Armando Llanos
Armando Llanos Ortiz de Landaluze (Gasteiz, 1935eko abenduaren 3a) arabar diseinatzaile, espeleologo eta arkeologoa da.[1]
Armando Llanos | |||||
---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||
1987ko urriaren 6a - 1990eko irailaren 3a ← Alberto Ansola Barrutia: Araba Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko III. legealdia
1986ko uztailaren 9a - 1986ko urriaren 1a ← Emilio Olabarria Barrutia: Araba Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko II. legealdia | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Gasteiz, 1935eko abenduaren 3a (87 urte) | ||||
Herrialdea | ![]() | ||||
Familia | |||||
Ezkontidea(k) | Nieves Urrutia | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | arkeologoa, diseinatzailea eta espeleologoa | ||||
Kidetza | Aranzadi Zientzia Elkartea Eusko Ikaskuntza Euskalerriaren Adiskideen Elkartea |
Datu biografikoak aldatu
Bartzelonan diseinua ikasi zuen, eta nagusiki Heraclio Fournier lantegian aritu zen material desberdinak diseinatuz (liburuak, argitalpenak, seiluak...). Lantegiaren Diseinu Sailaren zuzendari izatera ailegatu zen, 10 diseinatzaileren aginduetara. 1960ean Nieves Urrutiarekin ezkondu zen.[2]
Museografian ere aritu da, batez ere Araban baina baita Bilbon, Irunen edo Iruñean ere.
Arabako turismoaren sustapenean ere aintzindari izan zen, herrialdean zegoen ondarea ezagutarazteko.
2020ko irailaren 19an, Ramiro Gonzalez Ahaldun Nagusiaren eskutik Arabako Urrezko Domina jaso zuen.[3]
Espeleologia aldatu
Nieves Urrutia eta beste lagun mendizaleekin batera, 1954 aldean lurpeko esplorazioan hasi zen. 1956ean, Manuel Iradier Exkurtsionista Taldearen (MIET) Espeleologia Sailean sartu ziren, Mairuelegorretako kobazuloaren esplorazioan buru belarri arituz;[4] bertan ikasi zituen topografia eta esplorazio teknikaren nondik norakoak.[5] Ostean, Arabako kobazuloen esplorazio eta katalogazio sistematikoan aritu ziren,[6] hala nola Gesal haitzuloan,[7] edo Done Bikendi Haranako karstean.[8] Formakuntzan sakonduz, 1957ean MIET-eko kideek karstaren zientziei buruzko ikastaroa jaso zuten Aranzadi Zientzia Elkarteko kideen eskutik;[9] urte horretan egin zuen Jose Miguel Barandiaranekin ezagupidea. Era berean, Euskal Espeleologoen Elkargoko bileretan ere parte hartzen zuten, Euskal Herriko beste espeleologoekin ezagutza-trukean arituz;[10] honen ondorioz, 1958an eginiko formakuntza ikastaro berrian Llanos bera kide berrien formakuntzan aritu zen, "topografia, datu bilketa eta uren koloreztatzeari" buruzko hitzaldia emanez hain zuzen ere.[11] Aro honetan MIET-eko kideek espeleologia zientifikoaren aldeko apostu garbia egin zuten, Llanos edo Adolfo Eraso bezalako kideekin;[12] 1959an, hain justu, IV Euskal Espeleologia Jardunaldiak antolatzeko ardura hartu zuten;[13] hori baino aste batzuk lehenago Mairuelegorretan gertatutako istripuaren erreskatean aritu zen Llanos.[14] Bioespeleologian ere aritu bazen ere -Enrique Balcells Bartzelonako Unibertsitateko irakaslearentzat saguzar laginak biltzen-,[15] 1950ko hamarkada amaieratik aurrera arkeologia arloan espezializatuko zen, hala nola Jokanoko Solacuevan aurkitutako aztarnategia aztertuz, edo Lazaldaiko haitzuloko labar-artea identifikatuz,[16] 1964a arte arkeologoa karstaren beste zientziekin eta esplorazioarekin txandakatuko zuen,[17][18] hortik aurrera bertan zentratuz.
Arkeologia aldatu
1957an aita Barandiaranen eskutik, arkeologian sakontzeari ekin zion. Harrezkero, hainbat indusketatan parte hartu du: Lezetxikin,[19] Ataurin,[20] Mañariako Atxuri leizean, Biarrizko Grotte du Pharen, Lantarongo Cabriana nekropolian, Pontevedrako Torres de Catoiran edo Erromatik gertu dagoen Gabiin.
Arabako labar-arte eskematikoaren tipologian ere erreferentziazko espezialista da Llanos.[21]
Argitalpenak aldatu
Ehun argitalpen inguru dauzka,[22] artikulu zientifiko, kongresurako irakurketa, gidetako edukiak, eta abarretan. Hauek dira horietako batzuk:
- 1974. José Ignacio Vegas Arambururekin batera: "Ensayo de un método para el estudio y clasificación tipológica de la cerámica". Estudios de arqueología alavesa, 6. Arkeologiarako Arabar Institutua. ISBN: 8450064953, 9788450064957
- 1983. La Hoya: un poblado del primer milenio antes de Cristo. Gasteiz. Arabako Foru Aldundia.
- 2005. Mila urteko bizitza. La Hoyako beroi herrian Laguardian, Laguardia-Alava. Guida. Arabako Foru Aldundia. Argitalpenak Zerbitzua. ISBN: 978-84-7821-626-0
- 2006. Defentsarako arkitektura. Euskal Herriko gazteluak eta dorre gotorrak = Una arquitectura defensiva : castillos y torres fuertes del País Vasco. Zurea eta denona. ISBN: 978-84-457-2433-0
- 2014. Barbacana: urmael zeltiberiarra = Barbacana : estanque celtibérico. Gasteiz. Ura, Uraren euskal agentzia : Arkeologiarako arabar institutua.
- 2018. Arabako Errioxa, espazio arkeologikoa = Rioja Alavesa, espacio arqueológico. Bisita Gida. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia
Erreferentziak aldatu
- ↑ «Aztarnategiak nola suntsitzen ziren ikusi dugu, eta ezin izan dugu ezer egin» Berria 2015-10-11.
- ↑ Gorosabel, Oier. Armando Llanos eta Nieves Urrutiari elkarrizketa, 2014ko ekainaren 29a.
- ↑ Ortega, David. (2020). "En Álava tenemos lugares increíbles a media hora de casa que son totalmente desconocidos". Noticias de Álava. https://www.noticiasdealava.eus/araba/2020/09/19/alava-lugares-increibles-media-hora/1050518.html
- ↑ Elburgo, Roberto.. (DL 1989). Historia de la espeleología alavesa : 25 años del Grupo Espeleológico Alavés (1962-1987) : memória. Diputación Foral de Álava. Departamento de Cultura ISBN 84-7821-035-0. PMC 892303526. (Noiz kontsultatua: 2020-09-21).
- ↑ Euskal Espeleoloji Elkartea (Spain). ([1980]). Espeleología en el País Vasco.. Euskal Espeleoloji Elkartea ISBN 84-7025-147-3. PMC 16353124. (Noiz kontsultatua: 2020-09-21).
- ↑ SAENZ DE UGARTE, José Luis. Memoriak (argitaratu gabea). Espeleologiari buruzko atala, p.268-269.
- ↑ FARIÑA, Jaime. LLANOS, Armando. 1958. Sima y cueva del Portillo de Guesal (Maestu – Alava). Boletín Sancho el Sabio I(II):181-190. Vitoria-Gasteiz.
- ↑ Eraso A, Llanos A, Agorreta JA, Fariña J. Contribución al estudio de la cueva de Obenkun y el karst de Bitigarra (San Vicente de Arana – Alava). Bol. Inst. Sancho el Sabio, a.11, t.II, n.2, p.311-326, 1958
- ↑ Primer cursillo de espeleología alavesa. Munibe 1957 vol.9 fasc.3 p.173-174.
- ↑ VIANAKO PRINTZEA ERAKUNDEA. 20 años de espeleología en Navarra (1952-1974). Diputación Foral de Navarra, 1976. p.60.
- ↑ SAENZ DE UGARTE, José Luis. (“Badaya” ezizenez). 1958. Cursillo espeleológico. Una interesante charla sobre topografía. El Pensamiento Alavés 1958-IX-30.
- ↑ Eraso A, Llanos A. Cuevas de San León (Peñacerrada-Alava). Boletín “Sancho el Sabio”, tomo II, n.º 2, págs. 327-341. Vitoria. 1958
- ↑ Eraso A, Llanos A, Agorreta JA, Fariña J. Karst del Sudeste de Gorbea. Boletín de la Institución Sancho el Sabio (Monográfico IV Jornadas Espeleológicas Vasco-Navarras en Gorbea). Año III. tomo III. núms. 1-2. Vitoria 1959.
- ↑ GOROSABEL, Oier. 2015. Accidente en Mairuelegorreta 1959. Karaitza 23:30-39. Oñati. http://saguzarrak.blogspot.com/2016/04/accidente-en-mairuelegorreta-1959.html
- ↑ Balcells E. Murciélagos y otros animales guanobios de Itxina (Vizcaya). Kobie 3, 1971, p.60.
- ↑ Llanos A. Algunas consideraciones sobre la cavidad de Solacueva y sus pinturas rupestres (Jócano - Alava). Munibe 1961 vol.13 fasc.1 p.45-64.
- ↑ Eraso A, Llanos A, Agorreta JA, Fariña G. El karst subyacente de Apodaca y zonas proximas (Ondátegui-Guereña de Alava). Boletín de la Institución «Sancho el Sabio». Año V, tomo V, números 1-2. Págs. 69/126. Vitoria, 1961.
- ↑ Llanos A, Agorreta JA. Estudio espeleológico de la cueva de Lazalday (Zárate, Alava). Munibe 1961 vol.13 fasc.1. p.65-80.
- ↑ Barandiaran JM. Exploración de la cueva de Lezetxiki en Mondragón (Campaña de 1961). Munibe 1964 vol.16 fasc.1-2 p.56.
- ↑ Llanos A, Agorreta JA. La cueva sepulcral de los Moros o de Peña Rasgada. Atauri (Alava). Not. Arqu. Hisp. t.IV, cuaderno 1-3, p.135-146, Servicio Nacional de Excavaciones Arqueológicas
- ↑ LLANOS, A. 1963. Las pinturas rupestres esquemáticas de la provincia de Alava. Estudios del GEA (1962-1963):109-119. Arabako Foru Aldundia. Vitoria-Gasteiz.
- ↑ Ikusi hemen: Llanos Ortiz de Landaluze, Armando. Arkeologoak. Auñamendi Eusko Entziklopledia- Bernardo Estornés Lasa Funtsa.