José Miguel de Barandiaran Fundazioa

Jose Miguel de Barandiaran Fundazioa» orritik birbideratua)

Jose Miguel de Barandiaran Fundazioa Jose Migel Barandiaran Aierbek (Ataun, 1889-1991) eta Eusko Ikaskuntzak sortu zuten 1988ko ekainean. Patronatu batek zuzentzen du eta Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Ataungo Udala dira Fundazioaren babesleak.

Sara Etxea. Ataun (Gipuzkoa). Jose Miguel Barandiaranen bizilekua (1956-1991) eta Jose Miguel de Barandiaran Fundazioaren egoitza.

Egoitza nagusia Ataungo Sara Etxean dauka, hain zuzen ere, Barandiaran erbestetik etorri eta hil bitartean bizi izan zen etxean. Halaber, Gasteizen aurki daiteke aurrez-aurreko zerbitzua ematen duen bulegoa.

Helburuak

aldatu

Helburu ugari ditu: Barandiaranen bizitza, pentsamendua eta zientzia eta kulturari egindako ekarpena aztertzea, eta haren obra eremu guztietan zabaltzea; bai eta haren zientzia produkzio osoa biltzea, hala argitaratua nola argitaragabea, eta haren obraren edizio kritiko arretatsua egitea ere.

Gainera, Jose Miguel Barandiaranek abiatu eta gauzatu zuen ikerkuntza lanari jarraipena ematen dio, bereziki historiaurrea, arkeologia, antropologia eta etnografia alorretan, Barandiaran Bekaren bidez, zein fundazioak berak sustaturiko argitalpenei esker.

Barandiaran Beka

aldatu

Eusko Ikaskuntzak sortu zuen 1980an, Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako Diputazioekin batera. Sorreratik, xede nagusia izan da Euskal Herriko Historiaurre-Arkeologia eta Antropologia-Etnografiarekin zerikusia duten lanak bultzatzea, urtero deialdia horietariko gai baten inguruan eginez.

Bekari esker sortu diren ikerketa lanak Barandiaran Bilduma sailaren barruan argitaratu izan dira, eta modu horretan, iraunarazi eta handiagotu egin dira euskal kulturaren aitalehenak urraturiko ikerketa bideak. 

Barandiaran Bekak emaitza aberatsak eman ditu eta beka eskuratu duten ikerlariak profil ugaritakoak izan dira, eskarmentudunak batzuk, hasiberriak besteak (batez ere 2017az geroztik).

Argitalpenak

aldatu

Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak hainbat argitalpen ditu eskuartean, gehienak bildumak izanik:

Eusko Folklore Urtekaria

aldatu

Jose Miguel de Barandiaranek 1921ean sortu zuen argitalpenak batez ere etnografia-antropologia arloko lanak jasotzen ditu bere baitan. Ikerketarako zeukan grina handia zen eta hainbat bide jorratzera eraman zuen jakin-min hark; horietariko bat da Eusko Folklore Urtekaria.

Etapa ezberdinak bizi izan ditu: sorreratik gerra hasi bitartekoa; 1955-1978 urte artekoa (Aranzadi Zientzia Elkartearen argitalpen gisa); 1979-1988 Eusko Ikaskuntzaren baitan eta 1989tik gaur arte, Jose Miguel de Barandiaran Fundazioaren argitalpen modura.

2021ean 100 urteko bidea egin duen agerkari zientifikoak aldaketa izan zuen 51. zenbakiaz geroztik: azalari, jorratzen den edukiari, hizkuntza erabilerari eta parte hartzen duten egileei dagokienez ere eraldatu da, Abel Ariznabarretak argitalpenaren zuzendaritza hartu zuenetik.

Mende bateko ibilbidean asko izan dira jorratutako gaiak: euskal etnografiaren inguruko ikerketa tradizionalek izan dute tokia batez ere bere orrietan, baina arkeologiaren ingurukoak ere irakurri ahal izan dira, gehien bat hasieran, eta baita 2020an kaleratutako monografikoan ere, Arkeologiari eskainia egon baitzen 54. zenbakia.

2021ean mendea bete zuen Eusko Folklore Urtekariak, eta kaleratu zen 55. zenbakian Euskal Herriko etnografia/antropologiaren argazki gaurkotu bat egin nahi izan zen aldizkaritik; horretarako norbanako zein erakunde erreferenteen lanak jaso dira: Labayru Fundazioa, Ankulegi antropologia elkartea, Euskal Herriko Unibertsitatea, Aranzadi Zientzia Elkartea, Renoko Center for Basque Studies, Dimako Antzasti Etxea zein Artziniegako Museo etnografikoaren historia jasotzen dira.

Barandiaran Bilduma

aldatu

Barandiaran Bekaren emaitza jasotzen da Barandiaran Bilduman. 2022ra bitartean 22 zenbakik ikusi dute argia. Beraz, gaiak askotarikoak izan dira, euskal arkeologiari buruz zein etnografiari buruz gehiago ikasteko balio izan dutenak. Egileen artean Jesus Altuna, Anton Erkoreka, Antxon Aguirre, Mª Amor Beguiristain,Josu Ozaita, Edurne Urrestarazu , Alvaro Arrizabalaga, María José Iriarte-Chiapusso zein José Antonio Perales opa ditzakegu.

Sara Bilduma

aldatu

Barandiaranen obra eskergaren artetik aukeraturiko obra esanguratsuenen edizio arretatsu eta kritikoa eskaini nahi zaio irakurleari zein ikertzaileari. Antropologia eta Etnologia, Prehistoria eta Arkeologia alorretako ikertzaile nabarmenek prestaturik, oharrez eta sarrerez horniturik eskaini nahi zaizkio irakurleari, prestatzaile horiek askotan haren kolaboratzaile eta ikasleak direlarik.

Sara Bilduman aurki daitezke baita ere Jose Miguel Barandiaranen biografia jasotzen duten bi liburu: 1917-1936 bitarteko etapakoa bata eta 1936-1953 bitartekoa bestea.

Bestelakoak

aldatu

Bildumez gainera, Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak bestelako argitalpenak ditu:

1,2,3 Barandiaran

aldatu

1,2,3 Barandiaran' bideo labur sorta ( 2018 eta 2019)[1]]]Fundazioak Barandiaran nor izan zen hedatzeko lanetan eta belaunaldi berrietara hurbiltzeko asmoz 1,2,3 Barandiaran izeneko bideo-sorta argitaratu zuen 2018 eta 2019 bitartean. Mugimendua duten marrazkien bidez Barandiaranen bizitza laburbiltzen duten 10 bideo argitaratu ziren bai Fundazioaren webean, baita Youtubeko bere katean ere. Hala, gazte eta ez horren gazteentzako hezkuntza edukia sortu da.

Lehendakariak

aldatu

Jose Miguel de Barandiaran Fundazioko patronatua horrela dago osatuta: Eusko Ikaskuntzako (4 kide); Eusko Jaurlaritza (kide bat), Nafarroako Gobernua (kide bat), Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako Foru Aldundiak (kide bana) eta Ataungo Udala (kide bat).

Fundazioko lehendakarigaia Eusko Ikaskuntzak izendatzen duen kide bat da eta gainerako patronokideek onartua izan behar da. 2022 bitartean honakoak izan dira lehendakariak:

Kanpo estekak

aldatu