Real Compañía Asturiana de Minas

Real Compañía Asturiana de Minas metalurgia eta meatze-enpresa izan zen, Espainian, Euskal Herrian, Frantzian, Belgikan, Norvegian eta iparraldeko Afrikan instalazioak zituena.

Real Compañía Asturiana de Minas
Datuak
Motanegozioa
Jarduera sektoreameatzaritza, Metalurgia, Lead, zinc and tin production (en) Itzuli eta metalaren industria
HerrialdeaEspainia
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formasozietate anonimoa
Historia
Sorrera1853
OndorengoakQ5710086 Itzuli

Historia aldatu

Enpresaren aitzindaria Real Compañía Asturiana de Minas de Carbón izan zen, Avilésetik gertu, Arnaon eta Santa María del Marren meategiak ustiatzen zituena. Arnaoko ikatzak ez ziren siderurgiarako egokiak, eta, beraz, 1851ko maiatzean, Jules Hauzeur ingeniariak, Adolphe Lesoinne bazkide belgikarraren ilobak, txosten bat aurkeztu zion enpresari, Arnaon zink galdategi bat jartzea proposatuz eta, horrela, meategietako ikatza aprobetxatuz.

Proposamenak ez zituen Real Compañiako Joaquín María Ferrer eta Felipe Riera Rosés bazkideak konbentzitu eta Jules Hauzeurrek kanpoko finantzaketa bilatu behar izan zuen, Jonathan-Raphaël Bischoffsheim bankari eta Belgikako Banku Nazionaleko zuzendariaren parte-hartzea lortuz.

Hala, 1853ko maiatzaren 16an, Bruselan, Florencio Félix Víctor Bourdin notarioaren aurrean, Société pour la production du Zinc sozietate anonimoa eratu zuten, Felipe Riera, Adolphe Lesoinne, Jules J. Maximilien Van der Heyden á Hauzeur eta Jonathan-Raphaël Bischoffsheim bazkideak bertan zirela. Pertsona horiez gain, Joaquin Maria Ferrer (Felipe Rierak ordezkatua), Nicolás-Maximilien Lesoinne (Adolphek ordezkatua) eta Zabala anaiak, Tolosako burdinolen jabeak (Jules Hauzeurrek ordezkatuak) ere bazeuden.

Kapital soziala 2.500 frankotan ezarri zuten, bakoitza 1.000 frankoko 2500 akziotan banatuta. 2500 akzioetatik 1250 Jonathan-Raphaël Bischoffsheimen eskudiruzko ekarpenei zegozkien, horietatik 1000 ordaindu zituelarik, gainontzeko 250 akzioak etorkizunerako erreserbatuz. Gainerako akzioak gauzazko ekarpenekin bat zetozen: Arnao eta Santa Maria del Mar meategiak, Asturiasko Real Compañía Asturiana de Minas de Carbónen eskutik; Oiartzungo blenda meategiak, Jules eta Nikolas Hauzeur eta Adolphe Lesoinneren jabetzakoak; eta Mutrikuko kalamina eta Irungo galena meategiak, Nicolás-Maximilien Lesoinneren oinordeko eta Zabala anaiarenak.

Sozietatearen helburua zen Asturiasko kontzesiotik harrizko ikatza ateratzea, Gipuzkoako kontzesioetan zink eta berun mineralak ateratzea eta, laurogeita hamar urtez, mineral horiek eraldatzea.

Bibliografia aldatu

  • García López, José Ramón. (2004). Asturiana de Zinc: una historia a través de tres siglos. Avilés: Asturiana de Zinc.
  • La Compagnie Royale Asturienne des Mines: 1853-1953. Brusela: Real Compañía Asturiana de Minas.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.