Pilar eta Joan Miró Fundazioa

Pilar eta Joan Miró Fundazioa, baita ere Fundació Miró Mallorca, Palman irekitako fundazio kulturala da. Erakundea Joan Miró (1893-1983) margolari katalanaren eta bere emazte Pilarren nahiaren ondorioz sortu zen 1956an. Asmoa hiriari gune kultural eta artistikoa ematea zen. Pinakotekan artistaren 6.000 lan bildurik daude: margolanak, marrazkiak, zirriborroak eta beste motatako dokumentuak.

Pilar eta Joan Miró Fundazioa
Datuak
MotaArte galeria eta museoa
HerrialdeaEspainia
Agintea
Zuzendari exekutiboaAntònia Maria Perelló Ferrer (en) Itzuli
Legezko formafundazioa
Historia
Sorrera1981
1992
Sortzailea
webgune ofiziala

Eraikina

aldatu

Konplejua Son Abrines ondoan dago, 1956tik Miróren etxe propioa izan zenaren ondoan. Barruan Son Boter dago, margolariaren lehen tailerra izan zena, etxe tradizionalaren gisa moldatuta. Bigarren tailerra margolariaren laguna zen Josep Lluís Sert arkitektoak egin zuen. Lorategietan eskulturak eta muralak ikus daitezke.

Multzoa bi eraikin ditu: bat lineala non ikastegiaren zerbitzuak biltzen diren, eta beste bat, izarraren formarekin, non erakusketak egiten diren. Argia hormetan irekitako zirrituetatik sartzen da; zirritu horiek forma desberdinak dituzte eta kanpoko argiaren arabera barrukoa aldatzen dute.

1992an, Moneo Eraikina altxatu zen, Rafael Moneoren lana. Bertan zerbitzu administratiboak biltzen dira.

Fundazioaren lan garrantzitsua abangoardiaren inguruko erakusketak antolatzea da.

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu