Juan Akurio

Bermeoko euskal marinela, lehen mundubira Elkanorekin egin zuena

Juan Akurio XVI. mendeko itsastar bermeotarra izan zen.[1]

Juan Akurio

Bizitza
JaiotzaBermeo, ?
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza? ( urte)
Jarduerak
Jarduerakmarinela

Fernando Magallaesen agindupean zeuden 234 itsasgizonekin batera, Sevillan 1519ko abuztuaren 10ean munduari bira osoa eman zion lehenbiziko espedizioan parte hartu zuzen. Juan Akurio Concepción ontzian kontramaisu zuten.

1521ean, Juan Sebastian Elkano Filipinetan buruzagi bihurtu zen eta beste 18 gizonekin (tartean, Juan Zubileta eta Juan Arratiakoa) espedizioaren bidea aldatu, eta bide berdinetik itzuli beharrean munduari bira ematea erabaki zuten. 1522ko irailaren 6an Victoria ontzia Sanlúcar de Barramedara heldu zen. Bidaia bukatu zutenen itsastarren zerrendan, Juan Akurio pilotu gisa agertzen da.

Erreferentziak aldatu

  1. Gorostidi Gelbenzu, Angel de. (1907). «Los euskaros en la primera vuelta al mundo» Euskal-Erria (57): 384..


  Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.