti (2004), La Llave De Mi Corazón (2007) eta A Son De Guerra (2010) diskoak grabatu ditu.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juan Luis Guerra