Ireki menu nagusia
Elkartearen sorrera agiria (1820)

La Sociedad Patriótica de San Sebastián Donostiako elite liberalen elkarte bat izan zen, Tertulia Constitucional La Balandra ere deitua, eta 1820an Jose Manuel Colladok sortu zuen. Bertan bildu ziren orduko eta XIX. mendeko Donostiako familia aberatsetako kideak. Elkarte horretan ziren eta haien ondorengo kideen artean zeuden Etxague jenerala, Fermin Lasala, Eustasio Amilibia, Joaquin Calbetón, Brunet anaiak, Claudio Antón Luzuriaga, Elias Legarda, Joaquin Ferrer, eta abar.[1] Garai hartan, Espainia eta Amerikako hainbat tokitan sortutako izen bereko elkarteetako beste bat da.

Sorrera eta ekintzaAldatu

José Manuel Colladoren ekimenez,[1] elkartea 1820ko Hirurteko Liberalaren epelean sortu zen, Donostian harrera onekoa,[2] eta Jose Maria Labaien izan zuen presidente hasieran.[3] Aldi berean, egunkari bat sortu zuten: El Liberal Guipuzcoano. Berehala erabaki talde garrantzitsua bihurtu zen, Donostiako negozioak eta politika zuzenduz. 1820an, adibidez, Donostiako Plaza Berria Konstituzio Plaza izendatu zuten, udalaren erabakirik itxaron gabe. Era berean, 1919an, bost mendean Puyuelo deitu ondoren, Donostiako kale garrantzitsu horri Fermin Calbetón jarri zioten (Joaquín Calbetónen semea).[1]

Elkarteak ezaugarri zituen printzipio liberalen defentsa, foruen herra eta espainiazaletasuna, Josu Tellabide Donostiako etnologoaren arabera. Alde horretatik, 1840an, Donostia Nafarroan sartzea eskatu zioten Madrilgo gobernuari, Gipuzkoa foruzalea baitzen, eta Nafarroak, berriz, uko egin zien foruei.[1]

EraginaAldatu

Jose Muxika abokatu eta historialariak zioenez, elkarte hau "presio-talde" edo zehazkiago "erabaki-talde" boteretsu bat bilakatu zen, handik zuzentzen ziren Donostiako interes ekonomiko eta politikoak, hiri horretako udala eta merkataritza batzordea norabide batera edo bestera bultzatuz. Herritarren artean liberalismoaren aldeko jarrera sortzen ere berebiziko garrantzia izan omen zuen elkarte honek, baita Donostiako udalak Gipuzkoako foru erakundeekin izandako gatazka politikoa berotzen ere.

Labur esateko, M.A. Barcenilla eta I. Gonzalez de Garairen aburuz, elkarte hura osatzen zuten handikiek "beren ideario politikoa eta interes ekonomikoak Donostiako erakundeenak izatea lortu zuten, honela, donostiarren helburuak eta pertsonaia horienak nahasiz. Praktikan, ekonomiazko eta promozio politikozko interesek, gehien bat, osaturiko talde oligarkiko batean bilakatu zen. Botere ekonomiko eta politikoa euskarri harturik, horiek ematen zieten prestigioa eta erakundeetan zuten hegemonia erabiliz, biztanleria osoari beren interesak eta ideiak ezarri zizkioten, donostiar guztienak zirelakoan".[4] Pasaiako egoera, hein batean, antzekoa izango zen, Joaquín María Ferrer elkartekidea udalerri horretako ordezkari izan baitzen 1831an Azpeitian ospatu ziren Batzar Nagusietan.

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d Berria.eus «Donostiako kale izendegia gora eta izendegia behera» Berria . Noiz kontsultatua: 2018-12-22.
  2. «Los Cien Mil Hijos de San Luis — Museo Zumalakarregi» www.zumalakarregimuseoa.eus . Noiz kontsultatua: 2018-12-22.
  3. «Donostia / San Sebastián. Historia - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus . Noiz kontsultatua: 2018-12-22.
  4. BARCENILLA, M.A.; GONZALEZ DE GARAI, I.: Jauntxoak, burgesak eta foruak. Donostia: Gaiak, 1989. 59. orria.

Ikus, gaineraAldatu