Juan Arratiakoa XVI. mendeko itsas-gizon bilbotarra izan zen.[1]

Juan Arratiakoa
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1502
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaXVI. mendea ( urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmarinela

Fernando Magallaesen agindupean zeuden 234 itsas-gizonekin batera, Sevillan 1519ko abuztuaren 10ean munduari bira osoa eman zion lehenbiziko espedizioan parte hartu zuen. Juan Arratiakoa itsasmutil zebilen Victoria ontzian.

1521ean, Juan Sebastian Elkano Filipinetan buruzagi bihurtu zen eta beste 18 gizonekin (tartean Juan Arratiakoa) espedizioa bukatu zuen. 1522ko irailaren 6an Victoria ontzia Sanlúcar de Barramedara heldu zen.

Juan Zubileta barakaldarrarekin batera[2], itsasaldi osoan itsasontziz aldatu ez zen bakarra izan zen. Elkanok berak zenbait aldiz egin zuen.

Erreferentziak aldatu


  Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.