Athleticeko bigarren aurrealde historikoa

Athleticeko bigarren aurrealde historikoa Bilboko klubaren historian arrakastatsuenetariko bat izan zen. 1940ko hamarkadan sortu eta 5 aurrelariez osaturik zegoen: Iriondo (eskuineko hegalekoa), Venancio (eskuineko barnekoa), Zarra (erdiko aurrelaria), Panizo (ezkerreko barnekoa) eta Gaintza (ezkerreko hegalekoa). Aurrealde historiko honek liga bat eta 5 kopa irabazi zituen.

Historia aldatu

Gerra Zibila amaitu zenean, Athleticek zerotik eraiki behar izan zuen bere jokalari taldea, izan ere, gerra zela eta desegin zuten. Euskal talde askotan aritzen ziren harribitxi gazteak fitxatu eta talde berria sortu zuen. Taldeko lerrorik sendoena aurrealdea izan zen, hasieran Iriondo, Zarra, Panizo, Gaintza eta Unamuno beteranoak osatua. Unamunok taldea utzi eta Athleticek Indautxun aritzen zen Rafael Escudero fitxatu zuen.

1944/45 denboraldian, Athleticek bere bostgarren aurrelaria topatu zuen Erandio Klub Kirol Elkartean, Venancio izeneko lagun handia hain zuzen ere. 1946/47 eta 1948/49 denboraldietan, Venancio Barakaldo CFra utzi zuten. Bi denboraldi hauetan, Athleticek, aurrealde osatzeko, Iraragorri beteranoa berreskuratu zuen. Iraragorri 1930eko hamarkadan Athleticeko lehenengo aurrealde historikoaren kidea izan zen eta 1948/49 denboraldian futbola utzi zuen.

1949/50 denboraldirako Venancio taldera itzuli eta aurrealde historikoa osatu zen.[1]

1950eko Munduko Futbol Txapelketan Espainiako selekzioak aurrealde honen lau kide deitu zituen: Iriondo, Zarra, Panizo eta Gaintza hurrenez hurren.

Estatistikak aldatu

# Futbolaria Liga Kopa Guztira
Part. Gol. Part. Gol. Part. Gol. Bataz bestekoa
1.a Zarra 278 252 74 81 352 333 0,95
2.a Panizo 326 126 79 37 405 163 0,4
3.a Gaintza 382 119 99 29 487 149* 0,31
4.a Iriondo 258 84 65 31 323 116 0,36
5.a Venancio 167 68 39 21 206 89 0,43
# Total 1.411 649 356 199 1.773 848 0,49

(*) Gaintzak 1957ko Europako Kopan gol bat eskuratu zuen eta zerrendan sartuta dago.

Erreferentziak aldatu

  1. Sáiz Valdivieso, Anfolso Carlos. (1998). Athletic Club, 1898-1998 : Crónica de una leyenda. León: Everest S.A, 235 or. ISBN 84-241-9528-0. OCLC .40463940.

Kanpo estekak aldatu