Josep Lluís Sert
Josep Lluís Sert i López (Bartzelona, 1902ko uztailaren 1a – Bartzelona, 1983ko martxoaren 15a) arkitekto eta hirigile kataluniarra zen.
Josep Lluís Sert | |
---|---|
(1981) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Bartzelona, 1902ko uztailaren 1a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Bartzelona, 1983ko martxoaren 15a (80 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bartzelonako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoa |
Hizkuntzak | gaztelania katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa, hirigilea eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Yale Unibertsitatea Harvard Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | CIAM Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia Royal Academy of Arts Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia GATCPAC (en) |
Biografia
aldatuJ.L. Sert arkitekto kataluniarra 1902an jaio zen Bartzelona hirian eta ikasketak bertan burutu zituen. Garai haietan Bartzelona kultur gune garrantzitsua zen eta Antoni Gaudi zen bertako arkitekto esanguratsuena, J.L.ren osaba J.Maria Sert margolaria zen Art Nouveau-ren jarraitzaile eta bere nahia barrokoko maisuak gainditzea zen. Familia giroa art noveau mugimenduaren hurbilekoak izan arren, Sert arrazionalisten jarraitzailea zen. Sert-ek Le Corbusier ezagutzeko aukera izan zuen bera Bartzelonara etorri zenean Gaudiren lan modernistak ikustera. Sert bere hiriari lotua zegoela eta modernismoa gertutik ezagutu zuela erakusten digu 1960ean Gaudiri buruzko liburu bat argitaratu izanak.
1928an graduatu eta urte bat geroago Parisera joan zen. Bertan Le Corbusierrentzat lanean ibili zen urtebetez, Bartzelonara itzuli arte. Parisen pasatako urtean Le Corbusier eta Bauhaus-en pentsamoldeak jaso zituen eta horrela bere teoria arrazionalistak eratzen joan zen.
Ikasketak bukatu eta handik gutxira GATCPAC (Grup d'Arquitectes i Tècnics Catalans per el Progrés de l'Arquitectura Contemporània) taldea sortu zuen bere jaioterrian. Talde honen helburua pentsamendu arrazionalista eta arteen integrazioarekin lan egitea izan zen.
Espainiako Gerra Zibila amaitu zenean 1939an, AEBetara joan eta New York-en bizitzen hasi, non “Town Planning Associates” eratu zuen. 1945tik aurrera hirigintza proiektu garrantzitsuak egin zituen: Brasil (Cidade dos Molokes), Peru (Chimbote) eta Kolonbian (Medellin) Lan guzti hauek CIAMen eskutik (Congrès International d'Architecture Moderne) irten ziren, bertako presidente Sert izan baitzen 1947-1956 urteetan.
Walter Gropius arkitekto ospetsuaren ordezkoa izendatu zuen 1953an Harvard Unibertsitateak, 1968an erretreta hartu arte zuzendari karguan egon zelarik. Nahiz eskolan zuzendari aritu, bere lanak egiten jarraitu zuen. Garrantzitsuenak garai honetan: AEBetako enbaxada Bagdaden (1955-60) eta beretzako etxea 1958an Cambridge hirian egina, non arkitektura arrazionalista modernoa jarraituz estilo mediterraneoa lortu zuen.
1955 urtean itzuli zen Europara eta Katalunian burutu zituen bere proiektuak. Urte honetan egin zuen Joan Miró artistaren estudioa Mallorcan.
Serten proiektatzeko prozesua
aldatuSert-ek proiektua marrazki bidez hasten du, krokisek ezaugarri orokor batzuk dituzte: Detaile formal eta teknikoak batera lantzen ditu. Adibidez altxaeraren proportzioak eta leihoen kokapena estalkiaren sostengatze sistema eta uraren ebakuaziorako bideen detaileez laguntzen du. Bere marrazkietan argiaren garrantziaz konturatzen gara barnera sartzeko dituen bideak egiten dituen islak eta kanpoan sortzen diren itzalak agertzen baititu. Gainera, itzalek altxaera diedrikoetan sakontasunaz konturarazten laguntzen dio. Hasieratik giza eskalak kezkatzen du eta marrazki gehienetan gizontxoren bat marrazten du horretaz jabetzeko, ideiak argiago adierazteko esaldi motzez laguntzen ditu marrazkiak. Esaldi hauek ingeles,katalanez edo biak nahastuaz agertzen dira, krokis erabat pertsonalak baitira. Proiektuko ideiaren bati buruz zalantzarik badu galdera ikurrez markatzen ditu, proportzioak naiz eraikuntzari forma ematen dioten elementuak. Marrazkiaren zehaztasunaren arabera paper marratua, milimetratua edo zuria erabiltzen du.
Hasierako marrazkiak idazteko, marra horizontalak dituzten orrietan egiten ditu. Marra hauek proportzioak ongi marrazteko erabiltzen ditu, oinplano edo altxaeretan, nahiz-eta ez dien beti kasurik egiten, hasieran garrantzitsuagoa baita ahalik eta ideia gehienak azaltzea, berauek zehatzak izatea baino. Hasieran egiten dituen proportzio orokorrek aldaketa gutxi jasaten dituzte bukaera arte, proiektuaren garai honetan marrazkiei azkartasuna nabari zaie marra nahiz itzaletan.
Ideiak argiago dituenean eta behar duena zehaztu nahi duenean paper milimetratua erabiltzen du marra garbiagoez marraztuz.
Eraikinaren proportzio guztiak argi dituenean bere espazialtasuna eta bere inguruan mugitzean ikusten diren zatiak (denbora) nabaritzeko maketa erabiltzen du. Maketei giza eskalaren ikuspuntua falta zaienez perspektiba konikoak erabiltzen ditu, hauek baitira giza ikusmena zehatzen adierazten duten errepresentazio moduak. Behin hauek denak egin ondoren, delineatzen hasten da.
Proiektua obran bertan aldatzen da, orubeari hobeki lotzeko, orduan konturatzen baita hobekien giza proportzioaren eraginaz eraikuntzan.
Lan garrantzitsuak
aldatuSerten lana beti espazio eta bolumenen arteko erabateko orekan oinarriturik dago. Eraikuntza materialen erabileran nahiko zentzuzkoa da eta gehienetan begi bistan agertzen dira bukaera emanez edo apaindura moduan. Koloreak modu sinplean erabiltzen ditu eta ezberdintzeko funtzioa izan ohi dute. Bere lan denetan argiarena zen garrantzi nagusia.
Sert-ek arkitektura eta hirigintzari buruzko liburuak idatzi zituen, bere bizitzan zehar ikertzen aritu baitzen.
- 1930-31 : Etxebizitza eraikina Muntaner kalean, Bartzelona
- 1932-36 : Casa bloc, Bartzelona
- 1933-1935 : Tuberkulosi aurkako Osasun etxea, Bartzelona
- 1933-35 : Macià Plana, Bartzelonako hiri plan orokor baten egitasmoa
- 1934 : Ciutat de Repòs i de Vacances proiektua, Bartzelona
- 1936-37 : Espainiako Pabilioia 1937ko Erakusketa Unibertsalean, Paris
- 1958-65 : Holyoke zentroa, Boston, AEB
- 1956 : Pilar eta Joan Miró Fundazioa, Palman
- 1960 : Estatu Batuen Enbaxada, Bagdad, Irak
- 1961-63 : Apartamentuak, Harvard unibertsitatea, Boston, AEB
- 1964 : Maeght fundazioa, Saint-Paul-de-Vence, Frantzia
- 1972-73 : Zientzia zentroa, Harvard unibertsitatea, Boston, AEB
- 1972-75 : Joan Miró fundazioa, Bartzelona
Kanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Josep Lluís Sert |
- (Gaztelaniaz) Biografia eta proiektuak