Altxaera edo baita aurretiko bista, marrazketa tekniko edo ingeniaritza eta arkitektura eremuan, objektu edo eraikin baten proiekzio ortogonalaren irudikapen laua da, perspektiba kontuan hartu gabe eta objektu edo eraikinaren proportzio guztiak mantenduz.

Agriparen Panteoiaren altxaera

Altxaera lortzeko, elementuaren proiekzio paraleoaz baliatzen da, proiekzo paralelo hau elkarzuta den plano batean ezarriz. Sistema diedrikoaren irudikapen nagusia, altxaera da, oinplanoarekin batera. Alboko altxaerak ere ezinbestekoak dira objektu edo eraikinaren osotasunaz jabetzeko.

Eskalan egindako altxaerei esker irudikatutako gaien benetako neurriak ezagutzea posible da, horregatik ezinbesteko erabilgarritasuna du arkitekturari eta ingeneritzari lotutako irudipenetan eta ingeneritzako edo arkitekturako edozein proiektuetan behar-beharrezkoak dira.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu