Artziniegako museo etnografikoa

Artziniega Museoa edo Artziniegako Museo Etnografikoa Arabako Artziniega herrian kokaturiko sorrera eta gestio herrikoia duen museoa da. Euskal Herriko biztanleen landako eta hiriko bizimodua nolakoa izan zen ikusteko aukera eskaintzen du. 1984an sortu eta 2004an handitu egin zen.

Artziniega Museoa
Artziniega Museoa-atzeko fatxada.jpg
Artziniega Museoaren atzeko fatxada
Kokapena
Arkitektura
Deskribapena
Irekitze data1984
Webguneahttps://artziniegamuseoa.eus/eu/
Artziniega Museoaren sarrera.

Zaharberritutako eraikin historikoa batean kokatuta dago eta 1.700m2ko erakusketa zabala eta askotarikoa du hamazazpi gela handitan banatuta.

Museoa Artea Etnografia Elkarteak kudeatzen du.

HistoriaAldatu

1977an, Artziniegako festak zirela eta, gazte-talde batek antzinako gauzen erakusketa antolatu zueten. Akuilu-lanabesen erakusketak lortutako arrakastak, hurrengo urteetan Artziniega inguruko eta eskualdeko lanbideekin zerikusia zuten piezen bilketa sistematikoa egiteko eta erakusketa iraunkorra prestatzen hasi ziren. 1981ean, taldeak dei egin zien herritarrei museo etnografikoa sortzen laguntzeko. Museoa 1984ko irailean ireki zen, aurretik Arteko Gure Amaren Santutegiko ukuilu izandako lokalean.[1]

2004ean, museoaren zabaleraren 10. urteurrenean, bilduma eraikinez aldatu zen, horretarako herriko eta inguruko jendearen borondatezko lanarekin eraberritutako Karmeliten eskola zaharretara.

BildumaAldatu

Bilduma iraunkorrak 1.700m2ko azalera hartzen du, eta bertan lanabesak eta objektuak daude. Elementuak girotze oso fidelean sartu dituzte, eta industrializazioa heldu baino lehenagoko hiriko zein baserriko bizimodua ikus daiteke bertan.

Museoan ikusgai dagoen guztia gizakiarekin lotuta dago: sinismenak, gizarte antolamendua eta bizitzeko moduak. 17 areto daude, eta horietan barrena bisitaldi gidatua egiten da. Aretoetan antzinako lanbideak eta ohiturak gogora ekartzen dituzte, objektuei giza ukitua eman eta garai hartako bizimoduak interpretatzen dituzte.

EraikinaAldatu

Zaharberritutako eraikin historikoa da eta 1.700m2ko erakusketa zabala eta askotarikoa du hamazazpi gela handitan banatuta. Horien bitartez, eskualdeko biztanleen landako eta hiriko bizimodua nolakoa izan zen ikusteko aukera aparta eskaintzen du. Kanpoaldeko beste 2.000m2rekin osatzen da erakusketa. Kanpoalde horretan, eraikin moderno batek aldi baterako erakusketak hartzen ditu eta aire zabaleko anfiteatroak lekua ematen die hainbat kultur ekitaldiri.

Aretoak, oro har, bi solairuen arabera banatzen dira, behekoan landa bizitza eta ogibideak erakusten dira, goikoan aldiz, hiriko bizitza:

Lehen solairua:

1-Areto nagusia/ zinea/ Liburutegia.

2-Ehulea.

3-Edaria.

4-Gaztangintza.

5-Ogibideak.

6-Garraiatze lanak.

7-Uzta.

8-Nekazaritza.

9-Korta.

Bigarren solairua:

10-Kultura.

11-Herria.

12-Eskola.

13-Udala eta kontzejuak.

14-Historia.

15-Erlijioa.

16-Kirolak.

17-Etxea.

Erakusketa gela:

18-Gasteizko Landaluce zapata denda.

19-Auto tailerra.

20-Izaki Mitologikoak.

21-Zinema bizidun tailerra.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu