Argia 1921etik 1936ra bitartean argitaratu zen euskal astekaria izan zen. 1921ko apirilaren 24an sortu zen, Bitor Garitaonaindiaren zuzendaritzapean. Apaiz talde batek gidatua, erlijioa eta baserri gaiak erabili zituen. Nekazari jendeari zuzendua zen. Garitaonandiaren ondoren, P. Etxeberria, Jose Arrue, Anbrosio Zatarain eta Andres Arzelus «Luzear» izan ziren zuzendariak. 1936ko altxamendu frankistarekin batera amaitu zen Argia.

Argia
Motagehienbat erlijioaz eta baserri-gaiez ziharduen astekaria
Fitxa teknikoa
Hizkuntzaeuskara
Argitaratze lekuaDonostia
Koloreazuri-beltza
Banaketa
Ekoizpen osoa797
Banatze-eremuaGipuzkoa
Salneurria0,10 zentimo
Historia
SortzaileaBitor Garitaonaindia

Koldo Mitxelena Kulturunearen hemeroteka digitalean eskuragarri daude aldizkariaren zenbaki guztiak.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu