Zeharki Jose Ramon Anda eskultoreak 1983an sortutako hormigoizko eskultura bat da, menhir moderno baten itxura du, hiru zilindro irregular handiz osatutakoa. Donostian dago Ondarretako lorategietan. Jose Ramon Anda (Bakaikoa, 1949) eskultore nafarrak Donostiako Eskultura Bienaleko lehen saria irabazi zuen 80ko hamarkadaren hasieran. Ikuslea hiru piezen arteko espaziora ere sartu daiteke perspektiba berezi bat lortzeko. Apaingarririk gabeko eskultura biluzi honek transzendentzia-puntua jartzen du hamaika ñabarduraz eta apaingarriz betetako lorategi honetan, hondartza-egun beroetan nagusi diren zalaparta eta ahotsen artean.[1]

Zeharki (eskultura)
Jatorria
Sortzailea(k)José Ramón Anda
Sorrera-urtea1983
Ezaugarriak
Materiala(k)hormigoia
Genero artistikoaarte publikoa
Kokapena
LekuaDonostia
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°19′03″N 2°00′19″W / 43.31749°N 2.00519°W / 43.31749; -2.00519
Map


Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu