Ireki menu nagusia

Manuel Cortina Arenzana (Sevilla, 1802ko abuztuaren 20a- Madril, 1879ko apirilaren 12a) espainiar politikari bat izan zen, abokatua hezkuntzaz eta ogibidez. Ogibidez militarra ez zen arren, ekimenez parte hartu zuen Lehen Karlistaldian eta Andaluziako beste gerra ekintza batzuetan, liberalen alde.

Manuel Cortina
Manuel Cortina.jpg
Escudo de España (mazonado).svg
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua


Escudo del Senado de España.svg
Espainiako senataria


dekano

Bizitza
Izen osoa Manuel María Cortina y Arenzana, Manuel Cortina y Arenzana
Jaiotza Sevilla1802ko abuztuaren 20a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Madril1879ko apirilaren 12a (76 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak abokatua, politikaria eta gudaria
Lantokia(k) Madril
Kidetza Jurisprudentzia eta Legeriaren Errege Akademia
Zientzia Politiko eta Moralen Errege Akademia
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Lehen Karlistaldia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa masoneria

Espainiako Gobernazioko ministroa izan zen 1840ko urritik 1841eko maiatzera.[oh 1] Progresista izanagatik, 1866ko abuztuan Isabel II.aren erreginaldia hondoratzen ari zen unean, berak koordinatu zuen erreginaren diru funtsak eta ondarea salbu gordetzeko operazioa, guztira 30 milioi frankoko balioaz, eta aberastasun hori Rothschild familiaren Parisko etxearen kutxan geratu zen hurrengo hiru hamarkadetan.[1]

Madrilgo abokatu itzaltsuena izan zen hil zen arte, baita hiri horretako Abokatu Elkargoko dekanoa ere 1855ean Burdinbideen Legea onartu zenean; MZA burdinbide konpainiaren hasierako administrazio kontseiluan parte hartu ez bazuen ere, abokatu aholkulari gisa lan egin zuen bertan sozietatea sortu zenetik.[2]

OharrakAldatu

  1. Barne ministroa, alegia.

ErreferentziakAldatu

  1. López-Morell, Miguel A. (2015), 206. or.
  2. López-Morell, Miguel A. (2015), 420. or.

BibliografiaAldatu

  • López-Morell, Miguel A. (2015) Rothschild. Una historia de poder e influencia en España Madrid: Marcial Pons, Ediciones de Historia, S.A. ISBN 978-84-15963--59-2.

Ikus, gaineraAldatu