Espainiako Akademia Erroman

Espainiako Errege Akademia Erroman, Espainiako Atzerri Arloetako Ministerioaren Harreman Kultural eta Zientifikoen Zuzendaritzaren ardurapean dagoen instituzio bat da, egoitza bezala, San Pietro in Montorioko antzinako monasterioko klaustroak dituena, Errege Katolikoek eraikitzea agindua 1481 eta 1500 bitartean Janikulo muinoan (italieraz Gianicolo). Trastevere auzo ospetsuan dago. Inongo zalantzarik gabe, monasterioaren multzoko eraikinik ezagunena, Bramantek eginiko San Pietro in Montorioko Tenplutxoa da.

Erromaren ikuspegia, Akademiatik ikusia: Gertuen ikusten den kupula, San Francesco di Saleseko elizarena da, atzean, ezkerrean, Sant'Angelo Gaztelua ikus daiteke, honen atzean, Palazzo di Giustiziako eraikin zuria, eskuinaldera, Tiber ibaiaren beste aldean, Agriparen Panteoiaren eta Santa Maria Sopra Minerva elizaren kupulak ikus daitezke, Argentina kalearen gainean.
San Pietro in Montorioko Tenplutxoa, Bramantek 1502 inguruan egina.

1873an sortu zenetik, Madrilgo San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiarekin lotua egon da. Emilio Castelar politikari eta idazleak sortu zuen, eta San Pietro in Montorioko antzinako monasterioko egoitzan inauguratu zen 1881ean Alfontso XII.a Espainiakoaren erregealdian, zuzendaria, José Casado del Alisal zelarik, nor lehenengo zuzendaria izan zen Eduardo Rosales margolari ospetsuaren oinordeko izan zen karguan. Artista, historialari edo idazle ospetsuek ere zuzendu dute, horien artean, Vicente Palmaroli, Mariano Benlliure, Ramón María Valle-Inclán, Lozoyako Markesa eta Antonio Blanco Feijeiro

Gainera, bertako estudioetatik, espainiar kulturako arlo ezberdinetako pertsona azpimarragarri ugari pasa dira. Adibidez, Joaquin Sorolla, Antón García Abril, Pritzker Saria lortuta duen Rafael Moneo nafarra, Luis Moreno Mansilla, Juan Francisco Casas, Daniel Canogar, Sergio Belinchón, Germán Gómez González, Naia del Castillo, Juan Olivares, Guillermo Pérez Villalta, Juan Navarro Baldeweg, Mariano Benlliure, Ignacio Pinazo, Francisco Pradilla, Carmelo Pastor eta José Moreno Carbonero.

Kanpo estekak aldatu