Merengue XIX. mendearen amaieran Dominikar Errepublikan sortutako musika genero dantzagarria da. Oso ezaguna da Amerika osoan, non, salsarekin batera, latindar generoa bereizten duen musika genero dantzagarri handienetakotzat hartzen den. Europaren zati batean ere oso ezaguna da, Espainian adibidez, beste latitude batzuen artean. UNESCOk merenguea 2016ko azaroaren 30ean inskribatu zuen Gizateriaren Kultura Ondare Immaterialaren zerrendan.

Merengue
Merengue dancing.jpg
Bikote bat merengue dantzatzen
SorreraXIX. mendearen amaiera
Sorlekua Dominikar Errepublika
Instrumentuakgüira, akordeoi eta tambora

Jatorrian, dominikar merengea harizko instrumentuekin (bandurria edota gitarra) interpretatzen zuten. Urte batzuk beranduago, harizko instrumentuak akordeoiagatik ordezkatuak izan ziren, honela, güira eta tamborarekin batera, ohiko merenge taldearen egitura instrumentala osatuz. Multzo horrek, bere hiru tresnekin, dominikar kulturaren idiosinkrasia osatu zuten hiru kulturen sintesia irudikatzen du. Europaren eragina akordeoiak ordezkatzen du, afrikarra tamborrak eta taíno edo aborigena, berriz, güirak.

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.